Euskal Kanta Berria
Euskal Kanta Berria Mikel Laboaren disko bat da, 1979an argitaratua. Aurretik argitaratu ziren 45 rpm-ko lau diskoetan jasotakoak biltzen ditu. Kanta gehienak herrikoiak edota Bertolt Brechtenak dira. Beste bi kanta Gabriel Arestirenak dira, eta Daniel Landartena zein Joxe Antonio Artzena beste bana. 1996an Egin egunkariak Euskal Kantariak bilduman berrargitaratu zuen. Berez ez zen albuma, kantuen bilduma baizik.
Euskal Kanta Berria | |
---|---|
Mikel Laboaren albuma | |
Egilea(k) | Mikel Laboa |
Argitaratze-data | 1979 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Abestiak
- "Egun da SantimamiƱa". Hitzak: Gabriel Aresti.
- "Goizuetan". Hitzak: Herrikoia.
- "Urtsuako kanta". Herrikoia.
- "Apur dezagun katea". Hitzak: Gabriel Aresti
- "Munduaren esker ona". Hitzak: Bertolt Brecht
- "Liluraren kontra". Hitzak: Bertolt Brecht
- "Haika mutil". Herrikoia.
- "Iturengo arotza". Herrikoia.
- "Zure begiek". Hitzak: Daniel Landart
- "Zilbor hesteak". Hitzak: J.A. Artze
- "Denak ala inor ez". Hitzak: Bertolt Brecht
- "Gaberako aterbea". Hitzak: Bertolt Brecht
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.