Euskal filologia
Euskal filologia euskarazko testu idatziak zein ahozkoak aztertzen dituen filologiaren adarra da. Euskal literaturaren kritika, Euskal Herriko historia eta euskal hizkuntzalaritza konbinatzen ditu. Koldo Mitxelenak ezarri zituen euskal filologiaren oinarriak, eta Euskal Herriko Unibertsitatean karreratzat ezartzearen bultzatzaile nagusia izan zen.[1]
Gaur egun ikasgai dugu Deustuko Unibertsitate pribatuan (Bilbo) eta EHU publikoan (Gasteiz). Deustun, 1976an hasi ziren ikasketa horiek ematen munduan lehen aldiz, ofizialtasuna onartzeko urte batzuk pasa eta gero, Gotzon Garate irakaslearen ekimenaz nagusiki.
Erreferentziak
- Joseba Andoni Lakarra: «Koldo Mitxelena eta euskal filologia», Egan, 3-4. zenbakia, 1987.
Kanpo estekak
- Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskal Filologia Sailaren webgunea.
- Deustuko Unibertsitatearen Euskal Filologiako Graduaren webgunea.
- FiloBlogia, euskal filologiako gaiei buruzko bloga; Ricardo Gómezek idatzitako testuekin.
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.