Euskal Herriko medikuntzaren historia
Euskal Herriko medikuntzaren historia antzinako garaietatik dator, Paleolitikoko arbasoak gaixotasunak sendatzen hasten saiatzen hasi zirenean.
Kronologia
XIX. mendea
- 1834ko abuztutik urri arte kolerak 778 pertsona hil zituen Bilbon (hiriak 15.000 biztanleak zituenean). Bakteria horren bigarren pandemia zen, 1830ean Errusiatik Euskal Herrira iritsi zena. Halaber, Lehen Gerra Karlistaren garaiak ziren, horrek eragina edukiz izurritea zabaltzeko.
XX. mendea
- 1905ean zabaldu zuten Nafarroako Ospitale Psikiatrikoa.
- 1908ko azaroaren 11n Basurtuko Ospitalea inauguratu zuten Bilbon.
- 1911ko abenduaren 30ean Sanatorio Quirúrgico Altos Hornos de Vizcaya zelakoa inauguratu zuten Barakaldon, gaur egun San Eloy Ospitalea dena.
- 1913an hasi ziren eraikitzen gaurko Nafarroako Ospitalea.
- 1919ko ekainaren 19an Gorlizko Ospitalea fundatu zuten.
- 1922an Tafallako ospitalea zabaldu zuten, gaur egun adineko jendearen egoitza dena.
- 1936ko azaroaren 17an Euskal Herriko lehendabiziko medikuntza fakultatea sortu zuten Basurtuko erietxean, orduko Eusko Jaurlaritzaren eskutik.
- 1955eko uztailaren 20an Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor (gaur egungo Gurutzetako Ospitalea) zalakoak jarduera asistentzialari ekin zion Barakaldoko Gurutzeta auzoan.
- 1960ko abuztuaren 15ean Residencia Sanitaria del Seguro Obligatorio de Enfermedad zelakoa, Arantzazuko erresidentzia izango zena, zabaldu zuten Donostian.
- 1962an Clinica Universitaria de Navarra (CUN) inauguratu zuten Iruñean. Bi urte geroago, 1964an, Virgen del Camino Ospitalea inauguratu zuten hiri beran.
- 1977an Garcia Orcoyen Ospitalea zabaldu zuten Lizarran, estatu espainiarreko lehen eskualde-ospitalea izan dena.
- 1978an Txagorritxu Ospitalea zabaldu zuten Gasteizen.
- 1984an Osakidetza sortu zuten Euskal Autonomia Erkidegoan.
- 1985eko apirilaren 25ean HIESaren eraginez lehen pertsona hil zen Euskal Herrian.
- 1986an Sofia Erregina Ospitalea inauguratu zuten Tuteran.
- 1990ean Osasunbidea —Nafarroako Foru Erkidegoko osasun publikoko zerbitzua— sortu zuten.
- 1991an Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) lehenengo urteroko jardunaldiak antolatu zituen.
Ikus, gainera
- Medikuntzaren historiaren kronologia
- Euskal Herriko historia
- Mediku euskaldunak historian
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) La Sanidad en Navarra 1921-1996
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.