Euskal errefuxiatuak (1961-)
1961 urteaz geroztikako euskal errefuxiatuak Euskal Herriko gatazka dela eta bereziki Hego Euskal Herritik ihes egindako ekintzaile eta herritarrak dira. Garai honetako lehen errefuxiatuak ETAren lehen atentatuaren ondoren espainiar poliziak egindako sarekadaren ondorioz izan zen, ekintzaile batzuk erbesteratu zirenean. Geroztik, milaka izan dira euskal errefuxiatuak, gehienetan Frantziara, bereziki Ipar Euskal Herrira, ihes egindakoak, ETA erakundean nahiz borroka politikoan aritzeagatik. Han, frantses gobernuaren jazarpena jasan izan dute aldiro, atxiloketa eta deportazioen bitartez. Errefuxiatuei babesa emateko, elkartasun-taldeak antolatu ziren Ipar Euskal Herrian; horietan aski ezagunak izan ziren Errefuxiatuen aldeko Komiteak. Frantses gobernuaren jazarpenaz gainera, errefuxiatuek espainiar gobernuaren bortizkeria ere pairatu zuten, GAL erakundearen bitartez, besteak beste.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- 1987ko sarekada Iparraldean