Euskal mexikar

Euskal mexikarrak (gaztelaniaz: vasco-mexicanos) Mexikora iritsitako euskal herritar migratzaileen ondorengoek osatutako gizataldea da. Egun, 45.200 inguru direla uste da, eta Mexikoko biztanleriaren % 10 inguru euskal jatorrikoa dela.

Euskal mexikarrak
vasco-mexicanos

Biztanleak guztira
Euskal herritarrak: 45.873
Arbasoak: mexikarren %10a
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hizkuntza
Gaztelania eta euskara
Erlijioa
Batez ere katolizismo
Zerikusia duten beste giza taldeak
euskaldunak

Historia

Lehendabiziko euskaldunak kolonia garaian ailegatu ziren. Kreoleak Espainia Berriko Erregeorderritik zabaldu ziren eta, independentzia garaian, horietako askok matxinoen alde egin zuten.

XIX. mendean bigarren euskal "olatua" heldu zen Mexikora. 1907an, Porfirio Díaz presidenteak hala onartua, Mexiko Hiriko Euskal Etxea sortu zen, egun 1.533 bazkide dituena.[1] Mexiko Hiriaz gain, Durango Coliman, Jaliscon, San Luis Potosín, Mexikoko estatuan, Nuevo Leónen, Coahuilan, Oaxacan, Quintana Roon eta Campechen euskal etxeak ere badaude.

Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, euskal migrazio politiko handia izan zen. Komunitate honek Mexikoko politikagintzan ere parte hartu zuen.

Toponimia

Celaya, Durango, Pabellón de Arteaga, Arizpe edo Ciudad Ayala hiriek euskal jatorrizko toponimoak dituzte.

Euskal mexikarrak

Mexiko Hirian Euskadiren Ordezkaritza

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.