Eustasio Amilibia
Eustasio Amilibia Egaña (Tolosa, 1801eko martxoaren 29a - Donostia, 1864ko abuztuaren 12a) gipuzkoar politikaria izan zen. Gipuzkoako diputatu nagusia eta Donostiako alkatea ere izan zen. Halaber, korrejidore, buruzagi politiko, gobernadore zibila eta Gorteetako Diputatua izan zen. Lehen gerra karlistan, Eugenio de Aviraneta konspiratzaileak eraturiko zerbitzu sekretuan lan egin zuen.
Eustasio Amilibia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eustasio de Amilibia y Egaña |
Jaiotza | Tolosa, 1801eko martxoaren 29a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1864ko abuztuaren 12a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Sancti Spiritus Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Lantokia(k) | Donostia |
Pedro Egaña politikari arabarraren lehengusua izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.