Euskal Duatloia

Euskal DuatloiSaria herri kirol proba konbinatua da, hiru ariketaz osatzen dena, bi aizkora saio eta korrika saio bat. 2022an izan zuen aurreneko ekitaldia.

Euskal Duatloia
AntolatzaileaAiztondo-Oarso Herri Kirol Kluba
Sorrera2022
Eremua Euskal Herria
TokiaAzpeitiko zezen plaza
LanaBi proba
Garaipen gehienUgaitz Mugertza (1)
Eneko Saralegi (1)
TxapeldunaEneko Saralegi (2023)

Lanak

Kanporaketan

  • 45 ontzako etzandako bi enbor ebaki
  • 2 kilometro korrika egin
  • 45 ontzako zutikako bi enbor ebaki

Finalean

  • 45 ontzako etzandako lau enbor ebaki
  • 4 kilometro korrika egin
  • 45 ontzako zutikako lau enbor ebaki

Historia

2022ko urtarrilaren 6an jokatu zen lehenengo ekitaldia. 9 kirolarik hartu zuten parte[1] eta Ugaitz Mugertza izan zen txapelduna[2].

2023an, aldiz, arrakasta handiagoa eduki zuen txapelketak. 21 kirolarik parte-hartu zuten sailkapen-saioan, eta handik sei kirolarik eman zuten finalerako urratsa.

Palmaresa

UrteaTxapeldunaBigarrenaHirugarrenaIrabazlearen
denbora
2022Ugaitz MugertzaArkaitz JauregiEneko Saralegi32:31
2023Eneko SaralegiIbai SoroaSuharri Rodriguez30:35

Erreferentziak

  1. «I. Euskal Duatloia jokatuko dute ostegunean herriko zezen plazan - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
  2. «Ugaitz Mugertzak irabazi du I. Euskal Duatloia - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-06).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.