Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Batzordea
Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Batzordea edo EHGEBB 1984ko uztailean Ipar Euskal Herrian LDH (Ligue des droits de l'homme edo Giza Eskubideen Aldeko Liga) elkartetik bereizita sortutako elkartea da, "Ipar Euskal Herrian garai hartan bizi zen egoera salatzeko".[1] Aipatzen den egoeran, besteak beste, horrelako gertaerak eman ziren: "Jean Paul Larre IK taldearen militantearen desagerpena, GALen sorrera, estradizioak, deportazioak. "Frantziaren isiltasuna beldurgarria zen" dio Arroyok.[2] Batzordea hogeita hamar pertsonek sortu zuten, batzuk LDH Giza Eskubideen Aldeko Batzordeko kideak. Sortzaileen artean Jean Abeberry "Koko" zegoen.[3] Gaur egun batzordeak aktiboa jarraitzen du. 2014an batzordearen 30. urtemuga ospatu da Baionako Polo Beyris aretoan.
Helburuak
Claire Frossard militantearen arabera, batzorde berriaren helburu nagusiak bi ziren, " elkartasuna bultzatu eta desinformazioaren aurka borrokatzea", alegia.[2] Hori guztia lortzeko bide baketsuak, "ez bortzitzen bidez" erreibindikatzen zituzten. EHGEBB-k hutsune bat estali nahi zuen, LDH-k utzitakoa, alegia: Giza Eskubideen aldeko Ligari zegokion lan hori egitea baina, antza, Espainia estatu demokratikoa zenez, LDHkoen ustez "ez zen gehiago arrazoirik espainiar gobernuak hartzen zituen erabakien aurrean borrokatzeko" (Michel Berge), [4]
Erreferentziak
- Annie Arroyoren adierazpena Berrian, 2014ko ekainaren 27an.
- Berria, 2014ko ekainaren 27an, 8.or.
- Elkarrizketa,Berria, 2014ko ekainaren 27, 9 or.
- Berria, 2014ko ekainaren 27, 8- or.
Bibliografia
- Itxaso Cuevas: "Amaierarik gabeko ibilbidea". Berria, 2014ko ekainaren 27, 8-9 or.
Kanpo estekak
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |