Euskal Herriko futbol selekzioa

Euskal Herriko futbol selekzioa 1930ean sortu zen, Euskal Herriaren naziotasuna aldarrikatu eta txapelketa ofizialetan Euskal Herria ordezkatzeko talde bat izateko asmoz. Honez gain, 1995ean selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen zuen talde bat sortu zen, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea (ESAIT), 2015ean desegin zena. Gaur egun (2021ean) Gu ere bai taldea da ofizialtasunaren aldarrikapena bizirik mantentzen duena [1]

Euskal Herriko futbol selekzioa
Herrialdea  EH
Sorrera 1930
Entrenatzailea Euskal Herria Jagoba Arrasate
Izaera Ez ofiziala / Aldarrikapen fasean
Lehen nazioarteko
partida
Euskal Herria Selección Norte 6 - 1 Katalunia Katalunia
Bilbo, 1915eko urtarrilaren 3a
Euskal Herria Euskal Herria 1 - 0 Katalunia Katalunia
Bartzelona, 1930eko ekainaren 8a
Emaitzarik onena Euskal Herria Euskal Herria 11 - 1 Danimarka Danimarka
Kopenhage, 1937ko abuztuaren 29a

Munduko txapelketa 2026

Emaitzarik okerrena Euskal Herria Euskal Herria 1 - 5 Hungaria Hungaria
Gasteiz, 1980eko abuztuaren 3a
Golegile onena Aritz Aduriz (12)
Partida gehien Xabi Prieto (14)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
EFF, Esait
2011ko Tunisiaren aurkako partida.

2014ko eta 2015eko abenduetan, Kataluniako futbol selekzioaren aurka desafio bikoitza jokatu du, elkarrekin 1915ean jokaturiko partidaren ehungarren urteurrena ospatzeko (orduan Selección Norte izena bazuen ere). Emakumezkoetan eta gizonezkoetan izan dira partidak eta desafio bietan Trofeu del Centenari kopa eskuratu du.

Izendapena

Sorreran, 1930ean, Baskoniako selekzioa izena hartu zuen; eta, 1936tik aurrera, Euzkadiko selekzioa. 1970eko hamarkadatik aurrera, Euskadiko selekzioa izena gailendu zen. 2007an, selekzioak Euskadi deitzeari utzi zion eta Euskal Herria izena hartu zuen, izen ofiziala Euskal Herriko futbol selekzioa izanik. Hurrengo urtean berriro Euskadi izenera itzultzea erabaki zuen Euskadiko Futbol Federazioak, eta kirolariek izen horrekin jokatzeari uko egiteak lehen aldiz partida bertan behera geratzea ekarri zuen. Kalapitak jarraitu zuenez, 2008 eta 2009 urteetan ez zen partidarik jokatu. 2010ean, aitzitik, Federazioaren eta jokalarien arteko elkarrizketen ostean, eta ofizialtasunerako bidean adostasunik erdietsi ez bazuten ere, taldeak Euskal selekzioa izendapenarekin Venezuelaren aurka jokatu zuen, 3-1 irabaziz.

Historia

Aurrekariak (1915)

XX. mendeko hasieran, hegoaldeko euskal futbolariak Espainiako eskualde arteko partidak jokatu zituzten. Horrela, 1915ean euskaldunek eta kantabriarrek Selección Norte (euskaraz: Ipar Selekzioa) taldea osatu zuten. Lehenengo partida urtarrilaren 3an jokatu zuten Kataluniaren aurka San Mamesen eta 6-1 emaitzaz nagusitu iren. Urte berean Asturiasko Printzearen futbol kopa lortu zuten, Kataluniari 1-0 irabaziz eta Gaztelarekin 1-1 berdindu ondoren.

1916ko maiatzean, Selección Nortek Bartzelonan eta Bilbon 1-3 eta 5-0 berriro menderatu zuen Kataluniako selekzioa.[2]

Kantabriarrak alde batera utzita, 1930ean eta 1931an, Baskonia izeneko taldea sortu zen. Talde hark partida bi jokatu eta irabazi zituen, Kataluniako futbol selekzioaren aurka: 0-1 Montjuïcen eta 3-2 San Mamesen.

Selekzioa Gerra Zibilean (1937-1939)

1937ko FC Lokomotiv Moskuren aurkako partidaren kartela.

1937an, Gerra Zibilaren garaian, Jose Antonio Agirre lehendakariak, Athleticeko futbolari ohia, Euzkadi izeneko selekzioa sortu zuen atzerrian gudarako fondoak biltzeko. Taldea Luis Regueiro, Pedro Regueiro, Isidro Langara, Serafin Ahedo, Jose Iraragorri, Jose Mugerza, M. Alegria, Angel Zubieta, Leonardo Zilaurren, Rafael Eguskiza, Gregorio Blasco, Ignacio Agirrezabala, Tomas Agirre (lehendakariaren anaia), Emilin Alonso, Pablo Barcos, Pedro Areso eta Jose Manuel Urkiola futbolariek; Pedro Vallana entrenatzaileak; Periko Biritxinaga masajistak eta Ricardo Irezabal Eusko Jaurlaritzaren delegatuak osatu zuten.[3] Lehendabiziko partida Parisko Parc des Princes estadioan jokatu zuen, Parisko Racing Frantziako txapelduna 0-3 irabaziz. Ondoren, gauza bera egin zuen Olympique Marseillakoaren aurka, 2-5.

Lehendabiziko porrota 3-2 Txekiaren aurka jaso zuen.

1937 eta 1938 artean Moskuko Lokomotiv (1-5), Olympique Marseillakoa (2-5), Txekoslovakia (2-1), Silesiako selekzioa (3-4), Moskuko Dinamo bi bider (1-2 eta 4-7), Leningradoko Dinamo (2-2), Kieveko Dinamo (1-3), Tbilisko Dinamo (0-2), Georgia (1-3), Moskuko Spartak (6-2) Minskeko Dinamo (1-6), Norvegia (1-3), Norvegiako langileen selekzioa (2-3) eta Danimarka (1-11) taldeen aurka jokatu zituen.

Bilbo galdu eta gero, taldeak Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen Mexikon (17 partidatik 13 irabaziz) eta Kuban (ia partida guztiak irabaziz, berdinketa bat izan ezik) jokatzeko.

Gero Club Deportivo Euzkadi izenaz 1938-39 Barruti Federalaren amateur txapelketa jokatu zuen, orduko Mexikoko bi txapelketa nagusienetako bat Real Club España eta Asturias F.C. bezalako kluben aurka. Euskadiko Futbol Federakundearen webguneak txapelduna zela esaten du, 13 partida irabaziz, berdinketa bat eta hiru galduz,[4] baina Mexikoko Futbol Federakundearen webguneak Asturias txapelduna zela esaten du[5]. Gerra Zibila bukatu eta gero, taldea desesgin zen, jokalari banak 10.000 peseta irabaziz. Zenbait futbolari Amerikan geratu ziren eta besteak Euskal Herrira itzuli ziren.

Berpizkundea (1979-egun)

1979ko abuztuaren 16a arte, artean frankismoa indarrean zela eta, Euskal Herriko selekzioak ez zuen beste partidarik jokatu. Egun hartan, San Mamesen Euzkadik berriro jokatu zuen, Irlandari (4-1) irabaziz. Espainiako Gobernuak Gernikako Arbola erabiltzea debekatu zuen[6]. Gero, Atotxan Bulgariari 4-0 irabazi zion eta 1980n Mendizorrotzan Hungariaren aurka 1-5 galdu zuen.

Gero, ia urtero jokatu du lagunarteko partida, gehienetan Gabonetan, ia ohitura sortuz: Tottenham Hotspur (4-0), Errumania (2-2), Bolivia (3-1), Errusia (1-0), Paraguai (1-1), Estonia (3-0), Jugoslavia (3-0), Uruguai bitan (5-1 eta 2-1), Nigeria (5-1)[7], Maroko (3-2), Ghana (3-2), Mazedonia (1-1), Bulgaria (2-0), Kamerun (0-1)[8], Gales (0-1),[9], Serbia (4-0)[10][11] edo Katalunia (1-1) taldeen aurka besteak beste. 2016an Tunisiaren aurka jokatu du baina ikuslego eskasiak egoera birplanteatzera eraman du Eusko Jaurlaritza.

Etxean askotan jokatu badu ere, kanpoan jokatzeko parada ere izan du Euskal Herriko selekzioak. 1938ko ekainaren 20an Habanan Kubaren aurka jokatu eta gero, berriro 2006ko urriaren 8an Camp Nou futbol zelaian bina berdindu zuen Kataluniaren aurka[12][13]. 2007an, Euskal Herriko selekzioak Amerikara ere bidaiatu zuen hantxe jokatzera, izan ere, San Cristobalen Venezuela irabazi zuen. Azken partida Korsikan jokatu du.

Eztabaida

Izena

Euskal Herriko futbol selekzioa eta Kataluniako futbol selekzioaren arteko partidua San Mamesen, 2014ko abenduaren 28a.

Historian zehar, Euskal Herriko selekzioak izen asko erabili ditu jokatzeko. Lehendabiziko Selección Norte benetan ere Euskal Herrikoa zenetz alde batera utzita, Baskonia, Euzkadi, Euskadi eta Euskal Herria izenak erabili ditu bere partidetan.

Azken aldaketak eztabaida sortu zuen: 2007ko abenduaren 29an zenbait futbolariek eta ESAITek bultzatuta Euskadi deitzeari utzi zion eta Euskal Herria izena hartu zuen. Hau ez zen EAJren gustukoa, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria tartean[14].

2008ko azaroaren 6an berriro Euskadi izena erabiliko zela adierazi zuen Euskadiko Futbol Federakuntzak. Hori zela eta, astebete geroago jokalari askok izen aldaketaren aurkako agiria idatzi zuten[15] selekzioan ez zutela parte hartuko esanez[16]. Abenduan 830 kirolarik babesa eman zioten futbolarien erabakiari[17]. Tirabira handien ostean 2008ko abenduaren 17an Federazioaren eta kirolarien arteko bileraren ostean akordiorik lortu ez eta partidua ez zela jokatuko erabaki zuten.[18] Honek EAJren sumina sortu zuen, bai jokalariak zein Ezker Abertzalea kritikatuz.[19]

2009an kontsentsu batera iritsi zen eta urte horretatik aurrera Euskal Selekzioa izenarekin jokatu dira nazioarteko partida guztiak.

Ofizialtasuna

2007ko Kataluniaren aurkako partidaren hasiera.

Euskadiko Futbol Federakundeak antolatzen ditu Euskal Herriko selekzioaren partidak. FIFAren estatutuek [20] selekzio bat nazioartean ofizialki parte hartzeko estatu independente bat ordezkatu behar edo bere estatuko federakuntzaren (kasu honetan Espainiako Futbol Federakundearena) baimena izan behar duela diote. Euskal Herriko selekzioak ez ditu baldintza hauek betetzen eta ez da FIFAk onartua; hori dela eta, lagunarteko partidak baino ez ditzake joka.

2020ko abenduan Euskadiko Futbol Federazioak FIFAko eta UEFAko kide izatea eskatu zuen, euskal zaleen aspaldiko aldarrikapena jasoz eta ofizialtasunaren eskaerari lehenengo aldiz bide legala emanez [21]. Espainiako Futbol Federakundeak, hala ere, bere kontrato iritzia eman zuen, eta ondorioz FIFAk eta UEFAk sei hilabete geroago Euskal Selekzioaren ofizialtasunari ateak itxi zizkioten [22]

Beheko kategoriatan Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzen du eta ofizialki Espainiako Futbol Federakundeak antolatutako txapelketan parte hartzen du. Euskadiko Futbol Federakundea, Eusko Jaurlaritzak[23][24] eta Euskal Herriko gizarteak[25] ofizialtasuna aldarrikatzen dute.

Uniformea

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1915
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Klasikoa

Historikoa

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1979-1980
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1988
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1993-1994
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1995-1996
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1997-2000
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2001-2002
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2003-2006
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2007
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2010-2011
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019

Jokatutako partidak

Euskal Herriko futbol selekzioa eta Venezuelaren arteko partidua Mendizorrotzan, 2018ko urriaren 12a.
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko gizonezko futbol selekzioaren partidak»
Selección Norteren partidak
EtxekoaEmaitzaKanpokoaDataTokia
Selección Norte6 - 1Katalunia Katalunia1915-01-03San Mames, Bilbo
Selección Norte1 - 0Katalunia Katalunia1915-05-13Madril
Gaztela1 - 1Selección Norte1915-05-14Madril
Katalunia Katalunia1 - 3Selección Norte1916-05-21Bartzelona
Katalunia Katalunia0 - 0Selección Norte1916-05-22Bartzelona
Selección Norte5 - 0Katalunia Katalunia1916-06-04San Mames, Bilbo
1930 hamarkadako partidak
EtxekoaEmaitzaKanpokoaDataTokiaGoleatzaileak
Katalunia Katalunia0 - 1Euskal Herria Baskonia1930-06-08Montjuïc, Bartzelona, (Katalunia)[26]Gorostiza
Euskal Herria Baskonia3 - 2Katalunia Katalunia1931-01-01San Mames (EH)[27]Olivares (2), Lafuente
Katalunia Bartzelona Futbol Kluba3 - 1Euskal Herria Euzkadi1932-06-24Camp de Les Corts, Bartzelona[28]René Petit
Katalunia Bartzelona Futbol Kluba2 - 1Euskal Herria Euzkadi1932-06-25Bartzelona[29]L.Regueiro
Espainia Kantabria3 - 2Euskal Herria Euzkadi1936-11-29El Sardinero, Santander[30][31][32]Olivares, Unamuno
Frantzia Parisko Racing0 - 3Euskal Herria Euzkadi1937-04-26Parc des Princes, Paris[33]Langara (3)
Txekia Txekoslovakia3 - 2Euskal Herria Euzkadi1937-05-06Praga[34]Langara, Larrinaga
Frantzia Parisko Racing3 - 3Euskal Herria Euzkadi1937-05-09Tolosa Okzitania[35]Langara (pen), Jordan (og)
Frantzia Parisko Racing2 - 3Euskal Herria Euzkadi1937-05-19Stade Jean-Bouin, Paris[36]Gorostiza
Frantzia Olympique Marseillakoa2 - 5Euskal Herria Euzkadi1937-05-23Marseilla[37]
Frantzia FC Sète 343 - 1Euskal Herria Euzkadi1937-05-30Sète[38]
Txekia Txekoslovakia2 - 1Euskal Herria Euzkadi1937Praga
Silesia3 - 4Euskal Herria Euzkadi1937-06-09Katowice[39]
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Lokomotiv Mosku1 - 5Euskal Herria Euzkadi1937-06-24Mosku[40]L.Regueiro (3), Langara (2)
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Dinamo Mosku1 - 2Euskal Herria Euzkadi1937-06-27Mosku[41][42]Langara, Gorostiza
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Leningradoko Dinamo2 - 2Euskal Herria Euzkadi1937-06-30Leningrado[43]P.Regueiro, Langara
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Dinamo Mosku4 - 7Euskal Herria Euzkadi1937-07-04Mosku[43]Larrinaga (2), Langara (3), Gorostiza, Etxebarria
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Spartak Mosku6 - 2Euskal Herria Euzkadi1937-07-08Mosku[44]Langara, Iraragorri
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Dinamo Kiev1 - 3Euskal Herria Euzkadi1937-07-15Kiev[45]Langara (3)
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Dinamo Tbilisi0 - 2Euskal Herria Euzkadi1937-07-24Tbilisi[46]Langara, Minaev (og)
Georgia Georgia1 - 3Euskal Herria Euzkadi1937-07-30TbilisiLangara (2), Alonso
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Dinamo Minsk1 - 6Euskal Herria Euzkadi1937-08-09Minsk[47]Langara (3), Zilaurren, Gorostiza, Larrinaga
Norvegia Norvegia1 - 3Euskal Herria Euzkadi1937-08-22Oslo
Norvegia Norvegiako langileak2 - 3Euskal Herria Euzkadi1937-08-27Sarpsborg
Danimarka Danimarka1 - 11Euskal Herria Euzkadi1937-08-29Kopenhage
Mexiko Club América2 - 2Euskal Herria Euzkadi1937-11-07Mexiko Hiria[48][49]L.Regueiro, Langara
Mexiko Club Necaxa1 - 2Euskal Herria Euzkadi1937-11-14Mexiko Hiria[50]Agirre, Langara
Mexiko Jaliscoko selekzioa1 - 5Euskal Herria Euzkadi1937-11-21Guadalajara (Mexiko)[51][52]Larrinaga (2), Agirrezabala, Langara, L.Regueiro
Mexiko Mexiko1 - 4Euskal Herria Euzkadi1937-11-28Mexiko Hiria [52]
Mexiko Mexiko1 - 2Euskal Herria Euzkadi1937-12-05Mexiko Hiria[53][54]Langara (2)
Mexiko Mexiko0 - 4Euskal Herria Euzkadi1937-12-12Mexiko Hiria[55]
Mexiko España/Asturias XI3 - 1Euskal Herria Euzkadi1937-12-19Mexiko Hiria[56]
Mexiko España/Asturias XI2 - 3Euskal Herria Euzkadi1937-12-26Mexiko Hiria[57]L.Regueiro (3)
Mexiko Atlante0 - 3Euskal Herria Euzkadi1938-01-02Mexiko Hiria[58][59]Langara (2), Urquiola
Mexiko Mexiko3 - 1Euskal Herria Euzkadi1938-01-08Mexiko Hiria[60][61]Iraragorri (pen)
Kuba Joventud Asturiana4 - 4Euskal Herria Euzkadi1938-01-16Habana
Kuba Centro Gallego3 - 0Euskal Herria Euzkadi1938-01-23La Tropical, Habana[62]
Kuba Habanako selekzioa0 - 2Euskal Herria Euzkadi1938-01-28Habana[63]Agirrezabala, Langara
Kuba Joventud Asturiana3 - 2Euskal Herria Euzkadi1938-01-30La Tropical, Habana[64]
Txile Santiago Wanderers2 - 4Euskal Herria Euzkadi1938-05-09Valparaíso[65][66]
Kuba Kuba0 - 4Euskal Herria Euzkadi1938-05-29La Polar, Habana[67]
Kuba Habanako selekzioa0 - 2Euskal Herria Euzkadi1938-06-05Habana
Kuba Kuba3 - 4Euskal Herria Euzkadi1938-06-20Habana
Mexiko España de Veracruz0 - 8Euskal Herria Euzkadi1938-08-07Mexiko Hiria[68]
Mexiko Moctezuma de Orizaba2 - 6Euskal Herria Euzkadi1938-08-14Mexiko Hiria[69]
Mexiko Iberia de Córdoba0 - 15Euskal Herria Euzkadi1938-08-21Mexiko Hiria[69]
Mexiko Necaxa1 - 4Euskal Herria Euzkadi1938-09-04Mexiko Hiria[70]Langara, Zilaurren
Mexiko Necaxa3 - 7Euskal Herria Euzkadi1938-09-11Mexiko Hiria[71]
Mexiko España/Asturias XI3 - 4Euskal Herria Euzkadi1938-09-18Mexiko Hiria[72]
Mexiko España/Asturias XI6 - 3Euskal Herria Euzkadi1938-10-02Mexiko Hiria[73]
Mexiko Mexiko8 - 4Euskal Herria Euzkadi1938-10-16Mexiko Hiria[74]
Mexiko Mexiko2 - 6Euskal Herria Euzkadi1938-10-23Parque Necaxa, Mexiko Hiria[75]
Mexiko Mexiko1 - 3Euskal Herria Euzkadi1938-10-30Mexiko Hiria[76]
Paraguai Atletico Corrales4 - 4Euskal Herria Euzkadi1939-06-18Mexiko Hiria[77][78]Iraragorri (pen), L.Regueiro (3)
Aro berria
EtxekoaEmaitzaKanpokoaDataTokiaGoleatzaileak
Euskal Herria Euskadi1 - 2Katalunia Katalunia1971ko otsailaren 21aSan Mames (Euskal Herria)Marañón[79]
Euskal Herria Euskadi0 - 0Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Sobietar Batasuna1978-03-02San Mames[80]
Euskal Herria Euskadi4 - 1Irlandako Errepublika Irlanda1979ko abuztuaren 16a[81]San Mames (Euskal Herria)Dani (2), Satrustegi, Zamora
Euskal Herria Euskadi4 - 0Bulgaria Bulgaria1979ko abenduaren 23aAtotxa (Euskal Herria)Dani -2-, Satrustegi, Santi Idigoras
Euskal Herria Euskadi1 - 5Hungaria Hungaria1980ko abuztuaren 3aMendizorrotza (Euskal Herria)Amorrortu
Euskal Herria Euskadi4 - 0Ingalaterra Tottenham Hotspur1988ko maiatzak 10San Mames futbol (EH)Uralde (2), Julio Salinas, Bakero
Euskal Herria Euskadi2 - 2Errumania Errumania1990-03-21San Mames (EH)Urrutia, J.A. Goikoetxea
Euskal Herria Euskadi3 - 1Bolivia Bolivia1993-12-22Anoeta (EH)Guerrero, Julio Salinas (2)
Euskal Herria Euskadi1 - 0Errusia Errusia1994-12-23San Mames (EH)Guerrero
Euskal Herria Euskadi1 - 1Paraguai Paraguai1995-12-22San Mames (EH)Ziganda
Euskal Herria Euskadi3 - 0Estonia Estonia1996-12-26San Mames (EH)Ziganda, Idiakez, Andrinua
Euskal Herria Euskadi3 - 0Jugoslavia Jugoslavia1997-12-26San Mames (EH)Guerrero (3)
Euskal Herria Euskadi5 - 1Uruguai Uruguai1998-12-22Anoeta (EH)Urrutia, De Paula, Ziganda (2), Idiakez
Euskal Herria Euskadi5 - 1Nigeria Nigeria1999-12-29San Mames (EH)De Paula (2), De Pedro, Guerrero, Mendieta
Euskal Herria Euskadi3 - 2Maroko Maroko2000-12-29San Mames (EH)Urzaiz (2), De Pedro
Euskal Herria Euskadi3 - 2Ghana Ghana2001-12-29San Mames (EH)Bolo, De Paula (2)
Euskal Herria Euskadi1 - 1Ipar Mazedoniako Errepublika Mazedonia2002-12-28San Mames (EH)Bolo
Euskal Herria Euskadi2 - 1Uruguai Uruguai2003-12-27San Mames (EH)Bolo (2)
Euskal Herria Euskadi2 - 0Honduras Honduras2004-12-29Anoeta (EH)Yeste (2)
Euskal Herria Euskadi0 - 1Kamerun Kamerun2005-12-28San Mames (EH)
Euskal Herria Euskadi0 - 1Gales Gales2006-05-21San Mames (EH)
Katalunia Katalunia2 - 2Euskal Herria Euskadi2006-10-08Camp Nou (KAT)Aduriz, Fernando Llorente
Euskal Herria Euskadi4 - 0Serbia Serbia2006-12-27San Mames (EH)Yeste, Sarriegi, Urzaiz, Gari Uranga
Venezuela Venezuela3 - 4Euskal Herria Euskadi2007-06-20San Cristobal (Venezuela)Joseba Etxeberria (2), Aduriz, Gabilondo
Euskal Herria Euskal Herria1 - 1Katalunia Katalunia2007-12-29San Mames (EH)Aduriz
Euskal Herria Euskal Selekzioa3 - 1Venezuela Venezuela2010-12-29San Mames (EH)Gurpegui, Labaka, Muniain
Estonia Estonia1 - 2Euskal Herria Euskal Selekzioa2011-05-25Tallin (Estonia)Aduriz (2)
Euskal Herria Euskal Selekzioa0 - 2Tunisia Tunisia2011-12-28San Mames (EH)
Euskal Herria Euskal Selekzioa6 - 1Bolivia Bolivia2012-12-29Anoeta (EH)Aduriz (2), Toquero (2), Ibai eta Agirretxe
Euskal Herria Euskal Selekzioa6 - 0Peru Peru2013-12-28San Mames (EH)Aduriz (2), Agirretxe (2), Torres eta Susaeta
Euskal Herria Euskal Selekzioa1 - 1Katalunia Katalunia2014-12-28San Mames (EH)Aduriz
Katalunia Katalunia0 - 1Euskal Herria Euskal Selekzioa2015-12-26Camp Nou (KAT)Aduriz
Korsika Korsika1 - 1 (pen:8-9)[82]Euskal Herria Euskal Selekzioa2016-05-27Ange Casanova (Korsika)Markel Bergara
Euskal Herria Euskal Selekzioa3 - 1Tunisia Tunisia2016-12-30San Mames (EH)Illarramendi, Aduriz eta Oiartzabal
Euskal Herria Euskal Selekzioa4 - 2Venezuela Venezuela2018-10-12Mendizorrotza (EH)Ibai, Bautista, Arbilla eta Elustondo
Panama Panama0 - 0Euskal Herria Euskal Selekzioa2019-05-29Rommel Fernández (Panama)
Euskal Herria Euskal Selekzioa2 - 1 Costa Rica Costa Rica2020-11-16Ipurua (EH)Iker Muniain eta Unai Nuñez
Euskal Herria Euskal Selekzioa1 - 1 Uruguai Uruguai2024-3-23San Mames (EH)Álvaro Djaló

Azken partidako jokalariak

Postua Jokalariak Taldea
ATE Julen Agirrezabala Athletic club
ATE Aitor Fernandez CA Osasuna
ATZ Andoni Gorosabel Deportivo alaves
ATZ Martín Aguirregabiria FC Famalicão
ATZ Aritz Elustondo Reala
ATZ  Jon Pacheco Reala
ATZ Imanol García de Albéniz Athletic club
ATZ Unai García CA Osasuna
ERD Dani García Athletic club
ERD Jon Moncaiola CA Osasuna
ERD Ander Guevara Deportivo alaves
ERD Mikel Vesga Athletic club
ERD Jon Ander Olasagasti Reala
ERD Oier Zarraga Udinese calcio
AUR Álex Sola Deportivo alaves
AUR Roberto Torres Gol Gohar sirjan FC
AUR Iván Martín Girona FC
AUR Álvaro Djaló SC Braga
AUR Adu Ares Athletic club
AUR Asier Villalibre Athletic club

Entrenatzaileak

Euskal Herriko selekzionatzaileak
1930-1931Amadeo Gartzia de Salazar
1937Manuel Lopez "Travieso"
1937-1938Pedro Vallana
1979Andoni Elizondo eta Jesus Garai
1980Jose Antonio Irulegi
1988Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito
1990Txutxi Aranguren
1993-2001Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito
2002Jose Angel Iribar
2003-2011Jose Angel Iribar eta Mikel Etxarri
2011Javier Irureta eta Mikel Etxarri
2011- 2018Jose Maria Amorrortu eta Mikel Etxarri
2019- 2023Javier Clemente
2024- gaur egunJagoba Arrasate

Jokalari aipagarriak

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko gizonezko futbol selekzioaren jokalarien zerrenda»

Partehartze gehien

Hona hemen Euskal Herriko futbol selekzioan hiru bider edo gehiagotan aritutako jokalarien zerrenda, 2024ko martxoaren 24]an:

PartidakJokalariak
14Xabi Prieto
13Aritz Aduriz
12Igor Gabilondo, Gorka Iraizoz
11Julen Guerrero, Joseba Etxeberria, Asier Riesgo
9Bittor Alkiza, Aitor Lopez Rekarte, Mikel Aranburu, Andoni Iraola
8Agustin Aranzabal, Ismael Urzaiz, Mikel Labaka, Iñigo Martinez
7Jose Antonio Pikabea, Javier De Pedro, Mikel Gonzalez, Markel Susaeta, Gaizka Toquero, Mikel San José, Mikel Balenziaga
6Aitor Karanka, Gaizka Mendieta, Carlos Gurpegi, Ion Ansotegi, Ander Iturraspe, Yuri Berchiche
5Rafa Alkorta, Josu Urrutia, Jose Angel Ziganda, Xabier Eskurza, Bolo, Iñigo Idiakez, Antonio Karmona, Xabi Alonso, Gaizka Garitano, Fran Yeste, Mikel Alonso, Fernando Llorente, Javier Garrido, David Zurutuza, Imanol Agirretxe, Markel Bergara, Oier Sanjurjo, Ander Capa, Roberto Torres, Dani García
4Patxi Ferreira, Jon Andoni Goikoetxea, Andoni Imaz, Andoni Zubizarreta, Iñigo Larrainzar, Alberto, Imanol Etxeberria, Oscar De Paula, Cesar Krutxaga, Asier Del Horno, Fernando Amorebieta, Jon Aurtenetxe, Beñat Etxebarria, Mikel Rico, Ibai Gómez, Asier Illarramendi, Javier Eraso, Iker Muniain, Manu Garcia
3Luis Arkonada, Aitor Begiristain, Andoni Goikoetxea, Luis Mari Lopez Rekarte, Julio Salinas, Ángel María Villar, Dani, Ander Garitano, Julen Lopetegi, Genar Andrinua, Mikel Lasa, Andoni Cedrun, Imanol Alguacil, Javier Olaizola, Patxi Puñal, Tiko, Luis Prieto, Joseba Llorente, Gari Uranga, Pablo Orbaiz, Pantxi Sirieix, Josu Sarriegi, Iñaki Lafuente, Iñaki Muñoz, Carlos Martinez, Eneko Bóveda, Xabier Etxeita, Asier Villalibre, Aritz Elustondo

Golegileak

Datuak 1979ko abuztuaren 16tik 2024ko martxoaren 24 arteko partidetatik aterata daude:

Gol kopuruaJokalariak
12Aritz Aduriz
6Julen Guerrero
5Oscar De Paula
4Dani, Bolo, Jose Angel Ziganda
3Imanol Agirretxe, Javier De Pedro, Julio Salinas, Ismael Urzaiz, Francisco Javier Yeste
2Joseba Etxeberria, Iñigo Idiakez, Jesus Mari Satrustegi, Gaizka Toquero, Pello Uralde, Josu Urrutia, Ibai Gomez, Iker Muniain
1Periko Alonso, Jose Maria Amorrortu, Genar Andrinua, Jose Mari Bakero, Jon Andoni Goikoetxea, Carlos Gurpegi, Santi Idigoras, Mikel Labaka, Fernando Llorente, Gaizka Mendieta, Josu Sarriegi, Markel Susaeta, Roberto Torres, Gari Uranga, Jesus Mari Zamora, Igor Gabilondo, Asier Illarramendi, Markel Bergara, Mikel Oiartzabal, Jon Bautista, Anaitz Arbilla, Aritz Elustondo, Unai Nuñez, Álvaro Djaló

Azken hamaikakoa

Hona hemen 2024ko martxoaren 23an Uruguairen aurka berdindutako partidaren datuak:

2024-III-23
20:00
Euskal Herria Euskal Herria 1 1 Uruguai Uruguai San Mames Barria, Bilbo
Ikusleak: 35.461
Epailea: Ricardo De Burgos Bengoetxea
Gola 45' Álvaro Djaló Gola 46' Matías Vecino

Emakumezkoen selekzioa

2006an Emakumezkoen selekzioak debuta egin zuen Irungo Stadium Gal zelaian. Argentinako selekzioa izan zuen aurkari eta 2-4 galdu zuen. Hurrengo partida Buenos Airesen jokatu zen eta emaitza bera izan zuen.

Ordutik aurrera ordea ez du jarraipen handirik izan. 2014an bi partida jokatu zituen, lehena Irlandaren aurka eta bigarrena Kataluniaren aurka, azken hau eurijasa handiarekin Barakaldoko Lasesarre estadioan. 2015ean bigarren aldiz jokatu zuen atzerrian, Estonian, eta Bartzelonan Catalunya-Euskadi Kopa irabazi zuen penalti jaurtiketetan. Lau urteko hutsunearen ondoren Basque Country International Women’s Cup txapelketa antolatu zuen. Euskal selekzioaz gain Argentina, Venezuela eta Nigeria ziren parte hartzekoak baina afrikarrek ezin izan zuten etorri. Ondorioz triangeluar bat jokatu zen apirilaren 11n eta euskaldunak izan ziren garaile[83].

Jokaturiko partidak

EtxekoaEmaitzaKanpokoaDataTokiaGoleatzaileak
Euskal Herria Euskadi2 - 4Argentina Argentina2006-09-02Stadium Gal, IrunGurutze Del Ama, Mari Paz Azagra
Argentina Argentina4 - 2Euskal Herria Euskadi2007-04-06Juan Pasquale, Buenos AiresVanessa Rodríguez, Eva Ferreira
Euskal Herria Euskadi2 - 1Txile Txile (sub-20)2008-06-21Santa Barbara, GaldakaoNekane Diez, Iraia Iturregi
Euskal Herria Euskal selekzioa1 - 0Eslovakia Eslovakia2012-06-23Anoeta, DonostiaArrate Orueta
Euskal Herria Euskal selekzioa2 - 0Irlandako Errepublika Irlanda2014-05-10Garmendipe, AzpeitiaNaiara Beristain (2)
Euskal Herria Euskal selekzioa1 - 1Katalunia Katalunia2014-12-27Lasesarre, BarakaldoNekane Diez
Estonia Estonia0 - 5Euskal Herria Euskal selekzioa2015-05-23TNTK Stadium, TallinnEunate Arraiza (2), Aintzane Encinas (2),
Nekane Diez
Katalunia Katalunia1 - 1 (pen:Eus)Euskal Herria Euskal selekzioa2015-12-26Camp Nou, BartzelonaNaiara Beristain
Irlandako Errepublika Irlanda2 - 1Euskal Herria Euskal selekzioa2016-11-26Tallaght, DublinYulema Corres
Euskal Herria Euskal selekzioa2 - 1Txekia Txekiar Errepublika2017-11-25Ipurua, EibarErika Vázquez, Nahikari Garcia
Euskal Herria Euskal selekzioa1 - 0Argentina Argentina2021-04-11Zubieta, DonostiaYulema Corres
Euskal Herria Euskal selekzioa0 - 0Venezuela Venezuela2021-04-11Zubieta, Donostia
Euskal Herria Euskadi3 - 0Txile Txile2022-12-20Mendizorrotza, GasteizNerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi,
Ane Miren Martinez de Lahidalga

Laburpena

  • Irabazi: 5 partida
  • Berdindu: 3 partida
  • Galdu: 3 partida

Goleatzaileak

2021eko apirilaren 11n jokaturiko partidako datuak barne.

GolakJokalariak
3Nekane Diez, Naiara Beristain
2Eunate Arraiza, Aintzane Encinas, Yulema Corres
1Gurutze Del Ama, Mari Paz Azagra, Vanessa Rodríguez, Eva Ferreira, Iraia Iturregi, Arrate Orueta, Erika Vázquez, Nahikari Garcia

Bibliografia

Varela, Joseba Gotzon. (1998). Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia. Bilbo: Beitia ISBN 84-88890-52-4..

Erreferentziak

  1. Gu ere bai
  2. (Gaztelaniaz)El Nervion 1916-06-05 Vasconia-Cataluña
  3. (Gaztelaniaz) Auñamendi Entziklopedia
  4. (Gaztelaniaz) Euskadiko Futbol Federakundearen webgunea
  5. (Gaztelaniaz)Mexikoko Futbol Federakundearen webgunea
  6. (Gaztelaniaz) infoeuskadi.net
  7. (Gaztelaniaz)www.elmundo.es
  8. (Gaztelaniaz) www.deportistadigital.com
  9. (Gaztelaniaz)www.infoeuskadi.net
  10. (Gaztelaniaz) ESPNdeportes.com
  11. (Gaztelaniaz)eitb24.com
  12. (Gaztelaniaz)www.deia.com
  13. (Gaztelaniaz)www.diariosigloxxi.com
  14. (Gaztelaniaz)www.elcorreodigital.com
  15. 165 futbolarik ateratako agiria. .
  16. Berria egunkarian agertutakoa
  17. Berria. (2023-11-13). «800 euskal kirolari pasa ere selekzioarentzat ÑEuskal Herria izenaren alde agertu dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  18. Gara. 2008-12-18
  19. EAJ: "Euskadik futbol selekzio propioa izatea nahi ez duten guztiek irabazi dute". UKberri.net
  20. (Gaztelaniaz) Estatutos de la FIFA
  21. Euskadiko Federazioak FIFAko eta UEFAko kide izatea eskatu du BERRIA, 2020-12-16an
  22. La FIFA también dice No a la Euskal Selekzioa DEIA, 2021-08-3an
  23. (Gaztelaniaz)noticiasdealava.com
  24. (Gaztelaniaz)www.20minutos.es
  25. esait.org
  26. (Gaztelaniaz)Brillante victoria del futbol Vasco sobre Cataluña en Montjuich, Heraldo de Madrid, 9/6/1930
  27. (Gaztelaniaz)Vasconia vence a Cataluña por 3-2, ABC 2/1/1931
  28. (Gaztelaniaz)Luz 1932-06-24 El Barcelona vence a la selección Vasca por 3-1
  29. (Gaztelaniaz)El Sol 1932-06-26 El Homenaje a Echeveste
  30. (Gaztelaniaz)La Gaceta del Norte 1936-01-12 Vascos y Montañeses
  31. (Gaztelaniaz)La Gaceta del Norte 1936-11-28 Selección Cántabra- Selección Vasca
  32. [Euskal Herriko Futbolaren Historia, Patxi Xabier Fernandez, 104. orr. ISBN 84-95261-33-2]
  33. , El Mundo Deportivo, 30/4/1937.
  34. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-05-10 El Equipo de Euzkadi perdió de justeza en Praga por 3 a 2
  35. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-05-13 La Selección de Vasconia empató en Toulouse con el Racing de Paris
  36. (Frantsesez)L'Humanité 1937-05-20 Par 3 a 2 Les Basques plus rapides battent le Racing pour la seconde fois
  37. (Frantsesez)Apres un match joué sous la pluie.... Rouge Midi 25/5/1937 Mais dimanche, c'est une lecon que les Basques ont donne.....
  38. (Frantsesez)L'Humanité 1937-05-31 Matches Amicaux
  39. (Polonieraz)Przeglad Sportowy 1937-06-10 Baskowie zwyciezaja Slask 4:3
  40. (Errusieraz)Youtube:1937 (24.06) Lokomotiv (Moscow USSR)-Basque(Spain)- 1-5 Friendly Match
  41. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-07-02 Los Vascos siguen triunfando en Rusia
  42. (Errusieraz)Youtube 1937 (27.06) Dynamo(Moscow USSR)-Basque(Spain)- 1-2 Friendly Match
  43. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-07-26 Del Popocatepetl a Los Urales nuestros futbolistas triunfan
  44. (Ingelesez)Spartak Forever
  45. (Gaztelaniaz)En Kiew los Vascos han batido..... El Mundo Deportivo 21/7/1937
  46. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-07-28 La Selección Vasca triunfa en Georgia por dos a cero
  47. (Frantsesez)L'Humanité 1937-08-12 Les Footballeurs Basque battent l'equipe de Minsk par 6 butts a 1
  48. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-11-08 Con un Empate a dos se abrió la serie de futbol con la seleccion Vasca
  49. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-11-08 Mexico noviembre 7
  50. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-12-02 Los Vascos empatan con "America" y ganan por 2-1 al Necaxa
  51. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-11-22 Triumfo de los Vascos en Jalisco
  52. (Gaztelaniaz)[El Informador 1963-09-06, 5B]
  53. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-12-06 Pero a pesar de ella fueron vencidos por la mejor clase de los visitantes
  54. (Gaztelaniaz)[El Informador 1973-10-07 15B]
  55. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-12-13 Perdio 4 por 0 con los Vascos
  56. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-12-20 Mexico 19 de Diciembre
  57. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1938-01-22 En magnifico partido triunfan los vascos
  58. (Gaztelaniaz)La Vanguardia 1938-01-26 El equipo Vasco en Mexico
  59. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-01-03
  60. (Gaztelaniaz)La Vanguardia 1938-01-28 La actuacion de los Vascos en America
  61. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1938-01-28 Por tres a uno ganó el equipo de Mexico a su temible rival
  62. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-01-24 Causó mala impresion en el juego sostenido frente al Centro Gallego
  63. [Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia, Joseba Gotzon. ISBN 84-88890-52-4]
  64. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-01-30 La Habana 30 enero
  65. (Gaztelaniaz)Eusko Etxea de Valparariso
  66. (Gaztelaniaz) .
  67. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-05-30 Habana Mayo 29
  68. .
  69. (Gaztelaniaz) .
  70. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-09-05 Necaxa perdió con la seleccion Vasca
  71. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-09-12 Notas Deportivas Condensadas
  72. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-09-19 La Seleccion Vasca ganó al España-Asturias
  73. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-10-03 La Seleccion de España-Asturias les ganó por 6-3
  74. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-10-17 Mexico 16 de octubre
  75. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-10-24 Mexico 23 de octubre
  76. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-10-31 Mala suerte tuvieron los seleccionados
  77. (Gaztelaniaz)ElSiglo del Torreón 1939-06-19 Los Vascos y los Paraguayos en un empate a 4 goals
  78. (Ingelesez)American Tour of Atlético Corrales (Paraguay) 1939-40
  79. (Gaztelaniaz)ABC 1971-02-23 Los Catalanes vencieron a los Vascos en el Homenaje postumo a Gardeazabal
  80. (Gaztelaniaz)ABC 1978-03-02 Hoy en San Mames, Seleccion Vasca- Seleccion Sovietica
  81. Historia de la selección de fútbol de Euskadi.
  82. Euskal Selekzioak Korsikari irabazi dio penaltietan (1-1). 2016ko maiatzaren 28a. Eitb.com
  83. 14kirola. Euskal Selekzioa garaile, ‘Basque Country’ txapelketan | EHK. (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.