Euskal Herria plaza (Tolosa)
Euskal Herria plaza Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen plaza da. Tolosako Alde Zaharrean dago. Plaza hau astero larunbat goizean ospatu ohi den Tolosako azokaren hiru gune nagusietako bat da, beste biak Zerkausia eta Berdura plaza dira.
Euskal Herria plaza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Tolosako hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′17″N 2°04′27″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | neoklasizismoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 11 |
Historia
XIX. mendean jatorria duen plaza da. Berez, Tolosako Alde Zaharretik kanpo eraiki zen lehen zabalgunea da.
Plaza
Plazak 50 metro luze dituen lau aldetako laukizuzena osatzen du. Arkupez osatutako eraikinez inguratuta dago, eta horietako nabarmenena 1853an eraikitako Justizia jauregia da.
Iruditegia
- Euskal Herria plazaren ikuspegia.
- Plazako sarreretako bat.
- Arkupea.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.