Euskadiko Langile Komisioak
Euskadiko Langile Komisioak (gaztelaniaz: Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi) Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatua da, Langile Komisioak izeneko konfederazioaren zati bat dena. Egun 54.000 kide inguru ditu eta, ELA eta LABen ondoren, Autonomia Erkidegoko ordezkari gehien dituen hirugarren sindikatua da. 2004an egindako zortzigarren biltzarrera arte Nafarroako ordezkariak barnean zituen, baina hauek orduan Nafarroako Langile Komisioak sortu zuten.
Izen osoa | Euskadiko Langile Komisioak |
---|---|
Bertoko izena | Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi |
Sorrera | 1976 |
Federazioa | Langile Komisioak |
Afiliatuak | 54.000[1] |
Idazkaria nagusia | Unai Sordo |
Nazioarteko afiliazioa | MFS, ESF |
Egoitza nagusia | Uribitarte, 4. 48001 Bilbo |
Webgunea | www.ccoo-euskadi.net |
Lehendabiziko pausoak 1960ko hamarkadan eman zuen eta 1966ko abuztuaren 7an Gipuzkoako Langile Komisioak sortu ziren. 1977ko apirilaren 1ean Leioan lehendabiziko biltzarra egin eta erakundea eratu zuten ofizialki.
Federazioak
- Nekazaritza eta Elikagintza Federazioa.
- Herritarrentzako Zerbitzuak.
- Eraikuntza eta Egurgintza Federazioa.
- Irakaskuntza Federazioa.
- Industria Federazioa.
- Ehungintza, Kimika eta Antzekoen Federazioa.
- Pentsiodun eta Jubilatuen Federazioa.
- Zerbitzuetako Federazioa.
- Finantza eta Administrazio Zerbitzuetako Federazioa.
- Osasun eta Gizarte-Osasungintzako Federazioa.
Idazkari Nagusiak
- Tomás Tueros: 1978-1987
- Santiago Bengoa: 1987-2000
- Josu Onaindi: 2000-2009
- Unai Sordo: 2009-2017
- Dolores Garcia: 2017-egun
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.