Euzelade (satelitea)
Euzelade (grekoa: Ευκελάδη), edo Jupiter XLVII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | Sheppard et. al. |
Data | 2003-02-06 |
Kategoria | moon of Jupiter (en) eta irregular moon (en) |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Jupiter |
Ardatzerdi handia | 23.483.714 km |
Eszentrikotasuna | 0,2828813 |
Orbita-periodoa | 735,20 egun |
Makurdura orbitala | 163,99643° (ekliptikarekiko) |
Goranzko nodoaren luzera | 206,3 |
Periastroaren argumentua | 325,6 |
Ezaugarri fisikoak | |
Masa | 8,7 ×1013 |
Dentsitatea | 2,6 ×103 |
Grabitatea azalean | ≈0 m/s2 |
Albedoa | 0,04 |
Itxurazko magnitudea | 22,6 |
Ezaugarri fisikoak
Euzelade satelite txikia da (4 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.
Karmeren taldeko satelitea da: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin eta 164° eta 165,5°-ko bitarteko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.
Aurkikuntza
Scott Sheppard-ek gidatutako astronomo-talde batek (D. Jewitt, J. Kleyna, Y. Fernández eta H. Hsieh) aurkitu zuen, 2003ko otsailaren 6an. Aurkikuntzaren berri 2003ko martxoaren 4an eman zen, Jupiterren beste sei sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.
Izendapena
Euzelade satelite-izena mitologia grekoko Euzelade pertsonaian du jatorria; Euzelade musetariko bat zen, eta Zeusen alaba.
Hasieran, S/2003 J 1 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003an lehen aldiz ikusitako Jupiterren lehen satelitea zela. Euzelade behin betiko izena 2005eko martxoaren 30ean eman zitzaion, Jupiterren beste 9 sateliterekin batera.