Euskal Herrian euskaraz (abestia)
Euskal Herrian euskaraz euskal abesti herrikoia da. Abestiaren hitzak Xabier Amuriza bertsolariak sortu zituen, aldiz Oskorri taldeak musikatu eta edonon ezagutarazi zuen.
Euskal Herrian euskaraz (abestia) | |
---|---|
Oskorriren musika-lana | |
Egilea(k) | Oskorri |
Argitaratze-data | 1984 |
Izenburua | Euskal Herrian euskaraz |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Xabier Amuriza |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Natxo de Felipe Miguel Ángel Campos |
Oso kanta ezagun bilakatu zen eta 2005ean Euskal Kanturik Onena saioan hautatu zuten. Geroago ere bai, 'Euskal abesti herrikoien' artean 9. bisitatuena izan da Wikipedian (2015-2023).[1]
1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoa grabatu zutenean, luxuzko laguntzarekin interpretatu zuten kantu hau: Albert Plá berak interpretatu zuen.[2]
Gau ahaztezin hartan Kukubiltxo antzerki-taldeak ere parte hartu zuen, eta luxuzko musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere bai: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.
- Xabier Amuriza, hitzen egilea
- Oskorri taldea
- Albert Pla, 1996ko bertsioko abeslaria
Hitzak
Abestiaren hitz guztiak Europako hainbat herriadetako weborritan lortu daitezke.[3][4]
Etengabe goraipatzen du euskara eta galdetzen du zer izango litzatekeen Euskal Herria bere hizkuntza ere galduko balu.
Hona hemen abestiaren hitz batzuk, komentatu direnak: Hasiera besterik ez dugu aipatuko, Amurizak sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako:
« | Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas |
» |
Kanpo estekak
- Oskorri & Albert Pla 'Euskal Herrian Euskaraz' (1996-09-13) (4'44)
- Badok.info Oskorriren 16 kanta entzuteko moduan.
- Oskorri taldearen "Euskal Herrian euskaraz" abestiaren bertsioa entzungai
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez) Oskorri taldearen webgune ofiziala
- «Euskal abesti herrikoi bisitatuenak Wikipedian (Massviews Analysis)» pageviews.wmcloud.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
- Oskorri. (1996-09-13). Oskorri & Albert Pla 'Euskal Herrian Euskaraz' (4'44). Youtube.
- (Portugesez) «Euskal Herrian Euskaraz - Oskorri» Letras.mus.br (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
- (Frantsesez) «Oskorri - Paroles de « Euskal Herrian euskaraz » - FR» lyricstranslate.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).