Euskalonski (telebista saioa)
Euskalonski ETB 1en emititzen zen telebista saioa da. Formatua Kataluniako TV3 kateko Katalonski saioan oinarrituta dago. Saio originalean Halldór Már musikaria da aurkezlea. Euskal Telebistako bertsioan berriz Pello Reparaz abeslari eta Vendetta taldeko musikaria. Programa hau izan da bere lehenengo proiektua aurkezle bezala.
Euskalonski | |
---|---|
Formatua | Telebista saioa |
Aurkezlea(k) | Pello Reparaz |
Iraupena | 60 minutu |
Herrialdea | ![]() |
Hizkuntza | Euskara |
Ekoiztetxea(k) | OnTime ekoizpenak |
TB Katea | ![]() |
Ordutegia | Astelehenetan 22:30ean |
Emisioa | 2018ko irailaren 3a – 2019ko irailaren 24a |
Denboraldia(k) | 2 |
Atal kopurua | 21 |
Audientzia | %1,8 |
Euskalonski astelehenero emititzen da 22:30ak aldera ETB1en eta euskaraz. Lehenengo kapitulua 2018ko irailaren 3an eman zuten.[1]
Guztira 11 atal izan zituen lehenengo sasoiak. 2018ko azaroaren 12an amatu zen, baina bi hilabeteren ondoren berriro hasi zen saioa bigarren denboraldi batez, 2019ko urtarrilaren 7an. Hala ere, bigarren denboraldi honen estreinaldiak audientzia datu eskasa lortu zuen eta Euskal Telebistak programa moztu zuen udara arte. 2019ko uztailaren 2an ekin zion berriro saioak. Abuztuan saioa emateari utzi zioten eta irailaren 3an ekin zioten berriro. Beraz, denboraldia 3 txandatan banatuta eman zuten.
![](../I/Timo_Riiho_EuskalOntzi_2019.png.webp)
Saioaren azalpena
Pello Reparaz astero-astero munduko hiriren batera joango da bertako istorioak biltzera. Euskara eta musika ardatz hartuta munduan barrena ibiliko da atzerrian bizi diren euskaldunak aurkituz.
Kanpoan bizi diren euskaldunen istorioak erakutsiko ditu Pellok. Zergatik joan diren atzerrira, nola bizi diren bertan... Pertsonaia bakoitzak bere istorioa azalduko du eta musika kutsua beti egongo da saioetan.[3]
Denboraldiak
Denboraldia | Atalak | Emisio hasiera | Emisio amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||||
1 | 11 | 2018ko irailaren 3a | 2018ko azaroaren 12a | ----- | %1,9 | |
2 | 10 | 2019ko urtarrilaren 7a | 2019ko irailaren 24a | ----- | %1,7 | |
Guztira | 21 | 2018ko irailaren 3a | 2019ko irailaren 24a | ----- | %1,8 |
Atalak eta audientziak
1. denboraldia (2018)
Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
1 | 1 | Paris (Frantzia) | 2018ko irailaren 3a | 13.000 ikusle | %1,9 |
2 | 2 | Londres (Erresuma Batua) | 2018ko irailaren 10a | %2,9 (%8,4) | |
3 | 3 | Berlin (Alemania) | 2018ko irailaren 17a | %2,9 (%8,7) | |
4 | 4 | New York (Ameriketako Estatu Batuak) | 2018ko irailaren 24a | %2,7 (%9,0) | |
5 | 5 | Brusela (Belgika) | 2018ko urriaren 1a | 20.000 ikusle | %3,0 (%10,7) |
6 | 6 | Buenos Aires (Argentina) | 2018ko urriaren 8a | 12.000 ikusle | %1,9 (%6,7) |
7 | 7 | Montevideo (Uruguai) | 2018ko urriaren 15a | 13.000 ikusle | %1,7 (%5,9) |
8 | 8 | Poznań (Polonia) | 2018ko urriaren 22a | %2,1 (%6,7) | |
9 | 9 | Venezia (Italia) | 2018ko urriaren 29a | %0,8 (%2,7) | |
10 | 10 | Mosku (Errusia) | 2018ko azaroaren 5a | %0,6 (%2,1) | |
11 | 11 | Madril (Espainia) | 2018ko azaroaren 12a | 4.000 ikusle | %0,5 (%2,0) |
2. denboraldia (2019)
Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
12 | 1 | Tokio (Japonia) | 2019ko urtarrilaren 7a | 6.000 ikusle | %0,8 (%2,6) |
13 | 2 | Sydney (Australia) | 2019ko uztailaren 2a | %1,0 (%3,4) | |
14 | 3 | Santiago (Txile) | 2019ko uztailaren 9a | %1,7 (%5,0) | |
15 | 4 | Mexiko Hiria (Mexiko) | 2019ko uztailaren 16a | %2,3 (%4,2) | |
16 | 5 | Bartzelona (Espainia) | 2019ko uztailaren 23a | %2,0 (%5,3) | |
17 | 6 | Valparaíso (Txile) | 2019ko uztailaren 30a | %1,4 (%5,2) | |
18 | 7 | Belfast (Irlanda) | 2019ko irailaren 3a | 15.000 ikusle | %2,2 (%6,6) |
19 | 8 | Erroma (Italia) | 2019ko irailaren 10a | 19.000 ikusle | %2,8 (%7,0) |
20 | 9 | Praga (Txekia) | 2019ko irailaren 17a | 13.000 ikusle | %1,9 (%6,8) |
21 | 10 | Helsinki (Finlandia) | 2019ko irailaren 24a | 10.000 ikusle | %1,3 (%3,4) |
Erreferentziak
- «'Euskalonski' saio berria estreinatuko da ETB1en» Berria.
- «Timo Riiho hizkuntzalari finlandiarra: 'Euskarak nire bizitza aldatu zuen'» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
- «Gaur abiatuko da 'Euskalonski' saio berria» EiTB.