Euskal Herriko uren banalerroa

Euskal Herriko uren banalerroak bi isurialde banatzen dituen uren banalerroa da, hego/ipar banaketa nahiko garbi batekin: Kantauriko isurialdea eta Mediterraneoko isurialdea. Horrek esan nahi du euskal ibaietako batzuk, eta haien arroetako urak, Atlantikoan itsasoratzen direla eta beste batzuk, berriz, Mediterraneoan.

Uren banalerroa, ibaien bide zehatzekin.
Banalerroa eta ibai nagusiak, eskematikoki.
Euskal Herriko banalerroa, Europako uren banalerro nagusien kontestuan (alemanezko mapa).
Urkiolako santutegiaren teilatuak uren banalerro bat osatzen du[1]: argazkian ezkerrean ageri den teilatu-hegalean erortzen diren urak Kantaurira joango dira, eskuin hegalean erortzen direnak Mediterraneora.

Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa osorik geratzen dira Kantauriko isurialdean. Banalerrotik hegoaldera, Arabako eta Nafarroa Garaiko zatirik handienak, baina ez guztiak.

Euskal Herriko uren banalerroa markatzen duten mendikate eta puntu orografiko nagusiak honako hauek dira: Gorobel mendilerroa, Gorbeia, Anboto, Elgeako mendilerroa, Aizkorri, Etzegarate, Aralar, Azpirozko mendatea, Uitzi mendatea, Belate, Saioa mendilerroa, Okoroko mendilerroa, Ibañeta eta Pirinioetako mendiak[2].

GR-12 natura-ibilbidea banalerrotik doa hain zuzen ere.[3]

Erreferentziak

  1. «Urkiolako Santutegia - Abadiñoko Ondare Arkitektoniko» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
  2. Amarauna, Ikasgunea. «Euskal Herriko Geografia Fisikoa (Erliebea)» Amarauna@eu||| (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
  3. «GR 12 Euskal Herriko ur-mugen ibilbidea - Gipuzkoa Natura - Liferay» Gipuzkoa Natura (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.