Euskalerriaren alde
Euskalerriaren Alde 1911-1931 bitartean Gipuzkoako Donostia hiriburuan argitaratzen zen kultur aldizkari eta erakunde euskaltzale bat izan zen. Euskaraz nahiz gaztelaniazko artikuluak zituen.
Euskalerriaren Alde | |
---|---|
Mota | Euskal kultura |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania, euskara |
Argitaratze lekua | Donostia, Gipuzkoa EH |
Argitaletxea | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Historia | |
Ideologia | Euskaltzalea |
Sortzailea | Gregorio Muxika, Domingo Agirre, Karmelo Etxegarai eta Arturo Kanpion |
Zuzendaria | Gregorio Muxika (1911-1931) |
Historia
1911an sortua izan zen eta Gipuzkoako Foru Aldundia diru laguntzaz argitaratu ohi zen, bai eta Gregorio Muxikaren ahalegina eta haren laguntzaile nekagaitzak ziren Domingo Agirre (Garoa eta Kresala eleberrien egilea) eta Karmelo Etxegarairi esker (azken hau Euskal Herriko kronikaria).
Aldizkariaren zuzendaritza Arturo Kanpion eta Julio Urkixo jaunek osatu zuten, adliz Gregorio Muxikak lehenbiziko unetik zuzendaritza lanak burutu zituen. Aldizkari hau euskal kulturaren hedapena eta garai hartako balore gazte euskaltzaleen topaketan urrats garrantzitsua izan zen.
1931an Gregorio Muxika hil zenean, aldizkaria argitaratzetik laga zen, honek Yakintza izeneko aldizkari berria argiratu zuen gazte talde bati bide eman ziolarik.
Euskalerriaren Alde aldizkariaren hogei urtetako ibilbidea ekintza eta fruituetan oparoa izan zen, bere ekintzak hiru multzotan sailka daitezkelarik:
- Euskal jaiak
- Artikulu lehiaketak
- Literatur eta Historia lehiaketak
Euskal jaiak aurretik Antoine Abadiek ospatutako Euskal Lore Jokoen jarraipena izan ziren. Haien artean nabarmenenak Segura (1911), Zarautz (1912), Tolosa (1913) eta Hondarribiakoak (1914) izan zirelarik. Jai guzti hauetan ospatutako lehiaketetan 172 artikulu aurkeztu zirelarik. Euskarazko artikulu lehiaketek urteko bataz besteko 50 artikuluen kopurua lortu zuten. Literatur-Historia lehiaketek Foru Aldundi eta Udalek eskeinitako diru-sariei esker arrakasta handia izan zuten.
1913-1930 bitartean gaztelaniazko lehiaketetara 405 lehiakide aurkeztu ziren eta euskarazko lehiaketetara 495 lehiakide. Los certámenes histórico-literarios tuvieron éxito gracias al concurso económico de las Diputaciones y Ayuntamientos. Sarituen zerredan Euskal Pizkundeko kide nabarmen gehienak sailkatuak agertzen dira. Bestalde, Euskalerriaren Alde aldizkariak euskarazko euskal kulturari buruzko bilduma bat ere argitaratu zuen, 11 liburukietara iritsi zelarik.
Ikus gainera
- Euskal-Erria aldizkaria.
- Euskal-Esnalea aldizkaria.
- Yakintza aldizkaria.