Euzkadi (egunkaria)

Euzkadi 1913ko otsailaren 1ean kaleratzen hasi zen egunkari abertzale eta elebiduna izan zen[1].

Euzkadi
MotaEgunkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania, euskara
Argitaratze lekuaBilbo
Koloreazuri-beltzean
Banaketa
Banatze-eremua Euskal Herria
Maiztasunaegunkaria
Historia
IdeologiaEuskal nazionalismo

Bi denboralditan Bilboko Posta kalean argitaratu zen. Lehenbizikoan, 1913tik Primo de Riveraren diktadura ezarri arte, Euzko JEL-Batzak argitaratu zuen, eta Evaristo Bustintza Kirikiño izan zen euskal atalaren zuzendaria[1]. Bigarrenean, 1931ko urtarrila eta 1937ko ekaina bitartean, Euzko Alderdi Jeltzaleak argitaratu zuen. Maiztasuna irregularra izan zuen sei urteko ibilbidean, eta sarritan ez zen egunero atera. Bigarren denboraldi honetan, Euzkadin, beste askoren artean, Lauaxetak eta Orixek idatzi zuten.

Desjabetzapena

1937ko uztailaren 6an, EAJri Euzkadiren inprimategia desjabetu, eta hainbat urtez El Correo Español baliatu zen hartaz, espainiar falangisten egunkaria[2], Diario de la Falange Española Tradicionalista y de las JONS izenarekin.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.