Euskal Herriko piratak

Euskal Herriko piratak pirateriari ekin zioten euskal herritarrak ziren. Batez ere Bizkaiko golkoan aritu ziren, baina baita Karibe itsasoan ere.

Euskal Herriko kortsariei eskainitako oroigarria Donibane Lohizunen (Lapurdi).

Historia

Nahiz eta pirateria nabigazioa bezain jarduera zaharra den, 1304. urtekoa da Euskal Herriko piratak aipatzen dituen lehendabiziko testu ezaguna. Lehendabiziko euskal herritar pirata ezagunak XV. mendearen hasierako Antton Garai eta Pedro Larraondo bizkaitarrak dira. Hainbat merkataritza-ontzi erasotu zituztela eta, exekutatu egin zituzten.

Jadanik XIV. mendean, Ingalaterrako Edward III.ak eraso zien Euskal Herriko pirata eta kortsarioei, baina Euskal Herriko pirateriaren urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeak izan ziren.

Euskal Herriko pirata famatuak

Jean Laffite irudikatzeko 1895ean egindako marrazki bat.

Gaia euskal literaturan

  • Euskal piratak. Iñaki Mendizabal. Elea, 2003.
  • Baleazaleak eta kortsarioak: euskal odisea ipar Atlantikoan. Iñaki Mendizabal. Elea. 2004.
  • Pellot Eta Enperadorearen Bahiketa. Iñaki Mendizabal. Ibaizabal. 2007.
  • Maddi eta euskal piratak. Fernando Morillo. Gaumin, 2014.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.