Euskal Emazteak Beren Askatasunaren Alde

Euskal Emazteak Beren Askatasunaren Alde (EEBAA) mugimendu feminista bat izan zen, 1970eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian sortua.

Mugimenduaren aurrekaria izan zen 1968ko Maiatzaren ondorengo giro politikoa, bereziki Baiona inguruan, non 1972tik lauzpabost emakume talde aritu ziren. Horietako batzuek 1974 aldera osatu zuten Euskal Emazteak Beren Askatasunaren Alde, haien artean talde politikoetan militatzen zuten zenbait emakumezko zirela, batez ere Euskal Gogoan[1].

Zapalkuntza hirukoitzaren kontzeptua proposatu zuten taldeko kideek: sexu, klase eta nazio zapalkuntza. Egituratze formala 1976. urtearen inguruan izan zen[2].

Erreferentziak

  1. Epele, Edurne. (). ««Oso bizia izan da mugimendu feminista, beti emakumeak nola erakarri birpentsatzen»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).
  2. «Emakumea Euskal Herrian - A TALDEA» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.