Eusko Legebiltzarraren eraikina
Eusko Legebiltzarraren eraikina Euskadi eta Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen Eusko Legebiltzarraren egoitza da. Lovaina auzoko Florida parkean kokatua dago.
Eusko Legebiltzarraren eraikina | |
---|---|
![]() Eusko Legebiltzarraren eraikinaren kanpoaldeko ikuspegia, atzealdean Gasteizko Katedral Berria ikus daitekelarik. ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′43″N 2°40′31″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Erabiltzailea | Eusko Legebiltzarra |
Arkitektura | |
Eraikina
Eraikin hau XIX. mendearen erdialdera Pantaleon Iradier gasteiztar arkitektoak diseinatu zuen.
Historia
1979ko urriaren 25ean Gernikako Autonomia Estatutua onetsi zen, eta horren ondorioz sortu zen Eusko Legebiltzarra. 1980ko martxoaren 31n Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan, Gernikako foru-hirian egin zuen Legebiltzarrak lehen bilkura. Legebiltzar sortu berriaren lehen erabakietako bat Egoitzen Legea onestea izan zen.
Behin-behineko lehen egoitza
1980ko martxoaren 30etik 1980ko ekainaren 30era bitartean, Eusko Legebiltzarrak Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoetan gauzatu zuen bere jarduera: bai administratiboa, bai batzorde-bilkurak eta osoko bilkurak. 1980ko ekainaren 12an egin zen egoitza horretan azken osoko bilkura.
Behin-behineko bigarren egoitza
1980ko uztailaren 1etik 1982ko urtarrilaren 31ra bitartean Arabako Foru Aldundian gauzatu zuen Eusko Legebiltzarrak bere jarduera administratiboa. 1982ko otsailaren 11n egin zen egoitza horretan azken osoko bilkura.
Behin betiko egoitza
1982ko otsailaren 1etik aurrera, Eusko Legebiltzarraren behin-behineko egoitza gaur egungo Gasteiz hiriko Becerro de Bengoa kalean finkatu zen, Florida parkearen iparraldean. 1982ko martxoaren 24an gaur egungo eraikinean lehenbiziko ekitaldia burutu zen. 2000. urtean legebiltzarraren instalakuntzak kale berdineko beste aldera hedatu ziren.
Legebiltzarraren eraikinak burutu ohi diren eraikina XIX. mendeko Pantaleon Iradier arkitektuaren proiektuari jarraituz eraiki zen, honen asmoa eraikina erdi mailako heziketako institutua eraikitzea izan zelarik. Ikastetxe hau eraikin honetan 130 urtez martxan egon zen. 1960ko hamarkadaren erdialdera, Ramiro de Maeztu zeritzon institutu hau gaur egungo kokalekura lekualdatu zelarik.
Ikastetxe honek hiri honetako historian garrantzia handia izan zuen. Bere lehenbiziko irakasle klaustroek zientzia eta kultur jarduerak bultzarazi zituzten, ikastetxetik at atera eta hiri guztira hedatuz. Ikastetxe honetako ikasgeletan euskal herritar ospetsu ugari hezitu eta ikasketa azterketak egin zituzten, horien artean Manuel Iradier, Ricardo Becerro de Bengoa bera, Federico Baraibar, Julian Apraiz Arias eta beste hainbatek ere, Euskadiko hiriburuko kale ugarik hauetako askoren izenak daramatzatelarik. Ikastetxe honetako ikasle asko gerora eraikinera jada legebiltzarkide modura itzuli ziren.
Itxuraldaketa
![](../I/Parlamento_Vasco.jpg.webp)
Eusko erakunde jaio berriek eraikinaren titularitatea bereganatu ondoren ikastetxe zaharra bere funtzio berrirako egokitu asmoz honen eraldaketa enkargatu zuten. Lau legealditan legebiltzarkideak izan diren Jose Erbina eta Julio Herrero gasteiztar arkitektoek bi helburuko proiektua gauzatu zuten: batetik eraikinaren bolumena ahal zen eta gehien aprobetxatzea, honi ahalik eta funtzionalitate gehiena emanez, eta bestalde eraikinaren barnekaldeari izaera nabarmena ematea.
Lehen helburua lortzeko asmoz, ekitaldi aretoa bere garaian institutuko jolasekua zenan ipini zen, honela eraikinaren garariera osoa aprobetxatuz. Erdigune honen inguruan aurrealdera doazen tarteko bi solairu eraiki ziren, honela kanpotik ikusten diren bi solairuak barnealdeko lau solairuetan bilakatuz.
Barnealdeari ezarri zitzaizkion kanon estetikoek bi balore islatu nahi dituzte: soiltasuna eta funtzionalitatea. Hori lortzeko, espazio eta egitura baliabideak erabili ziren: geometria lerrozuzena eta simetrikoa, apaindura gabeziaz indartua. Ideaia hauek ahalbideratzeko, erabilitako materialek ere kontzeptu berberak azpimarratzen dituzte. Zoruak Durangoko marmolez eginik daude, hauek argi naturala horma zurietan, kristaletan, eta aluminio urreztatuz eginiriko marku eta kalostretan islatzen dutelarik. Ondorioz barnealdean argitasun indartsu eta garbi bat dago.
Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarran Nestor Basterretxea bermeotar eskultorearen haritz egurrezko Izaro eskultura dago, honek bere artelanarekin zuhaitza islatu nahi izan zuen, elizateen zuhaizpetan batzarreak burutzeko euskal ohitura azpimarratu nahizik. Eskulturaren erdian Euskal Foruen zaindaria den Gernikako Arbola Zaharraren zati bat txertatua dago.
Garraioa
Eraikinaren iparraldean Gasteizko tranbiaren Legebiltzarreko geltokia dago.
Iruditegia
- Sarrera.
- Kanpoaldea.
- Kanpoaldea.
Ikus gainera
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
- Eusko Legebiltzarraren webgunea (Gaztelaniaz)