Euskaraokea

Euskaraokea ETB-1ek 1990ko hamarkadan aireratu zuen karaoke saioa izan zen. Ixiar Orejak eta Iñaki Urdanpilletak aurkezten zuten saioan,[1] herriz herri umeak kantari izaten ziren. Euskal kantak zein atzerriko abesti ezagunen euskarazko bertsioak izaten ziren, eta saria zegoen irabazleentzat. Irabazleen artean Ylenia Baglietto[2] edo Maddalen Arzallus izan ziren.[3] 1996ko udan hasi zuen emisioa. Saioko abestirik ezagunenekin hainbat disko ere argitaratu ziren.

Euskaraokea
Jatorria
IzenburuaEuskaraokea
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Ezaugarriak
Genero artistikoaKaraokea
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data1996

Erreferentziak

  1. «EITB 1990. hamarkadan» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  2. «Ylenia Bagglietok “Euskaraokea” irabazi zuen 1997an!» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-01-27 (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  3. «Madallen Arzallus, 'Euskaraokea' saioko izar txiki handia!» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-10-11 (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.