Euskal Aktoreen Batasuna

Euskal Aktoreen Batasuna (EAB) Euskal Herriko antzezleen sindikatua da, 1989. urtean eratua. Euskal Herriko antzezleen lan-egoeraz eta prestaketaz arduratzeaz gainera, bere gain hartzen du afiliaturik dituen ia hirurehun antzezleen sustatzea. Hiru sailek osatzen dute EABren egitura: Bultzapen Saila, Prestaketa Saila, eta Sail Juridikoa. Edozein alorretan (zinema, antzerkia, telebista, irratia, bikoizketa, publizitatea) lan egiten duten antzezleak bil daitezke sindikatuan. EABk urtero Jokulari sariak banatzen ditu, urteko euskal herritar antzezle onenen artean. 1993. urteaz geroztik, Euskal Antzezleen Jaia antolatzen du Batasunak, eta jai horretan Jokulari sariak banatzen dira. EAB Artisten Nazioarteko Federazioko eta Espainiar Estatuko Aktoreen Sindikatuetako Erakundeko kide da.

EAB
Izen osoaEuskal Aktoreen Batasuna
GoiburuaErnetik aurrera
Sorrera1989
FederazioaEspainiar Estatuko Aktoreen Sindikatua
Nazioarteko afiliazioaArtisten Nazioarteko Federazioa
Egoitza nagusiaDonostia, Bilbo
Webguneawww.actoresvascos.com

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.