Euskarabidea
Euskararen Nafar Institutua (ENAI) edo Euskarabidea euskara sustatzeko Nafarroako Gobernuaren erakunde aholkularia da, 2007ko irailaren 10ean sortua.[1] Erakundearen eginkizun nagusia nafar administrazioari euskarari buruzko aholkuak ematea da. Xabier Azanza izan zen lehenengo zuzendari-gerentea.
Nafarroako politika |
---|
Nafarroako Gobernua |
Nafarroako Parlamentua |
Nafarroako justizia |
Nafarroako ataria |
Bere lehen ekimenak euskarazko argitalpenak bultzatzea izan zen. 2008ko urtarrilean, adibidez, Araitz-Beteluko ahotsak liburua argitara eman zuen.[2]
2008ko maiatzaren 14an Euskararen Nafar Kontseilua bildu zen lehenengoz, zeina ENAIren parte-hartze organoa baita. Kontseilu horretan ENAIz gain, euskarari lotutako Nafarroako hainbat gizarte eragile parte hartzen du, besteak beste Euskaltzaindiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak, Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Ikastolen Federazioak.[3]
Egin zaizkion kritikak
AEKtik Euskarabideari leporatu zaio ez diola euskalgintzari ekarpenik egiten, Nafarroako Gobernuak euskararen arloan darabilen politika kaltegarriaren erantzule ere badela, eta Euskarabideak kudeatzen duen diruaren bi heren bere funtzionamenduko gastuetarako erabiltzen duela (hau da, Euskarabideak kudeatzen duen diruaren heren bat besterik ez doala euskara bultzatzera).[4]
Ikus gainera
Erreferentziak
- 183/2007 Foru Dekretua: Euskararen Nafar Institutuaren estatutuak.
- El Instituto Navarro del Vascuence edita “Araitz-Beteluko ahotsak” Nafarroako Gobernua, 2008ko urtarrilaren 29a
- Bihar, Euskararen Nafar Kontseiluaren lehenengo bilera eginen dute Nafarroako Gobernua, 2008ko maiatzaren 13a.
- Helio DEL SANTO GOMEZ (AEKko Artezkaritza Kontseiluko kidea): «Euskarabidea, kornerra atera eta errematatu», Berria, 2011-07-08.