Gizonezkoen Euskal Errugbi Txapelketa
Gizonezkoen Euskal Errugbi Txapelketa, izen ofiziala Euskal Liga, Euskadiko Errugbi Federazioak antolatzen duen errugbi txapelketa da. Bi mailatan banaturik dago. EAEko, Nafarroako eta Errioxako taldeek parte hartzen dute, eta 2018tik Lapurdiko Sarako Izarrak ere. Gaur egun Espainiar Estatuko hirugarren mailari dagokio, eta irabazleak Ohorezko B mailara igotzeko promozioa jokatzeko eskubidea du.[1] 2014 arte, Lehenengo Nazional maila ere egon zen tartean.
Gizonezkoen Euskal Errugbi Txapelketa | |
---|---|
Antolatzailea | Euskadiko Errugbi Federazioa |
Sorrera | ? |
Eremua | EAE Nafarroa Errioxa |
Taldeak | 10 (lehen mailan) |
Igoera | Ohorezko B maila |
Txapelduna | Elorrio (2022-23) |
Webgunea | www.ferugby.es |
Lehiaketa sistema
Euskal Ligaren barnean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxako taldeak daude. 2018an Sarako Izarra Rugby talde lapurtarra ere sartu zen. 2016-17 denboralditik aurrera, taldeak bi mailatan antolaturik daude. Lehen mailan 10 talde daude eta bi itzuliko liga jokatzen dute, denak denen aurka. Txapelduna Ohorezko B mailara igotzeko play-offetarako sailkatzen da.[1] Bigarren mailan, talde kopuruaren arabera, bi edo hiru multzo egiten dira. Urte batzuetan hirugarren maila ere osatu da.
Ligako puntuak honela banatzen dira:
- garaipena: 4 puntu
- berdinketa: 2 puntu
- erasoko bonusa, 4 entsegu edo gehiago lortzen dituen taldeari: puntu bat
- defentsako bonusa, 7 puntu edo gutxiagoko aldeaz galtzen duen taldeari: puntu bat
Lehen maila
Denboraldia | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|
2000-01[2] | Club Atlético San Sebastián | Gaztedi |
2001-02[3] | Getxo B | Ximut Zarautz |
2002-03[4] | Getxo B | Elorrio |
2003-04[5] | Ximut Zarautz | Bera Bera |
2004-05[6] | Kakarraldo | Gaztedi |
2005-06[7] | Eibar | Kakarraldo |
2006-07[8] | Zarautz | Getxo B |
2007-08[9] | Zarautz | Mungia |
2008-09 | Ordizia B | Santander |
2009-10 | Bera Bera B | Gernika B |
2010-11 | Gernika B | R.C. Rioja |
2011-12 | Universitario Bilbao | Irun |
2012-13 | La Unica | Getxo B |
2013-14[10] | BRT Menditarrak | Ordizia B |
2014-15 | Ordizia B | Universitario Bilbao |
2015-16 | Gaztedi | Universitario Bilbao |
2016-17 | La Unica | Gaztedi |
2017-18 | La Unica | Ordizia B |
2018-19 | Universitario Bilbao | Gaztedi |
2019-20[oh 1] | La Unica | Durango |
2020-21 | Sarako Izarra | Durango |
2021-22 | La Unica | Sarako Izarra |
2022-23 | Elorrio | Getxo B |
Erreferentziak
- Euskadiko Errugbi Federazioa. Euskadi Rugby, euskadirugby.eus (Noiz kontsultatua: 2022-8-10).
- 2000-01 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-2).
- 2001-02 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-2).
- 2002-03 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-2).
- 2003-04 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-2).
- 2004-05 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-2).
- 2005-06 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-10).
- 2006-07 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-10).
- 2007-08 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-11).
- 2013-14 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2024-3-12).
Oharrak
- COVID-19 pandemiaren erruz, 2020ko martxoan liga bertan behera gelditu zen, eta une hartan zegoen sailkapena ofizial bihurtu.