Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea
Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) euskal gizartean eta kulturan antzerkia bultzatzeko asmoz sortutako elkarte nazionala da.
Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea | |
---|---|
Datu Orokorrak | |
Barne egitura | |
Sorrera-data | 2010 |
Bestelakoak | |
Webgunea | https://ehaze.eus/ |
Ezaugarriak
Elkartea 2010eko ekainean aurkeztu zen; hiru urte lehenago Hik Hasi aldizkariaren topaketetan antzerkiaren munduko lagun ugarik egin zuten hausnarketaren ondorioa izan zen[1]. Euskal Herri osoko pertsonak bildu ziren eta Josu Kamara izendatu zuten lehendakari[2]. Idoia Gereñu eta Oskar Aranzabal ere zuzendaritza taldeko kideak dira. Egoitza Azpeitiko Enparan dorretxean du.
Barne antolaketan bost arlo ditu: zuzendaritza, dokumentazioa, formakuntza, sustapena eta komunikazioa[3].
Helburuak
Xede nagusia euskarazko antzerkigintzaren beharrei erantzutea izanik, esparru hauek landu nahi dituzte:
- Euskarazko antzerkia ondare sozio-kultural eta historikotzat jota, bere historia eta ezagupenak hurrengo belaunaldiei transmititzea.
- Euskarazko antzezlanak bultzatu eta sustatzea. Elkarteak eguneroko funtzionamendua euskaraz egingo du.
- Antzerkizaleek osatutako mugimendu sozio-kulturala bultzatzea.
- Antzerkiaren bidez hizkuntza, balore eta arte eszenikoaren transmisioa gizartean zabaltzea.
- Antzerkigintzan sortzen diren beharrei erantzuten laguntzea.
- Euskalgintzan eta kulturgintzan ari diren elkarteekin eta erakundeekin elkarlanean jardutea.
Erreferentziak
- Euskarazko antzerkia koordinatu eta indartu nahi duen elkarte bat sortu dute, Berria, 2010eko ekainaren 6a.
- Antzerki zaleak mugimenduan, Argia, 2.247. zkia., 2010eko urriaren 10a.
- Antolaketa EHAZEren webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.