Euskal antzara

Euskal antzara Euskal Herriko bertako etxeko hegazti arraza baten izena da[1][2][3]. Euskal Herriko baserrietan aspaldidanik egon da gris koloreko antzara mota hau. Zerrenda ilunak, eta tarteka, zerrenda meheago eta argiagoak hego gainetan zein bularraren alboetan dituena. Mokoa eta hankak, laranja kolorekoak. Moko laranja eta mokoaren muturra beltza izan ohi dute[3].

Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Euskal antzara


Jatorrizko herrialdea(k):
 Euskal Herria

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Anseriformes
Familia: Anatidae
Generoa: Anser
Espeziea: A. anser
Azpiespeziea: Anser anser domesticus
Izen binomiala
'Anser anser domesticus'
Linnaeus, 1758
Arraza

Euskal antzara

Ezaugarriak

Ezaugarri orokorrei dagokienez, lepaperik eta mototsik gabeko antzara da, sabelaldeko poltsak ondo garatuak dituena. Lumajea ugaria dauka, sarria eta estua du bizkarraldean eta bularraldean, baina ez hainbeste ipurtxuntxurrean eta izterretan.

Arrak ia-ia 8 kg hartzeraino hazten dira, emeak 7 kg hartzeraino.

Erreferentziak

  1. Euskal antzara – Euskal Abereak. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  2. (Ingelesez) fao-dadis-breed-detail.firebaseapp.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  3. Euskal antzara (oca) – Eoalak. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.