Euskal alfabetoa

Euskal alfabetoa euskaraz idazteko erabiltzen den alfabetoa da; euskara Mendebaldeko hizkuntza bat denez, latindar alfabetoa du oinarri. Euskaltzaindiak 1994ko azaroaren 25ean erabaki eta bere 17. arauan bildu zuenaren arabera,[1] 27 letraz osatuta dago:

Isoglosek erakusten dutenez, hatxe letra Euskal Herriko ipar-ekialdean ahoskatzen da soilik.
Jota letraren tokiko ahoskerak
Letra Izena Ahoskera
A a /a/
B be /b/, [β̞]
C ze* (eta haren aldaera, Ç [ze hautsia*]) /s/, /k/
D de /d̪/, [ð̞]
E e /e/
F efe /f/
G ge /ɡ/, [ɣ̞]
H hatxe , /ɦ/
I i /i/, /i̭/
J jota /j/, tokiko aldaera hauekin: /ʝ/, /ɟ/, /dʒ/, /ʒ/, /ʃ/, /χ/
K ka /k/
L ele /l/
M eme /m/
N ene /n/
Ñ eñe /ɲ/
O o /o/
P pe /p/
Q ku* /k/
R erre /r/, /ɾ/
S ese /s̺/
T te /t̪/
U u /u/, /u̯/
V uve* /b/, [β̞]
W uve bikoitza* /u̯/
X ixa /ʃ/
Y i grekoa* /i/, /i̭/, /j/
Z zeta /s̻/

* Ze, ze hautsia, ku, uve, uve bikoitza eta i grekoa ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, beste hizkuntza batzuetako hitzak idazteko beharrezkoak direlako sartu dira euskal alfabetoan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.