Euskal WordNet
Euskal WordNet (Euskal Wordnet edo EUSWN) Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldeak sortutako euskarazko lehenengo ezagutza-base lexikal edo "hiztegi semantiko" eleanitza da.[1][2][3] Ingelesezko WordNet eta EuroWordNet-en eredua jarraitzen du.[4] Era honetan, euskal hitzak ingelesezko WordNet-era lotzen ditu era erdi-automatikoan.
Egun indarrean dagoen bertsioa 3.0 da eta webgune ofizialetik kontsultatu eta doan jaitsi daiteke. Euskal WordNet gaztelaniari, ingelesari, galizierari, portuguesari eta katalanari lotuta dago Multilingual Central Repository errepositorioan[5] (MCR). Beste hizkuntzei lotuta egoteaz gain, Euskal WordNet SUMO eta Top Ontology ontologietara mapeatuta dago.
Erabilerak
Erabiltzaile arruntei dagokienez, beste hiztegi arruntek eskaintzen dituzten itzulpen elebidunez gain, informazio gehiago ere ematen du. Adibidez, "pagoa" hitza bilatuz gero, zuhaitz mota bat dela eta zehazki zer motatakoa den adierazten du.[6]
Era berean, lexikografikoentzat erabilgarria izan daiteke hiztegiak sortzerako orduan. Arrazoi horren ondorioz, Euskal WordNet Elhuyarren ere aurki daiteke.
Erreferentziak
- «IXA Taldeak denon eskura jarri du Euskal WordNet» Europa Press 2014-06-12 (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
- Pociello Irigoyen, Elisabete.. (2007). Euskararen ezagutza-base lexikala Euskal WordNet. [s.n.] ISBN 978-84-8438-195-2. PMC 863193611. (Noiz kontsultatua: 2020-07-08).
- (Ingelesez) Pociello, Elisabete; Agirre, Eneko; Aldezabal, Izaskun. (2011-05-01). «Methodology and construction of the Basque WordNet» Language Resources and Evaluation 45 (2): 121–142. doi: . ISSN 1574-0218. (Noiz kontsultatua: 2020-07-08).
- EusWordNet eta EuSemcor interfazeak. .
- «Multilingual Central Repository | adimen.si.ehu.es» adimen.si.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- «Eli Pociello: “Euskal WordNet Lengoaia naturalaren prozesamenduan erabiltzea nahi dugu, adibidez itzulpen automatikoan”» Argia 2008-06-05 (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).