Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) euskarara edo euskaratik itzulpengintzan eta interpretazioan ari diren profesionalak biltzen dituen elkartea da. Elkartea 1987ko udazkenean sortu zen. EIZIE beste bi elkartetako kide da: nazioarte mailan FIT Fédération Internationale des Traducteurs elkartekoa, eta Europa mailan CEATL Conseil Européen des Traducteurs Littéraires elkartekoa.

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
EIZIE

Datuak
Sortze-data1987
MotaItzultzaileen elkarte profesionala
LehendakariaIdoia Gillenea
HiriaDonostia
Probintzia/EstatuaGipuzkoa
HelbideaZemoria 25 E
Webguneahttps://eizie.eus/eu

Elkartearen helburuak

Elkarteak itzultzaile, interprete eta zuzentzaileen arteko harreman profesionala eta informazio trukatzea sustatzen ditu, haiei lege aholkularitza eta trebakuntza ematearekin batera. Elkarteak hainbat tresna eskaintzen dizkie kideei eta erabiltzaile publikoei, besteak beste:

  • Nor da Nor: Euskal Itzulpengintzaren datu-basea (euskaratik eta euskarara egindako itzulpen literarioen katalogoa eta itzultzaileak).[1]
  • ItzuL posta-zerrenda. Eguneroko lanean sortu ohi diren arazoak beste itzultzaileekin batera konpondu eta eztabaidatzeko foroa.[2]

Argitalpenak

EIZIEren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldia Donostiako Egian
EIZIEren 2019. urteko batzarra

Bere historian zehar EIZIEk hainbat bide zabaldu ditu itzultzaile, interprete eta zuzentzaileen lanari buruzko argibideak eskaintzeko, paperean zein euskarri elektronikoan. Hona hemen adibide batzuk:

  • Senez itzulpengintzaren teoria eta pragmatikari buruzko aldizkaria da. Martuteneko Itzultzaile Eskolak 1984. urtean sortu zuen, eta EIZIE sortu zenean elkarte honi pasa zion ardura.[3] Gaur egun urtean behin argitaratzen da, eta, aldian behin, ale monografikoak ere kaleratzen dira.
  • Itzulpen Antologia I, II eta III ohorezko bazkide izendatuak izan direnen lanak biltzen dituzten hiru antologiak.
  • Literatura Unibertsala itzulpen-bilduma kudeatzen du elkarteak, Eusko Jaurlaritzak eta EIZIEk urtero sinatzen duen lankidetza-hitzarmena dela medio. Bildumako liburuak Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek kaleratzen dituzte.
  • Basqueliterature webgune berezia elikatu zen 2012 urtera arte, EIZIEren ekimenez, babesaz eta kudeaketaz sortu zen, euskal literaturaren erakusgarri bat beste hizkuntzetan emateko.
  • 31 eskutik blogean egunero euskararen erabilerari buruzko testu bat argitaratzeko sortu zuen elkarteak 2012an asmo didaktikoarekin.

Elkartearen lehendakariak

Kanpo estekak

Erreferentzia zerrenda

  1. Nor da Nor:Euskal Itzulpengintzaren datu-basea.
  2. ItzuL posta-zerrenda
  3. itzulpengintza Euskal Herrian Auñamendi entziklopedia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.