Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 1989tik aurrera jokatzen den gazte mailako bertsolari txapelketa da, Bertsozale Elkarteak, bertso-eskolak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dute. Aurrez izan ziren hainbat txapelketa ez ofizial, berez 1989koan Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolarien IX. Txapelketa zioen pankarta bat zegoen. Hala ere, 1989koa hartzen da lehenengo ofizialtzat[2]. Izan ere, aurreko eskolartekoetan ez ziren Euskal Herri osoko bertsolari gazteak biltzen[3].
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa | |
---|---|
2018ko Eskolartekoa Saran (Iturria: erran.eus) | |
Antolatzailea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea |
Lehen ekitaldia | 1989 |
Azken txapelduna | Haira Aizpurua (2023) |
Egitura eta Historia
1989. urteko lehenengo edizioan soilik Bizkaiko eta Gipuzkoako bertsolariak aritu ziren, hala ere, hurrengo edizioetan nabaritzen hasi zen gainerako eskualdeen parte hartzea.
Urteak pasa ahala txapelketaren antolaketa finkatuz joan da gaur egungo egitura izan arte. Egun, probintzia bakoitzeko eskolarteko txapelketetatik, hau da, Arabako Eskolartekotik, Bizkaiko Eskolartekotik, Gipuzkoako Eskolartekotik, Iparraldeko Eskolartekotik eta Nafarroako Eskolartekotik, sailkatzen dira gazteak final nagusira eta bertan jokatzen da Euskal Herriko Eskolarteko txapela.
2012 artean adinaren araberako bi multzo zeuden eta bakoitzeko irabazleak txapela jantzi zuen. 2013an txikien mailan taldeka jokatu zen eta 2014tik aurrera gazte mailakoa baino ez da jokatzen.
Parekidetasuna
Eskolarteko Txapelketan emakume eta gizonen arteko orekari erreparatuz gero, honako datuak ikus ditzakegu:
Emakumeak | Gizonak | |
---|---|---|
Lehen txapelduna | 1990. urtean | 1989. urtean |
Txapeldun kopurua (gazte maila, 1989-2021) | 15 | 16 |
Txapeldun ehunekoa (gazte maila, 1989-2021) | % 48.4 | % 51.6 |
Txapeldun kopurua (gazte maila, 2005-2021) | 13 | 3 |
Txapeldun ehunekoa (gazte maila, 2005-2021) | % 81.25 | % 18.75 |
Txapeldun kopurua (txikien maila, 1989-2012) | 7 | 16 |
Txapeldun ehunekoa (txikien maila, 1989-2012) | % 30,4 | % 69,5 |
Txapeldun kopurua (gazteen eta txikien** maila batera) | 26 | 32 |
Txapeldun ehunekoa (gazteen eta txikien** maila batera) | % 44.8 | % 55.2 |
Txapeldun orde kopurua (gazteen eta txikien** maila batera) | 19 | 31 |
Txapeldun orde ehunekoa (gazteen eta txikien** maila batera) | % 38 | % 62 |
Txapeldun eta txapeldun orde kopurua (gazteen eta txikien** maila batera) | 45 | 63 |
Txapeldun eta txapeldun ordeen ehunekoa (gazteen eta txikien** maila batera) | % 41.7 | % 58.3 |
*Kopuruaren zenbaketan txapeldunak edo txapeldun ordeen izenak txapelketa bakoitzean zenbatu dira. Hau da, Maialen Lujanbioren kasuan adibidez hirutan izan denez txapeldun hirutan zenbatua izan da.
**Txikien mailako banakako txapelketa 1989-2012 artean egin zuten.
Adierazgarria da 2005-2019 artean 12 emakumezkok eta 3 gizonezkok irabazi dutela gazte mailako txapelketa. Hau da, txapeldunen artean % 80 dira emakumezkoak eta % 20 gizonezkoak.
Adierazgarria da baita ere, txapeldun guztiak gizonak lehen aldiz 1989. urtean izan zirela eta gerora 1997an, 1999an, 2000an, 2015ean, 2016an eta 2018an ere guztiak gizonak izan zirela. Emakumeen kasuan aldiz 2008an izan ziren txapeldun denak emakumeak lehen aldiz eta behin soilik gertatu izan da historian.
Hona hemen gainerako probintzien eskolarteko txapelketen datuen taula:
Eskolarteko Txapelketak | Txapeldun kopurua (ehunekoa) | Txapeldun orde kopurua (ehunekoa) | Txapeldun eta txapeldun orde kopurua (ehunekoa) | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | |
Araba | 19 (% 48.7) | 20 (% 51.3) | 15 (% 46.9) | 17 (% 53.1) | 34 (%47.9) | 37 (%52.1) |
Bizkaia | 23 (% 31.9) | 49 (% 68.1) | 22 (% 37.3) | 37 (% 62.7) | 45 (% 34.4) | 86 (% 65.6) |
Gipuzkoa | 14 (% 28) | 36 (% 72) | 10 (% 32.3) | 21 (% 67.7) | 24 (% 29.6) | 57 (% 70.4) |
Iparralde | 18 (% 66.7) | 9 (% 33.3) | 9 (% 60) | 6 (% 40) | 27 (% 64.3) | 15 (% 35.7) |
Nafarroa | 15 (% 33.3) | 30 (% 66.7) | 17 (% 42.5) | 23 (% 57.5) | 32 (% 37.6) | 53 (% 62.4) |
Euskal Herria | 26 (% 44.8) | 32 (% 55.2) | 19(% 38) | 31 (% 62) | 45 (% 41.7) | 63 (% 58.3) |
*Beltzez parekideena den eskolartekoa.
*2022/06/15ean eguneratua
Palmaresa
- Datu batzuk falta dira.
Urtea | Edizioa | Finala | Gazte maila
Irabazleak |
Gazte maila
Parte hartzaileak |
Txikien maila
Irabazleak |
Txikien maila
Parte hartzaileak |
---|---|---|---|---|---|---|
1989[4] | I. edizioa | Donostia | ? | ? | ||
1990[5] | II. edizioa | Gernika | ? | ? | 1. Maialen Lujanbio 2. Igor Elortza |
? |
1991 | III. edizioa | Gernika | 1. Unai Iturriaga 2. ? |
? | 1. Maialen Lujanbio 2. Igor Elortza |
? |
1992 | IV. edizioa | ? | 1. Unai Iturriaga 2. ? |
? | 1. Maialen Lujanbio 2. Iratxe Ibarra |
? |
1993 | V. edizioa | Lesaka | 1. Igor Elortza 2. |
? | ? | ? |
1994[6] | VI. edizioa | Hendaia | 1. Xabier Silveira 2. Maialen Lujanbio |
Xabier Silveira (Naf. Garaia), Maialen Lujanbio (Gip.), Oihane Perea (Ara.), Beñat Gaztelurrutia (Bizk.), Leire Bilbao (Bizk.), Ainhoa Agirreazaldegi (Gip.), Nagore Fernandez (Ip.) eta Xabier Legarreta (Ip.). | 1. Ekaitz Goikoetxea
2. Fredi Paia |
Ekaitz Goikoetxea, Fredi Paia (Bizk.), Esti Muniozguren (Bizk.), Amets Arzallus (Ip.) eta Ekhiñe Etxepeteleku (Naf. Garaia). |
1995 | VII. edizioa | Gasteiz | 1. Ainhoa Agirreazaldegi 2. ? |
? | 1. Jon Martin 2. Fredi Paia |
? |
1996 | VIII edizioa | Mungia | 1. Leire Bilbao 2. ? |
? | 1. Amets Arzallus 2. ? |
? |
1997 | IX. edizioa | Mungia | 1. Amets Arzallus 2. Xabi Paya |
? | 1. Ekaitz Goikoetxea 2. Joseba Gojenola |
? |
1998[7] | X. edizioa | Mungia | 1. Ekaitz Goikoetxea | Ekaitz Goikoetxea (Gipuz.), Nerea Elustondo (Gipuz.), Xabier Terreros (Naf. Garaia), Amets Arzallus (Lap.), Etxahun Lekue (Bizk.), Anertz Muniategi (Bizk.) eta Julen Zelaieta (Naf. Garaia.) | 1. Ander Lizarralde | Ander Lizarralde (Gipuz.), Miren Artetxe (Lap.), Xumai Murua (Lap.), Asier Bidaburu (Bizk.), Jon Rementeria (Bizk.) eta Aitzol Munduate (Gipuz.). |
1999[8] | XI. edizioa | Mungia | 1. Fredi Paia 2. Sustrai Colina |
Fredi Paia (Bizk.), Sustrai Colina (Lap.), Olatz Perea (Ara.), Iñigo Izagirre (Gip.), Erika Lagoma (Naf. Garaia), Irati Anda (Ara.), Iñaki Gurrutxaga (Gip.), Igor Muniategi (Bizk.), Amets Arzallus (Lap.) eta Xabier Terreros (Naf. Garaia). | 1. Beñat Gaztelumendi 2. Aitzol Munduate |
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Aitzol Munduate (Gipuz.), Xabat Galletebeitia (Bizk.), Miren Artetxe (Gipuz.), Maialen Monte (Ara.), Xumai Murua (Lap.), Mikel Goiriena (Bizk.) eta Amaia Jauregizar (Bizk.). |
2000[9] | XII. edizioa | Mungia | 1. Sustrai Colina 2. Igor Muniategi |
Sustrai Colina (Lap.), Igor Muniategi (Bizk.), Eneritz Zabaleta (Lap.), Joseba Otaegi (Gipuz.), Mikel Azpiroz (Naf. Garaia), Maiteder Sasieta (Ara.), Xabi Paia (Bizk.), Manex Agirre (Ara.), Iban Urdangarin (Gipuz.) eta Eneko Lazkoz (Naf. Garaia). | 1. Beñat Gaztelumendi 2. Aitzol Munduate |
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Aitzol Munduate (Gipuz.), Patxi Iriart (Lap.), Maindi Murua (Lap.), Ander Elortegi (Bizk.), Mizel Mateo (Naf. Beherea), Amaia Uribe (Bizk.) eta Egoitz Telletxea (Naf. Garaia). |
2001[10] | XIII. edizioa | Mungia | 1. Egoitz Eizagirre 2. Oihana Bartra |
? | 1. Beñat Gaztelumendi 2. Hodei Iruretagoiena |
? |
2002[11] | XIV. edizioa | Mungia | 1. Beñat Gaztelumendi 2. Miren Artetxe |
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Miren Artetxe (Gipuz.), Oihana Bartra (Bizk.), Eneritz Zabaleta (Lap.), Mikel Azpiroz (Naf. Garaia), Ander Lizarralde, Iñaki Viñaspre (Ara.), Jon Elizetxe (Naf. Garaia) eta Jon Rementeria. | 1. Unai Gaztelumendi | Unai Gaztelumendi (Gipuzz.), Hodei Iruretagoiena, Maialen Berasategi, Aitor Zubiri, Miren Amuriza (Bizk.), Mizel Mateo (Naf. Beherea), Maddalen Arzallus (Lap.), Maindi Murua (Lap.), Eñaut Uruburu eta Garazi Taberna (Naf. Garaia). |
2003[12] | XV. edizioa | Mungia | 1. Beñat Gaztelumendi 2. Alaia Martin |
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Alaia Martin, Ane Zelaia, Iker Agirre, Jon Agirre, Josu Martinez, Julio Soto, Miren Artetxe (Gipuz.), Mizel Mateo, Oier Lakuntza eta Xumai Murua. | 1. Hodei Iruretagoiena 2. Xumai Murua |
Hodei Iruretagoiena, Alazne Untxalo (Naf. Garaia), Eñaut Uraburu, Garazi Taberna (Naf. Garaia), Maialen Berasategi, Maialen Velarde, Maite Celestino eta Miren Amuriza. |
2004[13] | XVI. edizioa | Mungia | 1. Beñat Gaztelumendi 2. Alaia Martin |
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Alaia Martin, Julio Soto (Naf. Garaia), Patxi Iriart, Mizel Mateo, Gillen Hiribarren, Izar Mendiguren, Garazi Taberna (Naf. Garaia), Iker Agirre, Josu Martinez eta Jon Agirre. | 1. Maddalen Arzallus 2. Jone Uria |
Maddalen Arzallus, Jone Uria, Mattin Luku, Kristiñe Txoperena, Asier Azpiroz, Mikel Olaizola, Bixente Luku, Garazi Dorronsoro, Maialen Huizi, Aitor Beitia, Unai Artieda eta Markel Arriolabengoa. |
2005[14] | XVII. edizioa | Altsasu | 1. Maddalen Arzallus 2. Julio Soto |
Maddalen Arzallus, Julio Soto (Naf. Garaia), Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Izar Mendiguren, Hodei Lopez de Arkaute, Itsaso Paia, Miren Amuriza, Unai Gaztelumendi, Patxi Iriart, Mizel Mateo eta Xabier Salbador. | 1. Mattin Luku 2. Mikel Olaizola |
Mattin Luku, Mikel Olaizola, Amaia Iturrioz, Bixente Luku, Irati Erkizia, Josu Sanjurjo, Ioar Tainta, Mikel Serrato, Txomin Elosegi, Xabi Igoa (Ara.), Xabier Iturraspe eta Ximun Cazaubon. |
2006[15][16] | XVIII. edizioa | Altsasu | 1. Arrate Illaro 2. Miren Amuriza |
Arrate Illaro, Miren Amuriza (Bizk.), Oier Aizpurua, Hodei Iruretagoiena, Patxi Iriart (Lap.), Mizel Mateo, Alazne Untxalo (Naf. Garaia), Aitor Arangoa eta Maddalen Arzallus. | 1. Txomin Elosegi 2. Ane Labaka |
Txomin Elosegi, Ane Labaka (Gipuz.), Nerea Ibarzabal (Bizk.), Imanol Uria, Amaia Iturrioz, Ximun Cazaubon, Mattin Luku, Bixente Luku, Josu Sanjurjo, Ioar Tainta, Gillen Negeloua eta Johaiñe Sarraillet. |
2007[17] | XIX. edizioa | Altsasu | 1. Maddalen Arzallus 2. Kristiñe Txoperena |
Maddalen Arzallus (Lap.), Kristiñe Txoperena (Naf. Garaia), Jone Uria (Bizk.), Mattin Luku, Miren Amuriza (Bizk.), Alazne Untxalo (Naf. Garaia), Bixente Luku, Iker Gorrosterrazu (Naf. Garaia), Mikel Olaizola, Hodei Iruretagoiena, Ander Solozabal eta Ekaitz Samaniego. | 1. Amaia Iturriotz 2. Imanol Irazustabarrena |
Amaia Iturriotz, Imanol Irazustabarrena, Guillermo Vegas, Elyem Chej, Nerea Ibarzabal (Bizk.), Elene Lejarzegi, Ortzi Murua, Paxkal Iriart, Josu Sanjurjo, Irati Majuelo (Naf. Garaia), Eñaut Zaldunbide, Mikel Cherbero, Gillen Negeloua eta Johaiñe Sarraillet. |
2008[18] | XX. edizioa | Altsasu | 1. Miren Amuriza 2. Jone Uria |
? | 1. Miren Akizu 2. Maddi Ane Txoperena |
? |
2009[19] | XXI. edizioa | Altsasu | 1. Ane Iturriotz 2. Ane Labaka |
? | 1. Ortzi Murua 2. Mikel Iturriotz |
? |
2010[20] | XXII. edizioa | Agurain | 1. Maiana Irigoien 2. Amaia Iturriotz |
? | 1. Maialen Akizu 2. Aitor Bizkarra |
? |
2011[21] | XXIII. edizioa | Agurain | 1. Maddi Ane Txoperena 2. Maddi Sarasua |
? | 1. Txaber Altube 2. ? |
? |
2012[22] | XXIV. edizioa | Agurain | 1. Maddi Sarasua 2. Gemma Urteaga |
? | 1. Paul Iruretagoiena 2. Txaber Altube |
? |
2013[23] | XXV. edizioa | Orio | 1. Gemma Urteaga 2. Mikel Iturriotz |
? | 1. Zarautzko taldea
(Ione Makazaga, Ane Peñagarikano, Irati Tolosa, Libe Goenaga) (Xabat Illarregi, Oiher Altzelai, Joanes Illarregi) |
? |
2014[24] | XXVI. edizioa | Orio | 1. Maider Arregi 2. Aitor Servier |
Maider Arregi, Aitor Servier, Aitor Bizkarra, Asier Galarza, Ibai Capot, Iñigo Ibañez, Maddalen Arrausi, Maddalen Lopez, Mikel Lasarte, Nahia Sasco eta Peru Abarrategi. | Ez zen egon | |
2015[25] | XXVII. edizioa | Orio | 1. Paul Iruretagoiena 2. Aitor Servier |
Paul Iruretagoiena, Aitor Servier, Iñigo Ibañez, Lurdes Ondaro, Manex Mailharin, Nahia Sasco, Paul Iruretagoiena, Peru Amorrortu eta Txaber Altube. | ||
2016[26] | XXVIII. edizioa | Ereñotzu | 1. Txaber Altube 2. Beñat Mujika |
Txaber Altube, Beñat Mujika, Aizpea Garmendia, Aroa Arrizubieta, Elizabet Etxandi, Joanes Illarregi (Nafarroa Garaia), Kerman Diaz, Nahia Sasco, Oier Urreizti, Peru Amorrortu, Unai Mendiburu eta Xabat Illarregi (Nafarroa Garaia). | ||
2017[27] | XXIX. edizioa | Sara | 1. Aroa Arrizubieta 2. Joanes Illarregi |
Aroa Arrizubieta, Joanes Illarregi (Nafarroa Garaia), Aitor Ugarte, Beñat Bilbao, Elixabet Etxandi, Haritz Capot, Irati Alcantarilla, Iruri Altzerreka, Jokin Irastorza, Julene Etxeberri, Oier Urreizti, Oihana Arana eta Xabat Illarregi (Nafarroa Garaia). | ||
2018[28][29] | XXX. edizioa | Sara | 1. Gorka Pagonabarraga 2. Aner Peritz Manterola "Euzkitze" |
Oihana Arana (Gipuzkoa), Xabat Illarregi (Nafarroa Garaia), Haitz Capot (Zuberoa), Elixabet Etxandi (Nafarroa Beherea), Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Lapurdi), Aner Peritz Manterola "Euzkitze" (Gipuzkoa), Julen Etxeberri (Nafarroa Beherea), Hodei Renteria (Lapurdi), Gorka Pagonabarraga (Bizkaia), Ekhiñe Zapiain Arlegi (Nafarroa Garaia), Aitor Ugarte (Araba), Iruri Altzerreka (Bizkaia) eta Aroa Arrizubieta (Araba) | ||
2019[30] | XXXI. edizioa | Sara | 1. Irati Alcantarilla Urdanpilleta 2. Aner Peritz Manterola "Euzkitze" |
Aroa Arrizubieta (Araba), Aitor Ugarte Eriz (Araba), Ekhi Perrier (Baxenabarra), Unai Harluxet (Baxenabarra), Maite Sarasola Isazelaia (Bizkaia), Bittor Altube Sarrionandia (Bizkaia), Aitor Tatiegi Loidi (Gipuzkoa), Aner Peritz Manterola "Euzkitze" (Gipuzkoa), Naia Etxeberri Larzabal (Lapurdi), Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Lapurdi), Xabat Illarregi Marzol (Nafarroa Garaia), Ekhiñe Zapiain Arlegi (Nafarroa Garaia) eta Leire Casamajou (Zuberoa). | ||
2020 | XXXII. edizioa¹ | Sara | bertan behera | |||
2021[31] | XXXIII. edizioa | Abadiño | 1. Haira Aizpurua 2. Maddi Agirre |
Eukene De los Aires (Araba), Maddi Agirre (Araba), Janire Arrizabalaga (Bizkaia), June Diaz (Bizkaia), Ekain Tolaretxipi (Gipuzkoa), Naia Arrizabalaga (Gipuzkoa), Haira Aizpurua (Lapurdi), Oneka Arteaga (Lapurdi), Beñat Astiz (Nafarroa Garaia), Eki Mateorena (Nafarroa Garaia) eta Aetz Etxart (Zuberoa). | ||
2022[32] | XXXIV. edizioa | Iurreta | 1. Irantzu Idoate 2. Maddi Agirre |
Maddi Agirre, Danel Herrarte (Araba), Izaro Bilbao, June Diaz (Bizkaia), June Aiestaran, Jon Mendiluze (Gipuzkoa), Haira Aizpurua, Irantzu Idoate (Lapurdi), Daia Harluxet (Nafarroa Beherea),Beñat Astiz, Eki Mateorena (Nafarroa Garaia) eta Aetz Etxart (Zuberoa). | ||
2023[33] | XXXV. edizioa | Iurreta | 1. Haira Aizpurua 2. Eki Mateorena |
Maddi Agirre, Sabin Abarrategi (Araba), Haizea Telleria, Ixone Asategi (Bizkaia), June Aiestaran, Danel Etxeberria (Gipuzkoa), Haira Aizpurua, Ibai Lekuona (Lapurdi), Kattin Madariaga, Eki Mateorena (Nafarroa Garaia). |
- ¹ COVID-19 pandemiaren erruz bertan behera gelditu zen txapelketa[34].
Erreferentziak
- «Bertsozale Elkartea» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
- (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. «Lehen urtean, 1989an, Unai Agirre eta Jon Maia nagusitu ziren» diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- (Ingelesez) Berria.eus. «Berriak jaio ginen» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1. 1989. Donostia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (2. 1990. Gernika) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (1995). Bapatean 1994. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 20 or. ISBN 84-89289-06-0..
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (1999). Bapatean 1998. Elkarlanean S.L., 28-29 or. ISBN 84-8928-316-8..
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2000). Bapatean 1999. Lanku Bertso Zerbitzuak, 31 or. ISBN 84-8928-319-2..
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2001). Bapatean 2000. Lanku Bertso Zerbitzuak, 31 or. ISBN 84-8928-322-2..
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (13. 2001. Mungia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2003). Bapatean 2002. Lanku Bertso Zerbitzuak, 32 or. ISBN 84-9783-023-7..
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2004). Bapatean 2003. Lanku Bertso Zerbitzuak, 41-42 or. ISBN 84-9783-149-7..
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (16. 2004. Mungia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2006). Bapatean 2005. Lanku Bertso Zerbitzuak, 34 or. ISBN 84-935192-1-9..
- «Txomin Elosegik eta Arrate Illarok jantzi dituzte eskolarteko txapelak» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2007). Bapatean 2006. Lanku Bertso Zerbitzuak, 34-35 or. ISBN 978-84-935192-6-1..
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2008). Bapatean 2007. Lanku Bertso Zerbitzuak, 35 or. ISBN 978-84-936159-3-2..
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (20. 2008. Altsasu) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (21. 2009. Altsasu) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (22. 2010. Agurain) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (23. 2011. Agurain) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- S.L., Infotres. Maddi Sarasua eta Paul Iruretagoiena Eskolarteko txapeldunak. (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- Erredakzioa. «Gemma Urteaga bertsolaria nagusitu da Eskolartekoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- S.L., Infotres. Maider Arregi oñatiarra txapeldun, aspaldiko Eskolarteko jendetsuenean. (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- Paul Iruretagoiena nagusi, Eskolarteko finalean | Ikastolen Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- S.L., Infotres. Txaber Altube eskolarteko txapeldun. (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- Aroa Arrizubieta, Eskolarteko Bertsolari Txapelketako irabazle | Ikastolen Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (30. 2018. Sara) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- durangon.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-11).
- Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Irati Alcantarilla, Euskal Herriko Eskolarteko txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
- «Haira Aizpuruak jantzi du 2021eko Euskal Herriko Eskolartekoaren txapela» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
- «Irantzu Idoate Funosasek irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko txapela» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
- SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-06-03). «Haira Aizpuruak jantzi du Euskal Herriko Eskolarteko txapela» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
- Berria. «Euskal Herriko Eskolartekoa, bertan behera» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).