Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutua

Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutua EHUko erakunde bat da, 1996an sortua, helburu hauek izanik: euskararen eta euskarazko didaktikari buruzko ezagutza eta ikerketaren arloetan lexikografia ikerkuntza egitea; unibertsitatean eta beste hezkuntza mailetan egindako irakaste esperientzietan lortutako emaitzen segimendua eta ebaluazioa egitea; ikastetxeetan ikastaro bereziak ematea; edozein mailatan testuak eta irakasteko materialak prestatzea; eta bere gaitasun arloan aholkularitza teknikoa eskaintzea.[1]

Institutuko zuzendaritzaren osaera

Institutuko zuzendaritzak organigrama hau du:[2]

Zuzendaria
Idazkaria
Kontseilukideak
Institutuko kideak
Ikertzaile atxikia
Ikertzaile kontratatuak
Administrazio laguntzailea
  • Itziar Sarria

Lanak

Euskara Institutuaren babesean, hainbat lan egin eta sarean argitaratu dira, guztientzako dohainik kontsultagai:[3]

  • Sareko Euskal Gramatika: euskarari buruzko argibideak (gramatika, soziolinguistika, historia, fonetika eta fonologia, lexikoa, mofosintaxia, euskalkiak...).
  • Hiztegiak
    • Zehazki hiztegia: Euskara Institutuaren webgunean kontsultagai dago Ibon Sarasolaren Zehazki hiztegia. Adibideak entzun daitezke.
    • Hiztegi Batua Euskal Prosan (HBEP): egungo idazleen testuetako hitzak eta Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua erkatzen ditu.
    • Lexikoa Atzo eta Gaur (LAG): historian hitzen erabilerak izan dituen joerak aztertzen ditu.
    • Egungo Euskararen Hiztegia (EEH): amaitu gabe dagoen egungo hizkeraren euskara-euskara hiztegia, informazio aldetik osoena.
    • Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH): literaturako fitxategia, amaitu gabe dagoena.
    • Euskal Hiztegiaren Maiztasun Egitura (EHME): euskal hitzen barneko egituraz informazio zabala ematen du.


  • Corpusak: hizkuntza idatziaren lekukotasuna dakarten hitz biltegiak dira. Hitz bat aukeratu, eta hitz biltegi horretan ikusiko duzu hitz hori (aditz hori, izenondo hori), edo hitz multzo hori nola erabili duten idazleek.
    • Ereduzko Prosa Gaur (EPG): 2000-2006 urteen arteko testu idatziak (liburuak, egunkariak) biltzen ditu.
    • Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD): urtez urte gaurkotzen den corpusa; azken bost urteetako testuak izaten ditu beti.
    • Goenkale corpusa: ETBko telesailetako elkarrizketetan oinarritutako corpusa.
    • Pentsamenduaren KLASIKOAK corpusa. KLASIKOAK izeneko bilduman ateratako liburuen testuetan oinarritua.
    • Zientzia Irakurle Ororentzat corpusa (ZIO corpusa): zientzia jendarteratzeko asmoa duen Zientzia Irakurle Ororentzat bildumako liburuetako testuek osatua.
    • Zuzenbide corpusa. Lege testuetan opinarritutako corpusa
  • Beste lan batzuk:
    • Kalkoen behatokia. Irekia dagoen aplikazioa, inguruko hizkuntzetatik hartutako kalkoen berri ematen duena
    • Euskal Adizkitegi Automatikoa. Euskal adizkiak sortzeko aplikazioa
    • Testutik ahotsera: ahots sintesiaren aplikazioa. Zerbait idatzi eta makinak irakurtzen du.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.