Euzkerea
Euzkerea 1929-1936 urteen artean Bilbon argitaraturatutako kultura-aldizkari elebidun bat izan zen, Euzkeltzale Bazkuna elkarteak sorturikoa.
Euzkerea | |
---|---|
Mota | Kultura-aldizkaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara, gaztelania |
Argitaratze lekua | Bilbo, Bizkaia |
Argitaletxea | Pizkundia |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 38 |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | hilabetekaria (1929-1934) bihilabetekaria (1934-1936) |
Historia | |
Ideologia | Euskaltzaletasun, Euskal nazionalismo |
Sortzailea | Euzkeltzale Bazkuna |
Zutabegileak | Ebaristo Bustintza "Kirikiño", Estepan Urkiaga "Lauxeta", Manuel de la Sota, Luis Arana, Arturo Kanpion |
Euskaraz eta gaztelaniaz ateratzen zen, hilabetero behin 1929tik 1933ra arte eta 1934-1936 bitartean bihilabetero. Hogeita hamazortzi ale atera ziren; 1936ko martxokoa izan zen azkena. Gerra aurreko Pizkunde mugimenduaren agerkarietako bat izan zen. Euskara garbia delakoaren adibide ona izan zen.
Bibliografia
- Hernández Cámara, Esther: "Euzkerea", Bilbaopedia.
- Kortazar, Jon (1995): Euzkerea eta Yakintza aldizkarietako olerkigintza, Labayru.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- "Euzkerea" aldizkariaren ale guztiak Euskal Memoria Digitala webgunean irakurgai
- "Euzkerea" aldizkariaren ale baten azala, Auñamendi Eusko Entziklopedia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.