Euskaria Fundazioa

Euskaria 1986an sortutako Euskal Herriko elkarte abertzalea da. 2003an fundazio bilakatu zen.

Ideologia

Euskariaren arabera, bost administraziotan sakabanatua dagoen Euskal Herriak historian zehar bere burua gobernatzeko eta burujabetasuna berreskuratzeko borondatea adierazi du. Ildo horretan, Euskaria elkarte independentista da.

Euskariak, Euskal Estatua lortzeko bide gisa, euren ustez nazioartean onarturik dagoen autodeterminazio eskubidearen gauzapena aldarrikatzen du. Horretarako, abertzale eta euskaltzale guztien arterko aliantza proposatzen du. Horrela eredu juridikoa, politikoa, sozioekonomikoa eta kulturala aukeratu behar dela defendatzen dute.

Halaber, autodeterminazioaren aldeko lan politikoa egiteagatik jazarpena eta errepresioa pairatzen duten pertsonen aldeko ekimenak bultzatzen ditu.

Bestetik, gizarte eta nazio eraikuntza uztartuz, herritarron partehartze zuzena bultzatzen dute, jendarte zibilaren protagonismoa aldarrikatuz.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.