Euskal Unibertsitatea (abestia)
Euskal Unibertsitatea Xabier Amurizaren hitzekin eta doinu herrikoi batekin Oskorri taldeak 1979an argitaratu zuen abestia da, Oskorri izenburuko diskoan.[1] 1970eko hamarkadan Euskal Herriko kaleetan Euskal Unibertsitatea sortzeko nahia eta eskaera islatzen du abestiak.[2]
Euskal Unibertsitatea (abestia) | |
---|---|
Oskorriren musika-lana | |
Egilea(k) | Oskorri |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | Euskal Unibertsitatea |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Xoxoa |
Hitzak | Xabier Amuriza |
Argumentu nagusia | Euskal Unibertsitatea |
Disko berean zeuden beste 14 kanta, besteak beste Bizkaiko aberatsak, Adela, Zazpi jauziak, eta Forjarien kanta.
- Oskorri taldea
Hitzak
Xabier Amurizaren koplak dira abestiaren hitzak. Hona hemen abestiaren lehen eta azken koplak:[3]
- Euskal Unibertsitatea
- Arnasa hartu beharra dugu eta ireki atea
- Arrainak ura eta euskarak bere unibertsitatea.
- Aspertu gara beti ibiltzen suge narraztien gisan
- Hegada jaso eta nahi dugu arrano libreak izan.
- Arnasa hartu beharra dugu eta ireki atea
- Arrainak ura eta euskarak bere unibertsitatea.
- [...]
- Pausorik pauso bagoaz geure unibertsitateraino
- Eskupekorik ez dugu behar berez zor zaiguna baino.
- Arnasa hartu beharra dugu eta ireki atea
- Arrainak ura eta euskarak bere unibertsitatea.
Euskal Unibertsitatea sortzeko eskaera
1970an unibertsitatean euskara ez zen bat ere erabiltzen, gainera Euskal Herrian ez zegoen apenas unibertsitaterik. Orduan utopia moduan ikusten zen euskara etorkizunean arlo guztietara naturaltasunez zabaldu ahal izango zela. 1972an Baiona Karlos Santamariak Euskal Unibertsitatea sortzeko premiaz emaniko hitzaldiaren bidetik, Udako Euskal Unibertsitatea antolatu zuten 1973ko udan, Euskaltzaindiaren babespean. Geroago, urteak pasa ahala, hainbat urrats kualitatibo egin dituzte etengabe euskarazko unibertsitatea eraikitzeko bidean.
- 1976ko pegatina, Txillidaren marrazkiarekin. Geroago UPV/EHUren logotipoa bihurtuko zen.
- Bai, Jauna, Bai: Fisika Euskaraz. (1976)
- Udako Euskal Unibertsitatearen liburua (1978).
« | Bi eginkizun diferente dago uste dudanez, gure Unibertsitatearen alorrean. Batari Euskal Unibertsitatea dei lekioke; besteari, berriz, Euskal Herriko Unibertsitate izena emango nioke nik, bion arteko desberdintasuna ongi azaltzeko (...) Euskal Herrian dauden eta egongo diren unibertsitate eta sasi-unibertsitate multzoari Euskal Herriko Unibertsitatea izena emango diogu. Aldiz, uste honek utopia itxura badu ere, nire terminologiaz Euskal Unibertsitatea euskal kultura eta hizkuntzaren “alma mater” izan beharko litzatekeen euskarazko unibertsitatea da | » |
Erreferentziak
- «Oskorri diskoa, Oskorri taldearena» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- «“Arrainak ura eta euskarak bere unibertsitatea” - Bilbo» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- Amuriza, Xabier. (1979). «Euskal Unibertsitatea abestiaren hitzak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- Santamaria, Karlos. (1977). «Unibertsitateko kulturaz - Jakin.eus» www.jakin.eus: 67-71. (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).