Euzko Gaztedi
Euzko Gaztedi-EGI EAJren gazte erakundea da.
EGIk bere burua honela jotzen du:
- Euskalduna
- Demokratikoa
- Askotarikoa
- Partehartzailea
- Humanista
Euzko Gaztedi (EGI) | |
---|---|
Alderdia | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Sorrera | 1904 |
Egoera | Aktiboa |
Eremua | Euzkadi |
Egoitza nagusia | - Gipuzkoa: Pinu Bidea, 20 (Donostia) - Bizkaia: Sabin Etxea, Ibáñez de Bilbao, 16 (Bilbo) - Araba: Postas, 4 (Gasteiz) - Iparralde: Thiers karrika, 25 (Baiona) - Nafarroa: Zapatería, 50 (Iruñea) |
Ideologia politikoa | Abertzalea, kristau-demokrata, europeista, zentrista eta independentista |
Ereserkia | Euzko Abendaren Ereserkia |
Kideak | 3000 |
Nazioarteko kidetza | Europako Alderdi Demokrata |
www.euzkogaztedi.eus |
Gizakiaren onurarako diren mugimendu guztien aldekoak. Haien lan eremua gazteria izanik Euzkadi edo Euskal Herriaren subirautzaren berreskuratzea dute helburu. Europearrak izatearekin batera bakea, tolerantzia eta giza eskubideei errespetua nagusi diren markoa nahi dute.
Hainbat elkarte daude EGIrekin lotura daukatenak:
- Lurgorri Ikasle Elkartea, ikasle sindikatua.
- Gogorregi, Bilboko konpartsa.
- Gaztetxoak, aisialdi taldea.
- Gaztepolis
- Ausartu Euskaraz, talde kulturala.
Izena
Izen ugari izan ditu historian zeharː Juventud Vasca, Euzko Gaztedi, Eusko Gaztedi eta Euzko Gaztedi Indarra (EGI).
Historia
Euzko Gaztedi (EGI) Bilbon sortu zen 1904-ko Otsailaren 14an, Sabin Arana EAJ eta Euzko Abertzaletasunaren sortzailearen heriotzaren hiru hilabete igarotakoan. EGIren sorreraren arrazoia, Sabin Aranak sortutako abertzaletasuna eta askatasun ideiak hedatzen jarraitzea izan zen.
1913. urtean sortu zen Bilboko "Juventud Vasca" taldea, Elias Gallastegi bultzaturik eta beti izan da alderdiko indepentziazaleen gune nagusietako bat.
Bere sorreran Euzkadiren askatasunaren alde lanegiteko prest zeuden 400 kide zituen, eta honek erakunde hau abertzaletasunaren aldeko taldeen artean postu nagusian jarri zuen, estatu espainarrean gudazibila hasi arte.
1918. urtean itxi egin zuten erakundearen egoitza. Bestalde 1920an sortu ziren Iruñeako eta Gasteizko taldeak. 1923. urteko diktaduraren hasieran erabat debekatu ziren taldearen ihardun guztiak.
1930eko ekainean hasi zen berriro ere Bilboko "Juventud Vasca" eta 1931n zabaldu zen Donostiako egoitza. 1932an berriro zabaldu ziren Iruñea eta Gasteizekoak.
Gerra Zibila eta diktadura
Gerra Zibilean gazte gehienek guda hartan borrokatu zuten baina orduan ere, Eusko Gaztedik euskotar gazteen artean agertzen jarraitu zuen nahiz eta guda ostean egin zuen talde honek bere lanik nagusiena. Gaur egun existitzen den Euzko Gaztedi Venezuelan sortu zen.
Orduko atzerriratutako gazteak izan ziren askatasun handiagoa edukitzean, euskal erresistentziaren egitura antolatzen hasi zirenak. 1950. urteetan hasiko ziren EGI et EAJ alderdien arteko tirabirak. EGIn ibilitako militanteek sortu zuen EKIN eta, gerokoan, ETA erakundea (1959).
1960an gazteentzako eta gazteen ideiak eta ekintzak azaltzeko aldizkari bat atera zen, GUDARI aldizkaria. Aldizkari honek informazio emanez, barne eta kanpoko erresistentziaren artean hartuemonak handitzeko funtzioa zuen, baina ikusiaz honekin ez zela nahikoa, eta beste gazte talde politikoetatik desberdintzea derrigorrezkoa zela, gazte abertzale haiek sigla batzuk atera zituzten. EGI siglak.
Borroka armatua
EAJren ildoarekin ados ez zeuden militante multzoak zeuden 1960ko hamarkadaren bukaeran, eta ETArekin elkarlanean hasiak ziren propaganda eta bestelako ekintza klandestinoetan. EAJk EGI-Batasuna deitzen zuen bere adarraren ildo hori. 1972an EGIko 500 bat militante ETAn sartu ziren. Lehenago eta geroago, borroka armatuan ari ziren EGI-Batasunako kide batzuk hil ziren eta hil zituzten, esate baterako Jokin Artajo eta Alberto Asurmendi (prestatzen ari ziren lehergailu batek eztanda eginda hil ziren Ultzaman, 1969ko apirilaren 6an), Jonan Aranguren 'Iharra' (Guardia Zibilak tiroz hil zuen Urdazubin, muga pasatzen saiatzen ari zela, 1972eko irailaren 20an), Jose Benito Mujika 'Xenki' (ordurako ETAko kide zela Guardia Zibilak Lekeition tiroz hila, 1972ko irailaren 2an), Jon Paredes 'Txiki' (ordurako ETApmko kidea zen, eta Francoren aginduz fusilatu zuten, Cerdanyolan, 1975eko irailaren 27an).
Kideetako batzuk borroka armatuan aritzeak tirabirak sortu zituen bai EAJ alderdiarekin baina baita ere EGIn bertan. EGI-Batasunaren adarraren zatiketa eta gero, EGIk borroka armatua arbuiatu zuen.
Borroka armatua eta gero
EGIren ekintzak gehitu egin ziren, argi eta garbi esanez, herri honek ez zuela inoiz onartuko espainiar estatuaren zapalkuntzarik. Momentu garrantzitsu bat “Malatoekintza” izan zen, Burgosko Katedraleko punturik altuenean ikurriña bat jarriaz Hispanitate egunean, eta berriro ere Euzkadi nazio aske dela gogoratuz. Ezin dugu ahaztu ordurako EGIk Europako beste nazioarteko gazte abertzaleekin bazituela hartuemanak gaur egun ere jarraitzen dutenak.
Bazegoen jadanik gazte guztiek helburu batean hau da, Euzkadiko askatasuna lortzean, batzen zituen izen bat, baina derrigorrezkoa zen izenaz aparte sinboloren bat, EGIk ateratzen zuen propagandan agertzeko. Horrela Juan Queralti (“Momento” aldizkari Venezolanarren ilustratzailea eta katalan abertzalea izategatik atzerriratutakoa) eskatu zitzaion sinbolo hura egiteko, aurreko gudari belaunaldiak, hurrengoari ematen zien testiguaren ideia isladatu behar zuela esanez. Horrela Queraltik Picassoren Gernikatik atera zuen zuzia, EGIren sinbolo bihurtu zen. Ordutik aurrera, EGIren giza eta politika ekintzak garrantzi handiagoa hartuz doaz bere militante kopurua ere handituz doalarik.
Franco hil eta eta gero
1975an Franco hil zen eta EGI indar handiagoz agertu zen, bere abertzaletasun iritziak emanez. Orduko urteetan gazte asko atxilotuak izan ziren Euskadi zer zen azaldu zutelako. Urte gogorrak izan ziren gazte askok torturak eta heriotzak jasan zituztelarik. Diktadura eta hurrengo urteetan estatu espainolak sortutako indarkeria jasan zuten gazteak asko izan ziren.
Gaur egungo egunean EGIren ingurura biltzen dira Euzko Alderdi Jeltzaleko kide gazteak. Maiz egiten dituzte EGIko kideek, EAJko gainerako kideek ez bezala, Euskadiko independentziaren aldeko adierazpenak.
EGIko kide ohiak
- Abaunza, Asier
- Anasagasti, Iñaki
- Aranbarri, Asier
- Aranguren, Jonan 'Iharra'
- Artajo, Jokin
- Asurmendi, Alberto
- Berriozabal, Jone
- Bilbao, Jose Luis
- Caridad, Leire
- Corrales, Leire
- Egibar, Joseba
- Egileor, Manuel
- Etxebarrieta Jimenez Natxo 'Cicatriz'
- Etxebarrieta Ortiz, Jose Antonio
- Gallastegi, Elias
- Goya, Eneko
- Gerenabarrena, Iñaki
- Iantzi, Julian
- Idigoras, Jon
- Imaz, Josu Jon
- Patxi Iturriotz
- Mikel Martinez de Murgia
- Mujika, Jose Benito 'Xenki'
- Olano, Markel
- Paredes Manot, Juan 'Txiki'
- Saez, Garbiñe
- Urkullu, Iñigo
Barne antolakuntza
EGIren barne antolakuntza EAJren antzekoa da, nahiz eta erakunde autonomoa izan EGIkideak 16 eta 30 urte arteko alderdikideak dira.
Erakundea asanblearioa da hiru mailatan funtzionatu izan du: udal, herrialde eta aberri mailan. Horrela izanda, erabakiak hartzeko prozesua, alderdiaren oinarrietatik bururako bidea hartzen du. Uri Buru Batzarretatik, Herrialde Buru Batzarrera eta azkenik, Aberri Batzarrera.
Lan egiteko prozesu hau, berdin ematen da alderdiaren arlo guztietan . Antolaketaren zabalkundea ere bada , beste ezaugarrienetariko bat.
Egoitzak
- EGI Araba
Abendaño, 26 01008-Gasteiz (Araba)
- EGI Bizkaia
Sabin Etxea Ibáñez de Bilbao,16 48001-Bilbao (Bizkaia)
- EGI Gipuzkoa
Pinu bidea, 20 20009-DONOSTIA (GIPUZKOA)
- EGI Iparralde:
25, Thiers karrika 64100-Baiona
- EGI Nafarroa
Zapatería, 50 31080-Iruñea (Nafarroa)
Nazioarteko harremanak
- JNC edo Joventut Nacionalista de Catalunya. CDC alderdiaren ren gazte erakundea (Katalunia)
- UdJ edo Unió de Joves. UDC alderdiaren ren gazte erakundea (Katalunia)
- Galiza Nova. BNG alderdiaren ren gazte erakundea (Galiza)
- Europako Alderdi Demokrataren gazte taldearen sortzaileak (EDPY-JPDE) Europa
Urteko Ekitaldiak
- Mintegiak
- Jardunaldiak
- Udako unibertsitateak
- EGI EGUNA. Aberri Egunaren aurreko asteburuan EGIren urteko kanpaldia.
- Alderdi Egunaren kanpaldia.
- EGIko Plaza (Bizkaian) = Kirolak+politika+jaia
- Txangoak
Gogorregi Konpartsa Bilboko Aste Nagusian.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez) Euzko Gaztedi-EGIren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Alderdi Egunaren kanpaldirako webgunea
- Bizkaiko EGIren webgunea
- Goierriko EGIren webgunea
- (Frantsesez) Iparraldeko EGIren bloga
- (Gaztelaniaz) Bilboko EGIren bloga
- Pegatinak
- Bideoak
- EGIren estatutuak
- IV Bilera Nagusiaren ponentziak