Eustakioren tronpa
Eustakioren tronpa edo entzumen tronpa barrunbe tinpanikoa faringearekin lotzen duen hodi edo kanal hezurrezko-zuntzezko-mintzezkoa da[1].
Eustakioren tronpa | |
---|---|
Xehetasunak | |
Artikulazioa | nasofaringea tinpano-kaxa |
Identifikadoreak | |
Latinez | tuba auditoria |
MeSH | A09.246.397.369 |
TA | A15.3.02.073 |
FMA | 9705 |
Terminologia anatomikoa |
Giza belarrian 3 edo 4 zentimetro neurtzen du luzeran eta mintz batek babesten du. Goiko muturrean hodia estua da eta hezurrez inguratua; faringera hurbildu ahala, hodia zabaldu egiten da eta kartilago bihurtu. Aire sarrera txikiak ditu mukien jariatzea garbitzeko. Eginkizun nagusia du erdiko belarriaren aireztatzea, eta tinpano mintzaren bi aldeetan presio orekatua gordetzea. Gehienetan hodia itxita egoten da, eta irensterakoan zabalik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/06/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Eustakioren tronpa Euskalterm. Euskara.euskadi.net
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.