Eusko Ikastola Batza
Eusko Ikastola Batza 1932an jeltzaleen ekimenez sortutako ikastola federazioa da.[1] Hona hemen zer helburu zuten, Eusko Ikastola Batzaren testu batetik hartua:
« | Hezkuntza euskalduna izan dadin, ez da aski hizkuntza, geografia... euskaraz erakustea. Aitzitik, ikastetxeko jarduera guztiek eta bakoitzak bitarteko izan behar dute, irakaskuntza oso-osorik euskalduna lortzeko. | » |
Eusko Ikastola Batza[2] |
Gainera, kristau balioak eman nahi zizkien ikasleei.[3]
Gaur egun ere, bada izen bereko federazio bat, sare pribatuko ikastola hauek biltzen dituena: Karmengo ikastola, Bera Kruz ikastola, Txomin Agirre ikastola, Begoñazpi ikastola, Lauaxeta ikastola, Artxandape ikastola, Lauro ikastola, Mariaren Bihotza ikastola, Olabide ikastola, Ekintza ikastola, Mariaren Lagundia ikastola eta San Fidel ikastola.[4]
Erreferentziak
- Erkuden Arana: «Ikastolen mugimendua (1960-1975)», Euskonews & Media, 62. zenbakia, 2000-01-14.
- «Esaldia: Eusko Ikastolen Batza 1933», Hik Hasi, 16. zenbakia, 1997ko martxoa.
- Bernardo Anaut: «Euzko Ikastola Batza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Eusko Ikastola Batzaren webgunea.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.