Euskal Kulturgileen Kidegoa
Euskal Kulturgileen Kidegoa edo EKKI egile eskubideak kudeatzeko euskal agentzia da. 2014ko urriaren 22an sortu zen.
Sorrera
2011n hasi ziren proiektua mamitzen; hain zuzen ere, Aitor Esteban Espainiako Kongresuko EAJren diputatuak egile eskubideen agentziak baimentzeko eskumena Gasteiza ekartzea lortu zuenean. 2014ko urriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak baimena eman zion eta hurrengo eguneko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen ebazpena[1].
Helburua eta partaideak
Gardentasuna eta hurbileko harremana indartzea ditu helburu agentziak, eta bost elkarte dira bazkide sortzaileak: Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Musikari Euskal Herriko Musikariak, Bertsozale Elkartea eta Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala[1].
Erreferentziak
- Igor Susaeta, «EKKI Euskal Kulturgileen Kidegoa egile eskubideak kudeatzeko agentzia sortu dute», Berria, 2014-10-22
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.