Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) Euskaltzaindiaren Dialektologia Batzordeak 2005etik aurrera argitaraturiko hizkuntza atlasa da, Xarles Bidegain arduradun tekniko eta Adolfo Arejita zuzendaria duena. Euskararen aldaera desberdinak puntuka harturik mapetan agerian ematea du helburu.
Euskararen Herri Hizkeren Atlasa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (2005-2008) |
Argitaratze-data | 2005-2008 |
Generoa | Hizkuntza atlas |
Hizkuntza | euskara |
Herrialdea | EH |
ISBN | 8495438887 |
OCLC | 800973484 |
Sorrera
Euskadiko Kutxaren babesarekin, 1984an abian jarri zen egitasmo honen buruak hauek izan dira: Jean Haritschelhar, Beñat Oihartzabal, Andolin Eguzkitza eta Adolfo Arejita, gaur egungo zuzendaria dena. Bestalde, Gotzon Aurrekoetxea eta Xarles Bidegain dira egitasmoaren arduradun teknikoak. Hauetaz gain, inkestak egiten eta transkribatzen, mapak elaboratzen eta informatizatze lanetan hauek ibili dira urte hauetan guztietan: Isaak Atutxa, Iñaki Camino, Ana María Etxaide, Jose Maria Etxebarria, Izaskun Etxebeste, Aitor Iglesias, Gorka Intxaurbe, Jon Irigoras, Amaia Jauregizar, Juan Antonio Letamendia, Juantxu Rekalde, Koro Segurola.[1]
Ezaugarriak
Galdesortak guztira 2.857 galdera zituen, lau atal nagusitan bana daitezkeenak:[2]
- lexikoa (2.163 galdera)
- jokatzeko morfologia (595 galdera)
- joskera (62 galdera)
- joskera fonetika (37 galdera)
Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri bat, Bizkaian 36 eta Gipuzkoan ere 36. Nafarroan 27, Lapurdin 15, Baxenabarren 18 eta Zuberoan 12. 1987an hasi zen Euskaltzaindia inkestak egiten eta 1992an amaitu.[3]
Hauek dira jorraturiko gai nagusiak:[2]
- Abereak
- Zerua, denbora eta eguraldia
- Lehorra eta itsasoa
- Arbolak eta landareak
- Etxe-abereak eta hazkuntza
- Baserri etxea
- Baserriko jarduerak, tresnak eta ekoizpena
- Gorputza, eritasunak eta familiako bizitza
- Gizarteko bizitza eta laneko mundua
Atlasaren parte inportante bat mapak dira. Tokian tokiko formak koloreen arabera sailkatuta ageri dira, euskalkien isoglosak agerian utziz.
Erreferentziak
- www.erabili.com. Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren III. liburua plazaratu du Euskaltzaindiak. .
- Euskaltzaindia. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa. , 24 or..
- ««Euskararen Herri Hizkeren Atlasa»ren lehen bi liburukiak aurkeztu ditu Euskaltzaindiak» Gara 2010-05-01.