Euskal erlaitza
Euskal erlaitza edo Erlaitza (frantsesez: Corniche basque, Lapurdiko Hendaia udalerritik Ziburuko Zokoa auzora doan itsaslabarrez osatutako kostaldeak jasotzen duen izena da, tartean Urruñako lursailak ere hartzen ditu. Izena kostaldeak itsasoaz gainetik duen erlaitz itxuratik datorkio, eta turismorako marka gisa bihurtu da ezagun.
- Artikulu hau Hendaia eta Ziburuko arteko kostaldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erlaitz (argipena)».
Euskal kostaldeko ikuspegi eder eta ikusgarrienetakoak daude, bertatik igarotzen den errepidea ere itsasoa eta erlaitzari paraleloki doa.
Geografia
Erlaitzaren iparraldeko zatia, Ziburu eta Urruñako lursailen artekoa, zatirik urbanizatuena da. Hendaiako lursailetan dagoen zatian 65 hektarea azalerako Abadia gazteluaren jabegoa dago, Hendaiako herriko etxeak Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren laguntzaz administratzen du. Urte guztiz irekia dago, eta urtero 150.000 bisitari inguru izaten ditu.
Oinezko ibilbideak
Erlaitzean zehar oinez burutzeko seinale horiz markatutako ibilbidea ere badago, zati asko errepidearen albotik eta beste batzuk kostaldea eta errepidearen arteko landa eremuan barna. Ibilbidea Hendaiatik Ziburura ala Ziburutik Hendaiara egin liteke, sasoiko gizaseme batek 2 ordu ingurutan erraz burutu dezake.
Bestalde, euskal erlaitza oraindik luzeagoa den Itsas Hegiko Xenderaren zati da, honek Hendaia eta Bidart udalerriak 25 kilometro luzeko ibilbide batez elkarlotzen ditu. Abiapunturako itzulera berriz ere oinez (beste 2 ordu), ala Hegobus konpainiaren autobusez edo SNCF trenaz burutu liteke.
Jarduerak
Urtean behin, iraileko hirugarren igandean, erlaitzeko errepidea trafikoari itxi egiten da. Data honetan Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak hainbat jarduera antolatzen ditu: zientzia erakusketak, eremuan barna zaldiz edo tren txikiz burututako ibilbideak eta abar.
Leku interesgarriak
Erlaitzean barna nahiz inguruan leku interesgarri hauek daude:
Kanpo estekak
- Euskal erlaitza. Hendaiako Turismo Bulegoa (Frantsesez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)