Euskal Errepublika
Euskal Errepublika Euskal Herriak historian zehar izandako izenetako bat da, batez ere XIX. eta XX. mendeetan zehar, estatu gisako aldarrikapen burujabeak izan dituenean. Era berean Euskal independentismoaren helburu politiko nagusia da.
Euskal Errepublika | |||
---|---|---|---|
Errepublika | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Iruñea | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | euskara | ||
Historia | |||
Euskal Errepublikaren aldarrikapenak
Euskal Errepublikaren aldarrikapenen artean:
- 1882an, Nafarroako Estatuko Sortaraua[1]
- 1930ean, Euskal Herriarentzako Sortaraua
- 1931an, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat udalek eskatutakoa
- 1934ko Batzar Kudeatzaileen (diputazioen) proiektua
- 1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua
Aldarrikapen historikoak
Euskal Errepublikaren aldarrikapena ez da berria. Hainbat idazle euskaldunek Euskal Herriko errepublika aipatu egin zuten aspaldian haien idatzietan. Aurre-nazionalistatzat jotzen diren Larramendi eta Xaho, XVIII. eta XIX. mendeetan, esaterako, eta euskal abertzaletasun modernoaren ideologo nagusia, Sabin Arana, XIX. mendearen bukaeran.
Manuel Larramendi (1690-1766) jesuita gipuzkoarrak euskararen eta foruen defentsa sutsua egin zuen bere bizitzan zehar. Bere azken urteetan Espainiatik eta Frantziatik kanpoko euskal errepublika batez idatzi zuen [2], "Sobre los Fueros de Gipuzkoa" (1756) eta "Corografía o descripción general de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipúzcoa" (1754) liburuetan:
« | Zergatik euskarak ezin du bere hiztun guztiak elkarrekin ikusi, Nazio bakar batean bildurik, aske eta beste hizkuntza eta nazioen menpekotasunetik at?. Zergatik egon behar dute Espainiako hiru lurraldek (Gipuzkoak, Arabak eta Bizkaiak) Gaztelaren menpean (eta zer ez nuke esan behar Nafarroako erresumaz?) eta beste hiruk (Lapurdik, Zuberoak eta Nafarroa Behereak) Frantziaren menpean? | » |
« | Gaztelaren utzikeriak gure askatasunaz hausnartzera eraman gaitu; honetaz baliatuko gara atsekabe bana Gaztelari eta Frantziari emateko, ekarri dizkiguten zorigaitzengatik.... Pirinioetako Probintzia Batuak izango gara.... Eta baskongadoz osatutako Errepublika sortuko dugu [3] | » |
Agosti Xaho zuberotarra (1811-1858) euskal abertzaletasunaren beste aitzindari bat izan zen. Euskaltzalea eta errepublikazalea, Euskal Herriko errepublika federatuak zituen amets [4]. Karlista ez izan arren (agnostikoa eta errepublikazalea zelako, ez monarkikoa) karlismoan Euskal Herriko askatasunaren aldeko mugimendua ikusi zuen, horrela islatuz bere liburuetan (Voyage a Navarre pendant l'insurrection des Basques ospetsuan, esaterako)
1931ko Euskal Errepublikaren eskaerak
1931ko apirilaren 14an Espainiako Errepublika aldarrikatu zen. Espainiakoa jaio bezain laster, Hego Euskal Herriko hainbat udalerritan (Bizkaian eta Gipuzkoan, batik bat) Euskal Errepublikaren aldarrikapenak ere burutu ziren.[5] EAJk Euskal Errepublikaren aldeko mozioak aurkeztu zituen hainbat herritan, eta horietako batzuek onartu zituzten, aho batez edo gehiengo osoz. Mozioetan, Euskal Herriko autodeterminazioaren eta Euskal Errepublikaren aldeko aldarrikapenak egiten ziren, aipatutako Euskal Errepublika "gainontzeko errepublika iberikoen" konfederazio batean kokatuz.
Mozioak hainbat udal garrantzitsuetan onartu ziren:[5] Getxon,[6] Bermeon,[7] Mundakan, Elorrion, Zumaian,[8] Hernanin, Azpeitian,[9] Oñatin, Orion, Bergaran, Lazkaon, etab. Mozio guztiak 1931ko apirilean zehar onartu ziren.
Euskal Errepublika eskatu zuten herri horietako alkate batzuek (tartean, Jose Antonio Agirrek, garai hartan Getxoko alkatea) dei bat egin zieten Bizkaiko udaletako ordezkari politikoei apirilaren 17an Gernikara joan zitezen, bertan Euskal Errepublikaren aldarrikapena egiteko. Baina Espainiako Errepublikaren gobernu berriak kontzentrazioa debekatu eta oztopatu zuen, eta armada espainiarraren tropek hiria militarki okupatu zuten egun hartan.[10]
2022ko maiatzaren 7an, 1931ko apirileko euskal errepublikaren aldeko aldarrikapen horiek gogorarazteko, Naziogintza Taldeak "Euskal Errepublikaren Eguna" ospatu zuen Azpeitian. Bertan, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal batzuen ordezkaritza bat egon zen, 1931ean euskal errepublikaren aldeko mozioak onartu zutenenak [11]
Euskal Errepublikaren Proiektua
Euskal Errepublikaren Proiektua 1941ean Manuel Irujo Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak proposatutako proiektua izan zen, Euskal Herri independientea sortzeko helburua zuena.[12]
1941ean Manuel Irujok Euzkadiko Batzar Nagusia bultzatu zuen (1940ko uztailaren 11n sortu zena ofizialki), kanpoan zegoen Jaurlaritza buruan izanik (Britainian zegoena). Irujok Ingalaterrako gobernuarekin, Frantziako gobernuarekin eta Espainia askeko gobernuarekin nahi zuen Euskadirentzat estatus berria negoziatu, horretarako itxoitea erabaki zuen Espainia ardatzeko potentziei batu arte, horrela Ingalaterra, Frantzia eta Espainiako beste aldea aurka edukiko zituen Espainiak.
Irujok aliantza bat egin zuen Britainian exiliatutak zeuden Kataluniar abertzale eta independentistekin, zeinek bertan Consell Nacional de Catalunya eratu zuten. Manuel Irujok proposatu zuen Piriniotako hegoaldea banatuta izatea euskal eta kataluniar errepublika bitan eta horrela adierazpen bat aurkeztu zioten Ingalaterrako Estatu Idazkariari 1941eko urtarrilaren 18an.
Manuel Irujok "Euskal Errepublika eratzeko aurreproiektua" (Anteproyecto para la constitución de la República Vasca) egin zuen. Bertan jasotzen zen Euskal Errepublika errepublika demokratikoko izaeradun estatu independiente bat izango zela. Horren lurralde-eremua Antso III.a Garzeitz Nagusiaren erreinupean Nafarroako erresumak zuen hedadura izango zen, baina Iparraldea kanpo uztea erabaki zuen Irujok, Frantziako Charles de Gaulle presidentearen oniritzia jasotzeko.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Manuel de Irujo y revindicaciones vasconavarras. .
- Orella Unzue, J.L.modelos de ilustración vasca. Larramendi, Lardizabal, Idiaquez, Munibe Iñaki Anasagastiren bloga
- Apalategi, Jokin: Los vascos, de la autonomía a la independencia, Txertoa argitaletxea (1985), 26-30 orr. ISBN: 84-7148-172-3
- Xaho, el genio de Zuberoa
- Apirilaren 14an, Gora Euskal Errepublika Naziogintza (2018-04-14an)
- Anasagasti, Iñaki (2010-04-19)Cuando en Getxo se proclamó la República Vasca
- Erkoreka, Josu (2009-04-14) El 14 de abril de 1931, en Bermeo se reclamó el reconomiento del Estado republicano vasco
- Euskal Errepublika Zumaian Zumaiako Udala
- Azpeitiko Udala, Euskal Errepublikaren alde Naziogintza (2021-04-27)
- Berruezo, Xabier (2011-04-27) Gernika, 17 de abril de 1931, la República que no pudo ser Nabarralde
- Euskal Errepublikaren Eguna ospatu duten Azpeitian, 1931eko adierazpena gogoratuz Naiz, 2022-05-7an
- Manuel de Irujo en Londes. .