Eusko Langileen Alkartasuna (Askatuta)

Eusko Langileen Alkartasuna (Askatuta) Euskal Herriko sindikatu abertzale bat izan zen, 1976an sortua ELA sindikatuaren eszisio gisa. 1990an desagertu zen, berriro ELA nagusiarekin bat egitea erabaki baitzuten bi aldeek, eszisioak eta sindikatu nagusiak.

Eusko Langileen Alkartasuna (Askatuta)
Datuak
Motasindikatua
Ideologiaabertzaletasuna
Historia
Sorrera1976
Desagerpena1990

Historia

ELA sindikatu nagusian joera sozialistak nagusitzen zirelakoan, horiek arbuiatzen zituen ELA(a) sortu zuen sektoreak. Era berean, Euzko Alderdi Jeltzalearekin bateratasun handi bat izan zuen sektore horrek, eta ELA(a)-ren historian, EAJren politikekin lerratuta agertu zen sindikatua oro har[1].

ELA(a) forma laburtua erabiltzen zuen sindikatuak eta Lan Deya izeneko aldizkari bat argitaratu izan zuen. ELA nagusiari STV-Eibar esaten zioten ELA(a)-ren barruan[2].

1990. urtean, ELA nagusiaren 7. kongresuan, korronte honek bat egin zuen berriro sindikatu nagusiarekin[3].

Erreferentziak

  1. «Euzko Langilleen Alkartasuna (ELA)» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
  2. Fernandez, Luistxo. «Gure aitaren sindikatu galdua, ELA(a)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
  3. «ELAren historia 1990-1999» ELA (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.