Euskal arrosario

Euskal arrosarioa otoitza egiteko erabiltzen den bihi-sorta katolikoa (arrosarioa) da, Euskal Herrian hedatua[1]. Egurrezkoa edo metalezkoa izan daiteke eta 4 zentimetro inguruko zulo bat dauka erdian hatza sartzeko. Goialdean gurutze bat du, Gure Aita otoitza sinbolizatzen duena, eta zirkunferentziaren inguruan hamar esfera txiki ditu, Agur Maria sinbolizatzen dutenak. Askotan lauburu batekin eta Ongia ene gogoa leloarekin apainduta dago[2].

Lepoko bitxi moduko euskal arrosarioa

Euskal arrosarioa bihi-sorta ohikoa baino txikiagoa da eta erraz ezkuta daiteke arroparen azpian. Lepoan eraman daiteke kate batean[2].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Béaloideas. The Society, 13 or..
  2. (Frantsesez) «L'Euskal arrosarioa» Visio: anecdotes, contes et légendes du monde entier: 2-3..

Kanpo estekak

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.