Euskal Herriko kastroak
Euskal Herriko kastroak, herri harresituak edo eremu harresituak edo gotortuak —Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa Garaiko zenbait kasutan, gaztelu zaharrak deituak— Mendebaldeko Europako beste gaztelu zahar bezala, Burdin Arokoak dira gehienetan. Batzuk, Erdi Arokoak izan daitezke.[1] Horietariko asko, agi denez, Brontze Aro Amaieran sortu ziren.
Aditu batzuen ustez, Euskal Herriko kastroak eraikitzaileen indoeuropar kulturaren eraginaren ezaugarri dira[2][3].
Izena
Toponimian hitz hauek agertu dira: gaztelu mendi, muru[oh 1], gazteluzahar[4] edo gazteluzar[5] eta beste. Gaztelaniazko toponimoa duten lekuetan, "castillo" (gaztelu) askotan errepikatzen da. Literatura zientifikoan eta dibulgaziozkoan, kastro izenez gain, beste hauek ere erabiltzen dira: esparru itxi[1], barruti protohistoriko[4], gotorleku, herrixka gotortu, herri gotor, herri harresitu eta oppidum (plurala: oppida).
Kastro hitza Iberiar penintsulako iparraldeko toponimian agertzen da, eta hortik, idazki akademikoetara igaro zen. Euskal Herriko toponimia zaharrean oso urria da: Euskaltzaindiaren leku-izenen zerrendan bi agertzen dira, bat Faltzesen, XVIII. mendekoa, eta bestea Sopuertan, baina XX. mendeko erreferentzia instituzionaletan. Gaztelaniazko idazki akademikoen eta dibulgatzaileen eraginez, euskaraz idatzitako hegoaldeko idazlanetan izen hori agertu da. Iparraldean, ordea, ez da erabiltzen. Horren ordez, toponimian, muru/moru/moro eta gaztelu agertu ohi dira[oh 2].
Bestalde, kontuan hartu behar da, kastro hitzaz ezaugarri ezberdinak izan ditzaketen hainbat esparru harresitu mota izendatzen direla. Adibidez, Galizia eta Asturias aldean izan zen kastroen kulturan, herriak harresiz inguratuta daude eta etxeak zirkularrak dira; Bizkaian, Gipuzkoan,[6] Araban, Nafarroan, Errioxan eta beste hainbat lekutan ikertutako Burdin Aroko herri harresituetan, ordea, etxeek lauki forma dute, eta gaztelu zaharrak izenaz ezagutzen direnak, ordea, mota batekoak zein bestekoak izan daitezke. Leku batzuetan herri handiak eta konplexuak dira eta beste batzuetan, ordea, txikiagoak dira, eta agian, soilik eskualdearen zaintzarako egin ziren eta bertan garnizio txiki bat egongo zen, eta ez herri oso bat. Azkenik, kastro gisa identifikatu diren batzuk, sakonago ikertu dituztenean, erromatar garaiko behin-behineko kanpalekuak zirela ikusi dute: adibidez, Arabako Delikako Santa Agedakoa edo Bizkaiko Nabarniz herrian dagoen Illunzar.
Kanpo harresiei dagokienez, batzuek harrizko murruak dituzte; eta beste batzuek, lurrezkoak. Harrizko harresien artean, mota ezberdinak bereiz daitezke eraikitzeko erabili zen teknikaren arabera. Terrazak eta lubanarroak izan ditzakete inguruan.
Azkenik, oppidum izena erabiltzen da kastro edo herri harresitu hauetako batzuentzat, handienak eta antolatuen zeudenak, hain zuzen.
Zerrenda
Herri harresitutzat kalifikatuta ez dauden garai honetako beste herriak ez dira sartu. Dena den, Burdin Aroan, jendea harresiz inguratua zeuden edo harresirik ez zuten eta lurralde lauan eraiki ziren herrietan ere bizi izan zen, baita Euskal Herrian ere. Lurralde lauan, baina harresituta egon ziren herriak ere sartu dira zerrendan.
Hego Euskal Herrikoak
Arabakoak
Jagoba Hidalgok, 2018ko bere Gradu Amaierako Lanean, Bizkaiko eta Arabako Burdin Aroko herrixka gotortuak sailkatuta ditu eta bertan bibliografia erreferentziala ematen du bakoitzeko[7]. Bestalde, Maite Guilarte Murok bere Gradu Amaierako Lanean, GIS bidez aztertzen garaiko ditu hainbat herrixka[8]. Trebiñukoak barne hartzen dira.
Izena | Kokapena | Azalera[9] | Garaiera[oh 3] | Kultura/Garaia | Oharrak |
Henaioko gaztelua Q56062312 |
Dulantzi | 2,7 ha (27.000 m2)[10] | 664 m[11][12] | Brontze Aro Amaiera etaBurdin Aroa | XIX. mendearen hasieratik ezaguna. Bisita daiteke[13][14]. |
Kutzemendi edo Olarizu | Gasteiz | 7ha[15] | 709 m | Brontze Aroa edo Burdin Aroa | Jose Migel Barandiaranek 1926an aurkitua. Horko zeramikak zeltiberiarrak dira.
CAA: 3507 (246 or.) |
Oroko Haitzak Q121464246 |
Atxabal-Oro (Zuia) | 860 m | Brontze Aro amaiera eta Burdin Aroa[16] | Jose Migel Barandiaranek 1918an aurkitua. Lanak 1964 eta 1967 artean. Etxe zirkularrak eta eliptikoak[17] | |
Lastrako kastroa Q123914223 |
Karanka (Gaubea) | 832 m | Brontze Aroa, Burdin Aroa. Erromatartzea. Erdi Aroa[18]. | Litekeena da autrigoien Uxama Barca izatea[19][20][21]. | |
Trincheras de los Moros Q123916878 |
Monzarrate gainan, Durruma Kanpezu | 13 ha
(132.100 m2)[22] |
992 m | Burdin Aroa | |
Cividad Q123938763 |
Angostina, Bernedo | 3 ha (30.624 m2)[23][22][24][25] | 784 m | Burdin Aroa | Erromatar garaiko inskripzioak topatu dira ondoan dagoen San Bartolome baselizan[26]. |
El Muro Q124306456 |
Orbiso, Kanpezu/ Zuñiga, Nafarroa | 4,5 ha | 650-700 m | Antzinako Burdin Aroa (?) eta Burdin Aro Amaiera (Armendarizen klasifikazioa) | Armendariz (2008): 191. zenbakia |
Horma Q124310150 |
Santikurutze Kanpezu | 1,2 ha | 692 m | Burdin Aroa | |
Babio Q117288722 |
Izoria | 10 ha[27] | 582 m | Burdin Aroa | 1982. urtean aurkituta[28], 2018an egin ziren sundaketak eta 2019an indusketa hasi zen Jon Obaldiaren gidaritzapean.[29] |
Carasta Q52189963 |
Caicedo Sopeña | 27 ha[30]
(270.000 m2) 17 ha[31] (170.000 m2) |
750 m | Brontze Aroa, Burdin Aroa eta Erromatar garaia[32][30] | |
Arkiz-Iruña Q124331278 |
Tresponde | 560 m[33] | I. Burdin Aroa,
II. Burdin Aroa Erromatartzea |
Lubakiak eta harrizko harresiaren santsuak.[7] Iruña-Veleia hiria erromatar hiria garatu zen oso gertu, ekialdera[17].
CAA: 3505 (244 or.)[34] | |
Perigaña Q124304824 |
Perigaña mendia, Ozeka, Aiara | 4,6 ha
(46.605 m2) (10.329 m2 barruko harresi barrukoa) |
625 m | Burdin Aroa | Bi harresi. Zeramika, silexezko laska eta punta bat[28] |
Atxa Q8208868 |
Lakua, Gasteiz | 524 m[33] | II. Burdin Aroa eta Erromatartzea | Induskatua[35] | |
Berbeako kastroa Q54865486 |
Barrio | 851 m | Bukaerako Brontze Aroa-II. Burdin Aroa. Erromanizazio hasiera.[36]. | 2021. urtean indusketak hasi ziren berriz. | |
Buradongo kastroa Q20492229 |
Buradon | 634 m | Bukaerako Brontze Aroa-Igo Burdin Aroa | CAA: 3517 (250 or.)[oh 4][37][34] | |
Valdeportilla Q124310250 |
Ozio | 625 m | Burdin Aroa I | Juan Antonio Madinabeitiak ikertua.
CAA: 3526 (253 or.)[37] | |
La Ermita Q124334270 |
Zabalate | 664m | Burdin Aroa II, Erromatar garaia eta Erdi Aroa. | Armando Llanosek ikertua 1970an.
CAA: 3502 (243 or.).[37] | |
Zabalateko gaztelua/Castillo de Portilla Q2888199 |
Zabalate | 754m | Burdin Aroa I eta II, Erromatar garaia eta Goi Erdi Aroa. | ikerlariak: Francisca Sáenz de Urturi eta Armando Llanos.
CAA 3501 (242 or.).[37] | |
Alto de Castejon / Castejon gaina Q124335252 |
Navaridas | 540m | Neolitoa, Brontzea, Burdin Aroa, Erromatarra, Erdi Aroa[38] | Monumentu multzo izendapena du.
Ikus: EHAA 112. zk. (2013-06-12) | |
Alto del Fraile Q124336487 |
Atauri (Arraia-Maeztuko ) | 659 m | Burdina I | Ezin izan dira harresiak identifikatu, lurra asko mugitu baita, han egon den asfalto mehatzeagatik. Ikerlariak: Juan Antonio Madinabeitia eta José Elejalde[39]CAA: 3512 (248 or.) | |
Pedrigales | Oteo (Kanpezu) | 693 m | Burdina I | Sakonune forma duen goi ordoki lautua. Ikerlariak: Juan Antonio Madinabeitia eta José ElejaldeEz da induskatu.
CAA: 3520 (251 or.) | |
San Formerio Q124336628 |
Pangua (Trebiñu) | 750 m | Burdina I eta II | Amildegi baten gainena dagoen herrixka, iparraldeko magaletan. Defentsa zentrokideak eta lurrezko harresiak. Aipatua: Armando Llanos.[37]
CAA: 3527 ( 253 or.) | |
Castillo de Ocio Q124339564 |
Ozio
(Zambrana) |
631m | Burdina I, Erromatartzea eta Goi Erdi Aroa (Lanosko gaztelua) | Mendi-hegalean egindako herrixka, Jungalez ibaiaren bazterrean, hegoaldera jotzen duten terrazez egina[37]
CAA: 3509 ( 247 or.) | |
Conchas de la Puebla Q124347741 |
Argantzon | 645m | Burdin Aroa | Zadorra ibaiaren gaineko igarobide estu baten gainean,. Amildegi soila, eta defentsa zentrokideak, lurrez egindako harresiak. Ez da induskatu.
CAA: 3521 (251 or.)[37] | |
Custoia Q124347762 |
Ozana (Trebiñu) | 580 m | Burdina I | Mendi-hegalean eraikitako gune txikia, defentsa txandakatuekin. [37]Ez da induskatu.
CAA: 3523 (252 or.) | |
Santuste Q124347847 |
Ozilla-Ladrera (Trebiñu) | 745 m | Burdina I, II eta erromatartzea | Muinoan eta hegoaldeko hegaletan landutako eremua, non harresi zentrokideak eta lubetak dauden. Iparraldetik, oso irisgarria ez den malkar baten bidez defendatzen zen[37].
CAA: 3506 (245 or.) | |
Los Castillos Q124353429 |
Torre (Trebiñu) | 651 m | Burdina I, II, Erromatartzea eta Goi Erdi Aroa | Mendi txikia, iparraldean aldapa leuna du eta handiagoak hegoaldean eta mendebaldean. Terraza artifizialki, lubeta modukoak[40][37]
CAA: 3508 (247 or.) | |
El Cerrado Q124355407 |
Imiruri | 631 m | Burdina | Ordoki motako muino ttipia. Defentsa soilak. Goiko partean, ertz batek perimetro osoa ixen du[37].
CAA: 348 (89 or) | |
Martinzabala Q124358178 |
Obekuri (Trebiñu) | 822 m | Burdina | Ordoki motako muinoko bizilekua, defentsa zentrokideekin. Terrazak artifizialak espazio osoan nabarmenak dira eta eraztun zentrokideak osatzen dituzte.[37]
CAA: 349 (89 or.) | |
Pico de San Pedro Q124358333 |
Uribarri Gaubea | 860 m | Burdina | Ezproian egindako herria.
CAA: 346 (89 or.) | |
Castillo de Astúlez Q124834520 |
Astúlez,Gaubea | 3 ha (harresi eta terrazak kontuan hartuta) | 675 - 770 m | Brontze Aro Amaiera, Antzinate Bernatiarra eta Erdi Aroa (gaztelua bera) | Erdi Aroko gaztelutik oso gertu. Paquita Sanz de Urturik proposatzen du Bigarren Burdin Aroan, herri honetako biztanleak Lastrako herrira aldatuko zirela[41]. |
Portillo de la Casilla/Portillo de la Caseta Q123945486 |
Durruma-Kanpezu | 969 m | Burdina I, II eta Goi Erdi Aroa | Bi haitzen artean kokatua, ohiko mendi-lepoan, defentsen artean, tarteka, harrizko euste-hormak ditu.[37]
CAA: 3511 (247 or.) | |
Medropio Q124656491 |
Gaubea | 940 m | Baronatarren dorretik gertu
CAA: 3504 (243 or) |
Katalogo batzuetan herri harresitu gisa kalifikatuta dagoen, eta gaur egun, erromatar kanpaleku moduan identifikatuta dagoen hau ez da sartu:
Izena | Kokapena | Tamaina | Garaiera | Garaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
Santa Ageda (Delika) | Urduña eta Arrastaria | 9 ha | 525 m[2] | K.a. III-II mendea[42]. | Aldi baterako erromatar kanpalekua da (Castra aestiva). |
Bestalde, "kastro" ez direnak, hau da, kokagune garai batean eta harresituta dagoen herria ez diren beste batzuk daude.
Izena | Kokapena | Tamaina | Garaiera | Garaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
La Hoya Q6463144 |
Guardia | 4 ha | 601 m | Brontze Aroa eta Burdin Aroa |
Bizkaikoak
Bizkaiko herri harresituen zerrenda, bi argitalpen hauetan oinarrituta dago: Jagoba Hidalgoren 2018ko Gradu Amaierako Lana[7] eta Juanjo Cepeda eta Mikel Unzuetaren 2020ko artikulua[43].
Izena | Kokapena | Tamaina | Garaiera | Kultura/Garaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
Arrola edo Marueleza Q16544867 | Nabarniz, Arratzu eta Mendata artean | 19 ha | 535imgm | La Tène kultura (Burdin Aroa II) | (k.a. III eta k.a. I mendeen artekoa), zeltiberiar motako zeramika. (I. mendea) erromatar hondarrak.[44] [3] |
Malmasin Q16544867 | Malmasin (Arrigorriaga) | 1 ha
(barrukoa) |
361 m | Burdin Aroa | Bi eremu ditu, kanpokoa eta barnekoa, biak harresidunak[45][43] |
Bolunburu Q104610335 | Bolunburu haitza
(Zalla) |
0,5 ha
(5.000 m2) |
Burdin Aroa | 1970eko hamarkadan aurkitua[46][47] | |
Pico Moro Q124388842 | Galdames | 3 ha | 360 m | Burdin Aroa II | San Esteban Galdameseko mendebaldean kokatuta, Barbadun eta Deobriga-Flaviobriga galtzadatik gertu. 1975ean lanak egin zituzten[48][49][50] |
Luxar Q124392947 | Gueñes | 1,2 ha | 540 m | Burdin Aroa
Espainiako 1936ko Gerra |
Deobriga-Flaviobriga gurutzadatik gertu kokatuta[51][49][43] |
El Peñón Q124432551 | Muskiz | 178 m | Burdin Aroa | La Arena hondartzatik gertu kokatuta. Brontze Aroko aztarnategi batetik oso hurbil[49][52] | |
Berreaga Q106977682 | Mungia eta Zamudio artean | 9 ha (osorik)
3,7 ha (bizitokia) |
>360 m | Burdin Aroa eta Erromatar garaia | Herrixka eta nekropolia dauzka, eta estela multzo bat aurkitu da bertan[53][54]. |
Kosnoaga Q124397770 | Kosnoaga (edo Aixerrota) mendian, Lumo[55] | 1,9 ha (bizitokia) | 275 m | Burdin Aroa I eta II | Guztiz induskatu gabe, zundaketak egin ziren 90. hamarkadan[43][56] |
Tribisburu Q25411248 | Sollube mendian | Suntsitua dago. Jagoba Hidalgok (17-18) zerrendan sartzen du[7], Cepeda eta Unzuetak (2020), ordea, ez[43]. | |||
Motrolluko gaina Q124409029 |
Munitibar | Burdin Aroa | Induskatu gabe, erabat baieztatu gabe. 2005ean aurkitua.[57][58] | ||
Trumoitio Q124409610 |
Garai | 1,3 ha
(bizitokia) |
439 m | Burdin Aroa | 1988an aurkitu zuten[59] |
Ilunbe Q124409789 |
Dima | 2,3 ha
(oro har) 2 (barruko gunea) |
445 m | Burdin Aroa | Induskatu gabe, miaketak eginda[43]. |
Katalogo batzuetan herri harresitu gisa kalifikatuta dagoen, eta gaur egun, erromatar kanpaleku moduan identifikatuta dagoen hau ez da sartu:
Izena | Kokapena | Tamaina | Garaiera | Garaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
Illunzar | Ilunzar mendia | 727 m | Erromatar errepublika | Aldi baterako erromatar kanpalekua da[60]. |
Gipuzkoakoak
Izena | Kokapena | Tamaina | Garaiera | Kultura/Garaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
Akutu Q124294807 |
Bidegoian eta Errezil | 3 ha[61] | 664 | Induskatu gabea[62] | |
Intxur/Iruntxur Q118363056 | Iruntxur mendia (Albiztur eta Tolosa) | 17 ha | 742 | Burdin Aroa | Jose Migel Barandiaranek ikertua[63]. Xabier Peñalverrek induskatua. Bibliografian Intxur izena ematen zaio[61]. |
Buruntza | Andoain | 0,7 ha | 439 | Burdin Aroa | Carlos Olaetxeak aurkitua[64][65][66] |
Basagain | Anoeta | 2,8 ha | Burdin Aroa[61] | Xabier Peñalverrek iduskatua[67][68]. | |
Munoaundi | Azkoitia-Azpeitia | 7 ha | 385 | 2. Burdin Aroa | Sonia San Josék eta Antxoka Martínezek induskatua[69]. |
Murugain Q124299996 | Aretxabaleta-Arrasate-Aramaio | 4,7 ha | 1987 eta 1988an C. Olaetxeak aurkitua eta ikertua[65][61] | ||
Murumendi | Iruntxurko herrigunetik gertu | 1,9 ha | Burdin Aroa | 2009tik aurrera Suhar arkeologiak aztertu du. | |
Moru Q124296405 | Elgoibar | 3 ha | 445 | Burdin Aroa | Murugaingo kastroaren bezalako zeramikak[65][70] |
Belaku Q124290916 |
Beizama | Brontze Aroa - Burdin Aroa | Katak egitean, ikatzak, suharrizko lanabesak eta eskuz egindako zeramika zataik aurkitu ziren. Harrizko harresia oraindik atzematen da[71]. | ||
Santiagomendi Q123933392 |
Santiagomendi, Astigarraga | Ez da mugatu. | 297 | Kalkolitoa, Burdin Aroa, Erromatar garaia | Harresirik ez du. Erdi Aroko eta Aro Modernoko aztarnak ere topatu dira[61] [72]. |
Nafarroa Garaikoak
Nafarroa Garairako informazioa Javier Armendariz arkeologoaren tesiaren publikazioan [73] ikus daiteke sistematizatuta. Javier Armendarizek bere doktore tesian 261 gune jaso zituen eta horien artean bi herri mota berezi zituen: batetik, leku garaietan egin zirenak (kastro baten ezaugarri orokorrak zituztenak) eta bestetik, lurralde lauetan egon zirenak. Katalogo hori publikatu ondorengo urteetan, "Pirinioetako populazio protohistorikoaren azterketa galtzada erromatarraren inguruan" proiektuaren barruan, beste herri asko aurkitu dituzte proiektuko ikertzaile taldeak[5].
Beheko taula honetan agertzen direnak, lagin bat besterik ez dira.:
Izena | Kokapena | Tamaina | Garaiera | Kultura/Garaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
BAZTAN-BIDASOA | |||||
Agiñako esparru harresitua Q124450338 |
Agiña mendia, Lesaka | 0,2 ha | 617 m | Burdin Aroa
XIX. mendea |
Harresia, silexezko lanabesak eta lubanarroa aurkitu dira. Indusketa egin zen arren, euskarri akademikoren batean argitaratutako informaziorik ez dugu topatu.[74] [75] |
PIRINIOAK | |||||
El Castillo (Gorraitz) Q124745025 |
Artzibar | 0,45 ha oro har
(4.500 m2) |
965-976 m | Lehen Burdin Aroa - Bigarren Burdin Aroa (?)[oh 5] | Ez da induskatu eta landareek lurra estaltzen dute. Armendariz (2008): 1. zenbakia. |
El Castillo (Uskartze) Q124745570 |
Galoze | 0,3 ha
(3.500 m2) |
1.000-1.017 m | Lehen Burdin Aroa - Bigarren Burdin Aroa (?) | Ez da induskatu. Armendariz (2008): 2. zenbakia. |
Los Jeronales Q124799686 |
Longida | 0,7 ha
(7.000m2) |
1.005-1029 m | Lehen Burdin Aroa, Bigarren Burdin Aroa | Armendariz (2008): 3. zenbakia. |
Peña de Gaztelu Q124799686 |
Longida | 8 ha
(80.700m2) |
943 - 980 m | Burdin Aroa oro har | Armendariz (2008): 4. zenbakia. |
Gaztelualdea Q124805501 |
Urraulgoiti | 0,6 ha
(6.600m2) |
660 - 714 m | Burdin Aroa oro har | Armendariz (2008): 5. zenbakia. |
IRUNBERRI-AOIZ ARROA | |||||
Muru Q124848929 |
Turrillas, Itzagaondoa | 1,8 ha
(18.500m2) |
625-636 m | Burdin Aroa I eta II | Armendariz (2008): 8. zenbakia. |
Montemuru Q124870161 |
Beortegi, Lizoainibar-Arriasgoiti | 1,3 ha
(13.000m2) |
610-623 m | Burdin Aroa I eta II | Armendariz (2008): 9. zenbakia. |
El Castillo (Longida) Q124905208 |
Mugeta, Longida | 0,5 ha
(5.200 m2) |
485-502 m | Burdin Aroa I eta II | Armendariz (2008): 10. zenbakia. |
IRUÑERRIA | |||||
Gaztelu Q125141056 |
Aranguren | 1,3 ha | 565-586 m | Antzinako burdin Aroa- Burdin Aro Amaiera eta Aro Moderno (baseliza) | Armendariz (2008): 25. zenbakia. |
Irulegi Q115205363 |
Irulegi (Aranguren) | 10 ha | 893 m | Brontze Aroa,
Burdin Aroa I eta II (Azken Burdin Aroa barne) |
Indusketak martxan daude[76]. Ingurune horretan bertan, Irulegiko Erdi Aroko gaztelua dago.
Armendariz (2008): 26. zenbakia. |
Sardeako gaztelua/Larragetako haitza Q124460242 |
Berriobeiti | 3,5ha
(35.000m2) |
600-661m | Burdin Aroa | Armendariz (2008): 28. zenbakia.
Erdi Aroko gaztelua eta garai modernoko baseliza ere izan ditu. |
Urri edo Eurri Q17625576 |
Ibiriku, Eguesibar | 3,2 ha oro har
(32.400m2) 1,7 ha barrukoa 1,5 ha kanpokoa |
625-666 m | Burdin Aroa I, II eta Erromatartzea | Armendariz (2008): 31. zenbakia. |
Irunzu Q125138414 |
EsteribarEzkabarte | 7,3 ha | 715-771m | Antzinako Burdin Aroa eta Burdin Aro Amaiera | Armendarizek oppidum izaera ematen dio.
Armendariz (2008): 39. zenbakia. |
Legin (Etxauri)Q124459728 | Etxauri eta Ibero, Oltza zendea | 0,85 ha (8.500m2) | 450-460 m | Lehen Burdin Aroa | Armendariz (2008): 40. zenbakia. |
San Quiriaco Q125148701 |
Etxauri | 0,03 ha (300m2) | 674 m | Neolitoa, Brontze Aroa, Antzinako Burdin Aroa, Burdin Aro Amaiera, Erromatarra, Erdi Aroa (?) leta Modernoa (ermita). | Armendariz (2008): 41. zenbakia. |
Iruñea Q124785412 |
Iruñea | 4/4,5 ha I. Burdin Aroan
8 ha II. Burdin Aroan |
Brontze Aro Amaiera,
Burdin Aroa I eta II |
García Barberena, M.; Velaza, J. eta Unzu, M.(2015): "Esgrafiado en signario paleohispánico hallado en Pamplona"[77]Armendariz (2008): 58. zenbakia. | |
ZIDAKOS IBARRA | |||||
Oianburu Q124498868 |
Artaxoa eta Garinoain | 0,6ha
(6.000m2) |
645-650m | Burdin Aroa eta agian, Erromatarra eta Erdi Aroa. | Armendariz (2008): 64. zenbakia |
Murugain (Uzkita) Q124537244 |
Leotz | 0,41 ha
(4.100m2) |
920-936m | lehen Burdin Aroa eta agian, Azken Burdin Aroa | Armendariz (2008): 76. zenbakia. Ez da induskatu. |
ARAGOI IBARRA | |||||
El Caneluche Q124552345 |
Kaseda | 0,37 ha | 570-577m | Lehen Burdin Aroa | Armendariz (2008): 98. zenbakia. Oso hondatua. |
Santakriz Q48781610 |
Eslaba | 15.500m2 (6500m2+9.000m2) | 520-545 m | Burdin Aroa. Erromatar garaia. Erdi Aroa. Aro Modernoa (Baseliza) | Armendariz (2008): 99. zenbakia.
Hiri erromatarra garatu zen gune berean. |
Indusi/Murubitarte Q124711112 |
Lerga | 0,53 ha | 775-785m | lehen Burdin Aroa-Burdin Aro Amaiera
Erromatar berantiarra-Goi Erdi Aroa. |
Armendariz (2008): 105. zenbakia |
Capaburros Q124714476 |
Uxue | 0,31ha
(3.150m2) |
750-764m | Burdin Aroa | Armendariz (2008): 120. zenbakia. |
ARGAKO BEHE ETA ERDIKO ARROA | |||||
Murugain Q124721187 |
Zirauki | 0,74ha
(7.400m2) |
660-668m | Antzinako Burdin Arotik Burdin Aro amaieraino | Armendariz (2008): 129. zenbakia. |
Urbe Q113481748 |
Zirauki | 1ha
(10.000m2) |
435-453 | Burdin Aroa, Erromatar garaia, Erdi Aroa | Armendariz (2008): 130. zenbakia. |
Gazteluzar Q124728559 |
Zirauki eta Mañeru | 1,8ha
(18.000m2) |
390-400 | Kalkolitoa, Burdin Aroa | Armendariz (2008): 131. zenbakia. |
Gorriza Q124728559 |
Girgillao | 0,47ha
(4.700m2) |
480-490 | Brontze Amaiera, Burdin Aroa, Erdi Aroa, Aro Berria | Armendariz (2008): 132. zenbakia. |
EGAKO BEHE ETA ERDIKO ARROA | |||||
San Kristobal Q124736679 |
Girgillao | 1,5ha (15.000m2) | 740-758m | Burdin Aroa | Armendariz (2008): 165. zenbakia.
Aro Modernoko baseliza. |
Mauriain Q124744664 |
Villatuerta | 2,14ha
(21.400m2) |
665-677m | Burdin Aroa | Armendariz (2008): 168. zenbakia.
Karlistaldian gotorleku bat eraiki zen bertan. |
EGA GOIALDEA ETA UREDERRAREN IBARRA | |||||
La Atalaya Q125095411 |
Allin Lizarra | 1,7 ha
(17.000 m2) 10.000 m2+ 7.000 m2 |
525-557m | Brontze Amaiera. Burdin Aro Zaharra-Amaiera | Armendariz (2008): 176. zenbakia. |
Peña de la Gallina Q125117425 |
Gastiain (Lana) eta Zuñiga | 2,4 ha
(24.000 m2) |
765-785m | Antzinako Burdin Aroa eta Burdin Aro Amaiera | Armendariz (2008): 184. zenbakia. |
Pozo de la Mora Q125117109 |
Legaria eta Oko | 3,1 ha ( 31.3002, 16.500 lehen esparrua eta 14.800 bigarrena.) |
515-534m | Antzinako Burdin Aroa eta Burdin Aro Amaiera | Armendariz (2008): 185. zenbakia.
Oppidum izaera ematen dio Armendarizek |
Santa Coloma Q125117109 |
Mendaza | 0,2 ha (2.200m2) |
735-750m | Antzinako Burdin Aro, Burdin Aro Amaiera, Aro Berria-Garaikidea (ermita) | Armendariz (2008): 186. zenbakia. |
El Castillo (Piedramillera) Q125131797 |
Piedramillera | 0,25ha (2.500m2) |
650-672 | Erdiko Burdin Aroa - Burdin Aro Amaiaera | Armendariz (2008): 187. zenbakia.
Armendarizentzat Pozo de la Morako oppidumeko zelatatze dorrea izan zitekeen. |
Monjardingo edo Deioko gaztelua Q124744790 |
Villamayor de Monjardin | 1ha (11.000m2) |
850-894m | Agian, Brontze Aroa eta Burdin Aroa. Ziurtazunea, antzinaro Berantairra | Armendariz (2008): 188. zenbakia.
Erdi Aroan gaztelu bat egon zen eta XIX. mendean gotorleku karlista bat. |
LIZARRALDEA | |||||
Altikogaña Q123570876 |
Eraul Larrion | 7 ha | 670-732 m | Burdin Aroa
Erromatar garaia (Errepublika) |
Javier Armendarizek oppidum gisa klasfikatu zuen[78] Armendariz (2008): 189. zenbakia. |
Bardagorriko haitza Q124767936 |
Eraul
Deierri |
0,9 ha | 595-615 m | Lehen Burdin Aroa | Javier Armendarizentzat, Altikogañako oppidumaren aurrekaria izan zitekeen[78].
Armendariz (2008): 190. zenbakia. |
El Muro Q124306456 |
Zuñiga eta Orbiso (Araba) | 4,5 ha
(45.500 m2) |
650-700 m | Antzinako Burdin Aroa (?) eta Burdin Aro Amaiera | Ikusi Arabako herri gotortuen artean
Armendariz (2008): 191. zenbakia. |
Arrosia | Arroniz | 3ha
(31.300m2) |
560-586m | Brotze Aroa. Burdin Aroa | Armendariz (2008): 194. zenbakia. |
Desoioko San Cristobal Q124767894 |
Desoio | (17.700m2) | 700-713m | Burdin Aroa | Armendariz (2008): 200. zenbakia.
XIX. mendera arte baseliza bat egon zen bertan. |
La Custodia Q5475466 |
Viana | 12,5 ha oro har
(125.799 m2) |
405-415 m | Paleolitoa, Neolito Amaiera, Kalkolitoa, Brontze Aro Amaiera, Burdin Aroa | Material asko eman ditu: txanponak, teserak, zeramika. etab. Burdin Aroaren amaierako uneetan, Erromako Errepublikak lurraldean egin zituen gerrak ulertzeko aproposa. Askotan, lurralde lauan zegoen hiri gisa klasifikatzen da, eta ez, "kastro" gisa. Armendariz (2008): 227. zenbakia. |
TUTERAKO ERRIBERA. EBROKO EZKERRALDEA | |||||
El Castejón Q124807477 |
Arguedas | 1,6 ha
(16.200 m2) |
285-303 m | Antzinako Burdin Aroa, Burdin Aro Amaiera, Erromatarra (Goi Inperioa) | Herriko nekropolia bide zena, oso gertu aurkitu zen.
Armendariz (2008): 228. zenbakia. |
TUTERAKO ERRIBERA. EBROKO ESKUINALDEA | |||||
San Sebastián Q124466760 |
Zintruenigo | 0,88 ha
(8.800m2) |
410-418m | Burdin Aroa | Armendariz (2008): 242. zenbakia. |
Alto de la CruzQ120780128 | Cortes | 0,7 ha | 260-267 m | Brontze Aro amaiera,
antzinako Burdin Aroa eta Erdikoa |
Armendariz (2008): 244. zenbakia. |
EBRO IBARRA SESMAN ETA LODOSAN | |||||
El AbadQ124807744 | Lodosa | 1 ha | 291-370 m | Erdi Burdin Aroa - Burdin Aro Amaiera | Armendariz (2008): 254. zenbakia. |
Los Cabezos 1 (Sesma)Q124938700 | Sesma | 1.650 m2 gutxienez | 400-411 m | Brontze Amaiera (?), Antzinako Burdin Aroa eta Burdin Aro Amaiera(?) | Los Cabezos 2-rekin erlazionatua. Armendariz (2008): 260. zenbakia. |
Los Cabezos 2 (Sesma)Q124938790 | Sesma | 25 m2 | 432 m | Burdin Aro Amaiera | Zaintza dorrea bide da, Los Cabezos 1 herri gotortuarekin lotua. Armendariz (2008): 261. zenbakia. |
PIRINIOETAKOAK, 2008TIK AURRERA AURKITUAK | |||||
Murugain (Longida) | Longida | 5ha
(50.518 m2) |
624 m | Burdin Aroa II | "Pirinioetako populazio protohistorikoaren azterketa galtzada erromatarraren inguruan" ikerketa programaren barruan aurkitua[oh 6][5]. |
Legin (Itzagaondoa) Q124459510 |
Itzagaondoa | 1,71 ha (17.150m2) | 783 m | Burdin Aroa, Erdi Aroa (Legingo gaztelua) | "Pirinioetako populazio protohistorikoaren azterketa galtzada erromatarraren inguruan" ikerketa programaren barruan aurkitua[oh 6][5]. |
GazteluzarQ124796148 | Eguesibar | 4.450m2 | 754 m | Burdin Aroa | "Pirinioetako populazio protohistorikoaren azterketa galtzada erromatarraren inguruan" ikerketa programaren barruan aurkitua[oh 6][5]. |
Aixkourrua Q124431272 |
Otsagabia | 0,88 ha
(8.869 m2) |
1024 m | Burdin Aroa | Prospekzioan aurkitua, "Pirinioetako populazio protohistorikoaren azterketa galtzada erromatarraren inguruan" ikerketa programaren barruan.[oh 6][5]. |
Irurreko gainaQ124431272 | Gesalatz | 1,25 ha | 682 m | Lehen Burdin Aroa | prospekzioan aurkitua, "Pirinioetako populazio protohistorikoaren azterketa galtzada erromatarraren inguruan" ikerketa programaren barruan[oh 6][5]. |
Illarraga-BurteQ124796230 | Irañeta | 5,69 ha (56.900 m2) | 515-576 m | Brontze amaiera, Burdin Aroa | "Pirinioetako populazio protohistorikoaren azterketa galtzada erromatarraren inguruan" ikerketa programaren barruan aurkitua[oh 6][5]. |
Ipar Euskal Herrikoak
Ipar Euskal herriko monumentu hauek azterketa eta inbentarioa Francis Gaudeulek egin zuen 1997an.[4] 2004an, Jacques Blotek, Inventaire des monuments protohistoriques en Pays Basque lanean arkeologoaren kartografia jasotzen hasi zen hainbat liburuxkatan.[79] [oh 7]
Lurrezko hesiekin
Babes lerroak lurrez eginak daude, lubakiak eta zelaiguneak egitekoan ateratakoa.
Izena | Kokalekua | Tamaina | Garaiera | Kultura/garaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
Elhina Q124813441 |
Armendaritze | 1,3 ha | 350 m | ||
Kurku Q124813628 |
Behauze | 2 ha | 272 m | 4 babes lerro, hondatua | |
Harribeltza Q22920665 |
Suhuskune eta Landibarre | 2 ha | 522 m | ||
Gaztelüzaharre edo Üllümendi Q22920797 |
Urdiñarbe | 0,80 ha
(gune populatua) |
416 m | ||
Gaztelü-harria edo Gaztelaia Q124942257 |
Sohüta | 1 ha
(12.500 m2) |
479 m | Oso egoera onean | |
Mokoreta Q124799922 |
Makea | 1,7 ha | 453 m | Oso hondatua | |
Gazteluzahar Q125153123 |
Landibarre eta Izura-Azme | 1 ha | 472 m | ||
Gazteluzaharre Q125153469 |
Arhantsusi eta Jutsi | 0,85 ha (gune populatua) | 361 m | ||
Urtsua (1) (Ursuya (1)) Q124799922 |
Hazparne | 0,6 ha | 436 m | 25. zenbakia X. Peñalverren 2021eko katalogoan[80] eta 9.a Gaudeulen 1997. urteko katalogoan[4] | |
Urtsua (2) (Ursuya (2)) Q124808829 |
Hazparne | 3 ha | 387 m | 26. zk. Peñalver (2021) eta 10. Zk. Gaudeul (1997) | |
Urtsua (Ursuya) Q124808885 |
Hazparne | 330 m | 11. Zk. Gaudeul (1997) | ||
Gaztelugaina edo Luis XIV.aren gotorlekua | Sara | 1,6 ha | 237 m | 1977an suntsitua | |
229 Q124823225 |
Eihartze, Arrosa | 229 m | 1985an %95an suntsitua | ||
Sardatz Q125152548 |
Behaskane-Laphizketa | 1 ha | 148 m | Ordoki ertza | |
Gaztelu-harri Q125171320 |
Etxarri | 0,85 ha | 225 m | ||
Gazteluxaga Q125176461 |
Ürrüstoi-Larrabile | 1,5 ha | 282 m | Ia erabat suntsitua | |
Gaztelü-gain Q125191198 |
Irabarne | 2 ha | 371 m | ||
Larleta Q125191629 |
Berogaine-Lahüntze | 279 m | |||
Txoikantegia Q125191813 |
Idauze-Mendi | 1 ha | 326 m | Nahiko ondo kontserbatu da- | |
Pekatenborda Q125191828 |
Larresoro | 2 ha | 92 m | Hondatua. Epipaleolitoko harrizko lanabesak eman zituen, eta baita, Kalkolitoko edo Brontze Aro hasierako gezi bat. | |
Lexegita | Iruri | 653 m | |||
Kurku | Nabarzi | 152 m | |||
Zihorri | Lekorne eta Heleta artean | 267 m | |||
Belozea | Itsasu | 118 m | |||
Larreondoa Q124788677 |
Senpere | 1,80 ha | 85 m | ||
Gaztalepo | Ahatsa | 550 m | |||
Ahiga | Lohitzüne-Oihergi | 300 m | 1978an suntsitua | ||
Xerrapo | Zaro | 299 m | 1981an suntsitua | ||
Haitzhandialtea | Barkoxe | 440 m | |||
Mendixko | Irulegi | 300 m | |||
Khoxü-gaina |
Eskiula | 1,30 ha | 343 m |
Harrizko hesiekin
Harrizko hesiak gaztelu zahar garaienetan daude.
Izena | Garaiera | Kokalekua | Tamaina | Oharrak |
---|---|---|---|---|
Gaztelu Q124959996 |
629 m | Lekunberri | 0,90 ha eta 3,30 ha | K.a. II.-I. mendeak[81] |
Larrango Q124992612 |
579 m | Arrosa | 0,30 ha | Ezproia itxia. Urxiloko gaztelutik oso hurbil |
Urxilo Q124993673 |
566 m | Arrosa | 0,12 ha | Ezproia itxia. Larrangoko gaztelutik oso hurbil. Bata zein bestea Protohistoriakoak direla dudazkoa da. Ez da kronologia hori segurtatzen duen aurkikuntzarik egin, aldiz, Erdi Aroko datazioak eman ditu Urxilok[82][83]. |
Lerdatze Q125050218 |
390 m | Donoztiri eta Armendaritze | 1,5 ha | |
Jara Q125075709 |
445 m | Sorhoeta | 0,25 ha | |
Maide korralea Q125081454 |
667 m | Altzai | 0,70 ha | Maideek eraikia bertako elezaharretan. |
Zerkupe Q124960886 |
1.085 m | Eiheralarre | 0,20 ha | |
Munhoa Q125081640 |
592 m | Hozta | 1,4 ha |
Mailakatuak
Zelaiguneak maldan zulatutako mailetan kokatzen dira.
Izena | Garaiera | Kokalekua | Tamaina | Oharrak |
---|---|---|---|---|
Abarratea Q22920649 |
342 m | Abarratea mendian, Aiherra eta Isturitze artean | 4 Ha | 3 maila |
Mehaltzu | 648 m | Pagola | ezproia itxia | |
Urtsua (Ursuya) Q124808559 |
678 m | Makea | 5 Ha | 24. zenbakia X. Peñalverren katalogoa (2021) eta 53. zk. Gaudeul (1997) |
Hoxa handia Q125170206 |
571 m | Landibarre | 4-5 ha | |
Gazteluzaharrea Q125189514 |
256 m | Irisarri | ||
Gaztelu-gaina | 382 m | Buztintze-Hiriberri | ||
Montarey | 370 m | Etxebarre | 0,45 ha
(esparru populatua) |
|
Gaztelü-harria (Gastalaria) | 354 m | Zalgize | ||
Gaztelu-mendi | 343 m | Uharte Garazi | ||
Gaztelü | 582 m | Altzürükü | ||
Ahaize | 272 m | Ortzaize | ||
Gaztelü-gaina | 658 m | Santa Grazi | ||
Gaztelua | 313 m | Ahatsa | ||
Xerberoenea | 321 m | Germieta |
Hainbat
Izena | Kokalekua | Tamaina | Garaiera | Kultura/Garaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
Gaztelü-harriko botxea Q125206134 |
Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine | 894 m | |||
Mokorreta | Lekunberri | 680 m | ezproia itxia |
Oharrak
- Murugain, Murumendi eta Muru; muino edo mendi horietan guztietan Burdin aroko herri harresitu bat dago
- Ikus zerrenda
- imgm-tan emana
- CAA: Arabako Karta Arkeologikoa. 1984 arteko aurkikuntzak jaso zituen. PDF formatuan jaitsi daiteke Arkeologiarako Arabar Institutuaren web orri honetan.
- Javier Armendarizek hiru aro bereizten ditu Nafaroako Burdin Aroan: Antzinako Burdin Aroa, Erdikoa eta Burdin Aro Amaiera.
- Prospekzio bisuala egin da baina ez zundaketarik ezta indusketarik ere.
- Inbentarioa on-line ikus daiteke, "Projet Blot" webgunean, non bere Inventaire de monuments protohistoriques en pays basque par Jacques Blot jaso da.
Erreferentziak
- (Frantsesez) Casaubon, Jakes. (2002). «Le toponyme iri et sa relation avec d’anciens lieux fortifiés» Munibe (Antropologia-Arkeologia) (Aranzadi) 54: 125-139. ISSN 1132-2217..
- Gorrotxategi, Javier; Iarritu, Maria Jose. La prospección arqueologica durante 1981-82 en Vizcaya. Eusko Ikaskuntza.
- Valdés, Luis. El Santuario Protohistórico de Gastiburu (Siglos VI a I a.C.). Eusko Ikaskuntza.
- (Frantsesez) Gaudeul, Francis. (1997). «Enceintes protohistoriques du Pays Basque Français (Protohistoric round enclosures from French Basque Country)» Isturiz 7: 59-81..
- (Gaztelaniaz) Martínez Txoperena, Juan Mari. «Megalitos Pirenaicos : Poblados de la edad del hierro» wiki.txoperena.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- (Gaztelaniaz) Olaetxea, Carlos; Peñalver, Xabier; Valdés, Luis. (1990). «El Bronce Final y la Edad del Hierro en Gipuzkoa y Bizkaia» Munibe (Antropologia - Arkeologia) (Aranzadi) 42: 161-165..
- Hidalgo Masa, Jagoba. (2018). Burdin Aroko herrixka gotortuen bilakaera Araban eta Bizkaian. EHU.
- Guilarte Muro, Maite. (2016). Lehen hurbilketa Arabako Burdin Aroko herrixka harresituei GIS-aren laguntzaz. Zuzendaria: Jose Antonio Mujika Alustiza. .
- Kasu batzuetan hesi barruko azalera osoa ematen da, eta beste batzuetan, horrez gain, eraikinez okupatua izan zen azalera, hau da, bizitzeko erabili zena. Eraikinik aurkitu ez diren hektareak, ganadua bazkatzeko edo gordetzeko erabiliko zirela uste da.
- Fariña, Jaime. «El castro de Henayo (Alegría-Álava)» Estudoios de Arqueología alavesa (Gasteiz) 3: 91-99..
- Gil-Garcia, Josean. (2010-06-04). «Henaioko muinoaren inguran» Berria.
- Llanos, Armando; Apellániz, Juan María; Agorreta, José Antonio; Fariña, Jaime. (1975). «El Castro del Castillo de Henayo (Alegría-Álava). Memoria de excavaciones. Campañas de 1969-1970» Estudios de Arqueología Alavesa (Eusko Jaurlaritza. Arkeologiarako Arabar Institutua) 8: 87-212. (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- «Castro de hHenayo. Lugares de Interés» Dulantziko Udalaren webgunea (Dulantziko Udala) (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
- «El castro de Henaio regresa al escaparate (Diario Noticias de Alava)» www.alegria-dulantzi.eus (Dulantziko Udalaren webgunea) (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
- Camarero, Cristina; Arevalo-Muñoz, Erik. (2018-01-01). «La industria ósea del Castro de Kutzemendi» Actas de las IX Jornadas de Jóvenes en Investigación Arqueológica. Santander 8-11 junio 2016 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
- (Gaztelaniaz) Apellaniz, Juan Maria. (1974). «Interpretación de la secuencia cultural y cronológica del castro de las peñas de oro (Zuya-Alava)» Munibe (Aranzadi) 1-2: 3-26..
- (Gaztelaniaz) Llanos Ortiz de Landaluze, Armando. Urbanismo y Arquitectura en poblados alaveses de la edad Del Hierro. Arabako Foru Aldundia. Kultura kontseilua, 101-146 or..
- Sáenz de Urturi, Paquita. (1996). «Lastrako Kastroak (Karanka, Gaubea)» Arkeoikuska (Eusko Jaurlaritza): 58-62..
- (Gaztelaniaz) Filloy Nieva, Idoia. (1997). «Alfileres de cabeza trapezoidal de época romana altoimperial en Las Ermitas (Espejo, Alava )» Isturitz, Cuadernos de prehistoria - arqueología (Eusko Ikaskuntza) 9: 625-630. ISSN 1137-4489..
- Albertos, M. L. (1978): “A propósito de la ciudad autrigona de Vxama Barca”. Estudios de Arqueología Alavesa, 9. Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteiz, 281-291 or.
- «castros» web.archive.org 2008-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- (Gaztelaniaz) «La Ruta de los Castros, los pueblos habitados más antiguos del este de Álava» El Correo 2017-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
- (Gaztelaniaz) «Castros: los pueblos habitados más antiguos» Mendialdea Press 2017.07.01 (Noiz kontsultatua: 2018-05-10).
- Kastroen ibilbidea. Arabako Mendialdea. Arabako Foru Aldundia eta Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla.
- (Gaztelaniaz) triskelpablo. (2020-02-03). «Castro Cividad y ermita San Bartolomé. (Bernedo.Alava)» Arkeohistoria Triskel (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- San Bartolome baseliza. Bernedoko Udala.
- (Gaztelaniaz) Oiarzabal, Araceli. (2020). «Los arqueólogos regresan al monte Babio» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
- Murga, Félix. (1982). «Dos poblados de la edad del Hierro: Perigana y Babio en la tierra de Ayala (Álava). Y otros hallazgos» Kobie (Bilbo) (12): 53-66. (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
- Erredakzioa. Historiaurreko herri harresitua ezagutzera emateko indusketak eta bisita gidatua egin dituzte Babion. (Noiz kontsultatua: 2018-08-01).
- Llanos Ortiz de Landaluze, Armando . 1990. "La Edad del Hierro y sus precedentes, en Alava y Navarra". Munibe (Antropologia - Arkeologia), 42, 167-179 or. Donostia. ISSN 0027 - 3414.
- Filloy Nieva, Idoia. (1990). «Memoria de la I campaña de sondeos estratigráficos en el yacimiento de Caraasta (Caidedo Sopña, Álava) 1990» Estudios de Arqueología Alavesa (Gasteiz: Instituto Alavés de Arqueología - IAA. Arabako Foru Aldundia. Kultura departamentua) 17: 7-36. ISBN 8478210717. (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
- Guilarte Muro, Maite. (2016-09-02). Lehen hurbilketa Arabako Burdin Aroko herrixka harresituei GIS-aren laguntzaz. (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- Gil Zubillaga, Idoia. «Estudio arqueológico de los precedentes del poblamiento en torno a Vitoria-Gasteiz (Bronce Final-Edad del Hierro-Romanización)» Estudios de Arqueología Alavesa (Gasteiz) 16: 450. (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- Carta Arqueológica de Álava (Hasta 1984). Gateiz.
- Gil, Eliseo. (1986). «A.1.1.6. San Miguel de Atxa (Vitoria, Álava) IV Campaña de excavaciones.» Arkeoikuska (Gasteiz: Eusko Jaurlaritza) 85: 25-27. ISSN 0213-8921..
- Agorreta, Jose Antonio. (1972). «Castro de Berbeia (Barrio-Álava)memoria de excavaciones : campaña de 1972» Estudios de Arqueología Alavesa (Gasteiz: Arkeologiarako Arabar Institutua. Arabako Foru Aldundia) 8: 2212-292. ISSN 0425-3507..
- (Gaztelaniaz) «Poblados de la Edad de Hierro en la Montaña Alavesa» natourinG 2017-07-19 (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
- «Castejon Muinoa herrixka. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
- (Gaztelaniaz) «Poblados de la Edad de Hierro en la Montaña Alavesa» natourinG 2017-07-19 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- Institutua, Arkeologiarako Arabar Institutua. (1972-01-01). «Dos nuevos yacimientos en el Condado de Treviño. Los poblados de Los Castillos (Torre) y San Andrés (Argote)» Estudios de Arqueología Alavesa (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
- Sáenz de Urturi Rodríguez, Paquita. (2011). «“Memoria de las intervenciones arqueológicas realizadas en Astúlez: Sondeos estratigráficos en los yacimientos de El Castillo y Santa Coloma (Astúlez, Valdegobía, Álava)» Estudios de Arqueología Alavesa (Gasteiz: Arkeologiarako Arabar Institutua) 27: 229-326. ISSN 0425-3507..
- Martínez Velasko, Antxoka. (2009). «Santa Ageda (Delika)» Arkeoikuska (Eusko Jaurlaritza) 9: 30-32..
- (Gaztelaniaz) Cepeda Ocampo, Juan José; Unzueta Portilla, Miguel. (2020). «Poblados fortificados de la Edad del Hierro en Bizkaia. Un balance de la investigación de campo» Kobie. 100 años de investigaciones arqueológicas en Bizkaia (1918-2018) (Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia) Gehigarria, 20: 143-174. ISSN 0214-7971..
- ARROLAKO IRUNA. 2009-2012. Kultur Ikerketako Proiektu Integrala. Bizkaiko Foru Aldundia, 1-19 or..
- Malmasingo gotorlekuaren Kultura Ondasun izendapena EHAAn
- llamas, Sergio. (2007-10-13). «La fortaleza enterrada» El Correo.
- «Los arqueólogos recrean el estilo de vida en el castro» El Correo 2007-10-13.
- Bizkaiko Foru Aldundia. Figuras pintadas de la cueva de Arenaza (Galdames). .
- Triskel. «Ruta Por Los Castros De Bizkaia» El Correo.
- Chaparro, Jesús Ignacio Jiménez. Recintos fortificados de la Edad del Hierro en Vizcaya: Pico Moro y El Cerco de Bolunburu. Obtención de microtopografías y creación de MDT. (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- Fernández Palacios, Fernando. 2005. "Lenguas y culturas del Asón al Cadagua en torno al cambio de Era y hasta el siglo IV d. C.", Acta Palaeohispanica IX. Palaeohispanica 5, 619-636 or.
- Juárez, Fernando. (1992). «A.2.2.2. El Peñon gotorlekua (Muskiz - Zierbana)» Arkeoikuska (Gasteiz: Eusko Jaurlaritza) 1992.
- Fernández Carvajal, José Ángel. "Berreagako kastroa". Arkeoikuska 2011.
- «El tesoro pétreo de Berreaga» www.comerciomungia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
- «Kosnoagako kastroa» Urremendi 4: 24-25..
- Unzueta Portilla, Miguel. (1990). «Bizkaia prerromana: últimas investigaciones e interpretación arqueológica» Kobie. Paleoantropología (19): 55–73. ISSN 0214-7971. (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- (Gaztelaniaz) Bolado del Castillo, Rafael; Martínez Velasco, Antxoka. (2003-2007). «El recinto fortificado de Illunzar (Nabarniz, Bizkaia) y el Alto de Motrollu (Munitibar, Bizkaia)» Nivel Cero (Santander) 11: 65-78..
- Bolado del Castillo, Rafael. (2006). «Motrolluko gaina Urregaraiko mendialdean (Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz)» Arkeoikuska, 2005.
- Aróstegui lrastorza, Maria Jose; García Camino, Iñaki. (1988). «El recinto fortificado de Tromoitio (Garai): una aportación a la Carta arqueológica de Bizkaia» Kobie (Bilbo (Serie Paleoantropología): Bizkaiko Foru Aldundia) 17.
- (Gaztelaniaz) Bolado del Castillo, Rafael; Martínez Velasco, Antxoka. (2007). El recinto fortificado de Illunzar (Nabarniz, Bizkaia) y el Alto de Motrollu (Munitibar, Bizkaia). , 65-78 or..
- Peñalver Iribarren, Xabier; San José, Sonia. (2003). Burdin Aroko herri harresituak Gipuzkoan. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia ISBN 8479074221. PMC 433439911. (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
- (Gaztelaniaz) Peñalver, Xabier. «Akutuko protohistoriako herrixka (Errezil / Bidegoian)» Arkeikuska (Gasteiz: Eusko Jaurlaritza) 18: 468-470. ISSN 0213-8921..
- Bartandiaran, Jose Miguel. 1957. "El castro de Inchur. I Campaña de excavaciones 1957" Munibe, 9-3.139-143. or.
- Olaetxea, Carlos (1997) Memoria de las excavaciones arqueológicas en el Poblado del monte Buruntza 1992-1996 (Andoain, Gipuzkoa) MUNIBE (Antropologia - Arkeologia) ISSN:1132 -2217, 49. 111-113 or.
- (Gaztelaniaz) Olaetxea, Carlos. (1991). «Tres nuevos poblados de la Edad del Hierro en la Protohistoria de Gipuzkoa» Munibe (Antropologia - Arkeologia) (Donostia) 43: 175 -180. ISSN - 3414 0027 - 3414..
- Esteban Delgado, Milagros. 2003. La vía marítima en época antigua, agente de transformación en las tierras costeras entre Oiasso y el Divae Itsas Memoria, Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 4. Untzi Museoa. Donostia. 13-40 or.
- Peñalver, Xabier; Uribarri, Eloisa. (2021). «Basagain - burdin aroko herri harresitu indigena (anoeta, gipuzkoa) = un poblado fortificado indigena de la edad del hierro (Anoeta, Gipuzkoa).» www.elkar.eus (Gipuzkoako Foru Aldundia) (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
- (Gaztelaniaz) Peñalver Iribarren, Xabier. (2020). Basagain : bi Aroen arteko herrixka = un poblado en el límite entre dos Eras. Sociedad de Ciencias Aranzadi = Aranzadi Zientzia Elkartea ISBN 978-84-17713-30-0. PMC 1226478652. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
- (Gaztelaniaz) Martínez Velasco, Antxoka; Calvlo Eguren, Junkal; San José, Sonia. (2019). «Munoaundi herri harresitua (Azkoitia / Azpeitia). XIII. kanpaina» Arkeoikuska (Gasteiz) 18 ISSN 0213-8921..
- (Gaztelaniaz) Arrese Vitoria, Ander; Padin Pagoaga, Xabier. (2020). «Estudio preliminar del poblado protohistórico de Moru (Elgoibar)» Kobie Paleoantropología (Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia) 37: 91-100. ISSN 0214-7971..
- San José, Sonia. (2008). «Azken brontze-Burdin Aroko aztarnategiak aurkitzera zuzendutako miaketa arkeologikoak Gipuzkoan. II. ekinaldia.» Aranzadiana 2008.
- (Gaztelaniaz) Pañalver, Xabier; San José, Sonia. (2011). Burdin Aroa Gipuzkoan. in: Arkeologia 0.3. Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 978-84-79-07-668-9..
- Armendáriz Martija, Javier. (2008). De aldeas a ciudades: el poblamiento durante el primer milenio a. C. en Navarra. Nafarroako Gobernua. Kultura eta turismo zuzendaritza nagusia. Vianako printzea erakundea., 1624 or. ISBN 9788423531011. PMC 317588231. (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
- (Gaztelaniaz) del Castillo, Alicia. (2009-09-03). «Agiña, recinto fortificado de la Edad del Hierro» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
- Arotzena, Aitor. «Burdin Aroko harresia topatu du arkeologo talde batek Agiñako kaxkoan suharrizko tresnak ere topatu dituzte Saltus Vasconum taldeko kideek» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
- Lartzanguren, Edu. «Burdin Aroko umetxo baskoi baten gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadik Nafarroan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- (Gaztelaniaz) Palaeohispanica. Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania Antigua (19) 2019-12-27 doi: . ISSN 1578-5386. (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- (Gaztelaniaz) Armendariz, Javier. (2010). «El contexto histórico del castro de la Peña Bardagorría y el oppidum de Altikogaña (Eraul, Deierri)» Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra (Nafarroako Unibertsitatea) 18: 93-114. ISSN 1133-1542..
- Blot, Jacques. (2004). «Inventaire des monuments protohistoriques en Pays Basque» Bilketa. Euskal funtsen ataria (Donibane Lohitzune: L' Auteur).
- (Gaztelaniaz) Peñalver iribarren, Xabier. (2001). «El Hábitat en la Vertiente Atlántica de Euskal Herria. El Bronce Final y la Edad del Hierro» Kobie. Anejos (Bizkaiko Foru Aldundia) 3 ISBN 978-84-7752-470-X. ISSN 0214-7971..
- Gardes, Philippe. (2009). «Les fortiications protohistoriques dans le sud-ouest de la France. Bilan des connaissances et perspectives de recherche» Documents d’Archéologie Méridionale (ADAM éditions) 32. lib. doi: ..
- «Larrangoko eta Urtxiloko harresiak» Saint-Martin d'Arrossa (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- Beyrie, Argitxu; Galop, Didier; Monna, Fabrice; Mougin, Vincent. (2003). «La métallurgie du fer au Pays Basque durant l’Antiquité. État des connaissances dans la vallée de Baigorri (Pyrénées-Atlantiques)» Aquitania 19 (1): 49–66. doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).