Euskal Herriko Trikitixa Elkartea

Euskal Herriko Trikitixa Elkartea (EHTE) bertsolaritza babesteko eta sustatzeko asmoz 1990ean ofizialki sorturiko elkarte kulturala da. Egoitza Azpeitian du.

Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
Datu Orokorrak
Barne egitura
Sorrera-data1972
Bestelakoak
Webguneahttps://trikitixa.eus

Historia

Jazinto Rivas trikitilariaren komikia (Sasi artean Elgeta)[1]

Ofizialki 1990ean sortu bazen ere, lehenago 1972an Gipuzkoan zenbait trikitilarik elkartzeko zuten beharraz jabeturik, Sakabi eta Egañazpi trikitilariei lehen omenaldia antolatu zitzaien Usurbilen.[2]

1996an hainbat boluntario martxan jarri zuen elkartearen zabalkunde- eta hedatze-lana.

2001ean lehen kudeatzaile liberatuak sartu ziren ordura arterainoko boluntarioen lana sustatuz eta indartuz.[3]

Helburuak

Trikitixaren ondarea babestea, eta horren berri gizarteratzea dira elkartearen helburu nagusiak. Horretarako, ondarearen bilketa-lana, Jaialdiak eta jardunaldiak antolaketa, liburuak eta diskoak argitalpena sustatzen ditu. Lehengo eta oraingo trikitilarien arteko zubigintzan lan egiten du eta trikitixaren bilgune izan nahi du.[2]

Zuzendaritza Batzordea

Hilean behin elkartzen den batzordea honoko hauek osatzen zuten 2022an: Lehendakaria: Agurtzane Elustondo; lehendakari ordea: Itsaso Elizagoien; Idazkariak: Maider Jauregi eta Andoitz Antzizar; Diruzaina: Aritz Alustiza; eta bokalak: Manex Torrealdai, Eneritz Aulestia, Haritz Garmendia, Erika Lavillard-Isasi, Ion Elustondo eta Iker Goenaga.[2]

Erreferentziak

  1. Izagirre, Koldo; Fano, Dani; Agirre "Garluk", Ekaitz. (2021). Sasi artean Elgeta. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Ikastolen Elkartea ISBN 978-84-124067-6-4. PMC 1313656094. (Noiz kontsultatua: 2022-11-08).
  2. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea. .
  3. «'Sasi artean Elgeta', Xabiroi bildumaren azken uzta | Ikastolen Elkartea» ikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.