Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea
Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea (ESLE) Gasteizen egoitza duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.
2005eko urriaren 6an sektoreko 19 enpresek eratu eta urte hartako urriaren 6an Mark Shuttleworthek Miñaoko teknologi parkea bisitatu zuela aprobetxatuz, aurkeztu ziren. 2017AN 40 enpresa eta 1500 profesional elkartzen ziren ESLE elkartearen inguruan.[1]
Helburuak
Bere helburuak honakoak dira[2]:
- Software librearen erabilera sustatzea eta hedatzea.
- Software librean oinarritako teknologien ikerketa eta garapena sustatzea.
- Herri-administrazioarentzat bitartekari-lana egitea.
- Software libreko enpresak eta haien arteko lankidetza bultzatzea.
- Interes berak dituzten beste elkarte batzuekin lankidetzan aritzea.
Presidenteak
- Eneko Astigarraga (2013 - gaur egun)
- David Olmos (2009-2013)
- Daniel Armendaritz (2005-2009)
Erreferentziak
- Eneko Astigarraga. (2017-02-07). 2017-02-02 esle eskola-digitala_bilbo. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- ESLEren webgunea: Misioa, ikuskera eta balioak (CC lizentziapean argitaratua)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.