Euskadiren Eguna

Euskadiko Eguna (izen ofiziala)[1] edo, zehazkiago, Euskadiren Eguna[2] Euskal Autonomia Erkidegoaren jaieguna izan zen, 2011ko eta 2012ko urriaren 25ean ospatua, 1979an erreferendumean onetsiriko Euskadiko Autonomia Estatutuaren urteurrenean.[3]

Eusko Legebiltzarrean 2010eko apirilaren 22an onartu zuten jaieguna, PSE, PP eta UPyDk alde eta EAJ, Aralar, EA eta EB kontra bozkatuta.[4] Ordu arte, ez zegoen autonomia erkidego horren jai ofizialik, Aberri Eguna abertzaleek bakarrik ospatzen zutelako. Onartzearekin batera piztu zen eztabaida,[5] eta bi urte baizik ez zuen iraun.

2013ko azaroaren 14an, EAJ eta EH Bilduren aldeko bozekin eta PSE, PP eta UPyDren aurkako bozekin, Euskadiren Eguna egutegitik kendu zen. EH Bilduk proposatu zuen egun horren ordez Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3, San Frantzisko Xabierkoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren Eguna) jaiegun izendatzeko.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.