Euskadiko Aizkolari Txapelketa
Euskadiko Aizkolari Txapelketa Euskal Herriko aizkolarien artean jokatzen den txapelketa nagusia da. Euskadiko Herri Kirol Federazioa da antolatzailea.
Euskadiko Aizkolari Txapelketa | |
---|---|
Kirola | aizkora proba |
Antolatzailea | Euskadiko Herri Kirol Federazioa |
Sorrera | 1967 (Vasco-Navarro) 1977 (Euskadiko Txapelketa) 2018 (emakumezkoen txap) |
Eremua | Euskal Herria |
Tokia | aldakorra |
Lana | Gizonezkoek (1985etik): 4 kanaerdiko 4 60 ontzako 4 72 ontzako Emakumezkoek (2018tik): 1 kanaerdiko 2 45 ontzako 2 36 ontzako |
Errekorra | 29:57 (Anjel Arrospide, 1993) |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Mikel Mindegia (9) Emakumezkoak: Nerea Sorondo (3) |
Txapelduna | Gizonezkoak: Iker Vicente (2023) Emakumezkoak: Nerea Arruti (2023) |
Historia
Sorrera
Lehenbiziko Txapelketa Nagusia, Espainiako Aizkolari Txapelketa izenarekin, Donostian jokatu zen, 1950eko martxoaren 5ean, Atletismo Federazioak antolaturik. Zortzi aldiz egin zen izen horrekin.[1] 1965ean jokatu zen bigarrena, eta ordutik aurrera urtero 1969 arte, eta baita 1971n ere. 1967an, 1968an eta 1970ean beste txapelketa bat ere izan zen Vasco-Navarro izenekoa;[1] hori Euskadiko Txapelketaren barnean hartzen da gaur egun. 1977an antolatu ziren Espainiako azken txapelketa eta Euskadiko lehenbizikoa.
Banaketa handia
2020an, COVID-19 pandemia zela-eta, ez zen txapelketa jokatu. Aizkolari multzo batek, ordea, Euskadiko Herri Kirol Federazioarekin izandako zenbait desadostasun tarteko, Aizkolari Elkartea sortu, eta beraiek antolatu zuten euren txapelketa nagusia, Sherpa.ai enpresak babestu zuena. Txapelketa "Sherpa.ai" Aizkolari Txapelketa Nagusi" gisa izendatu zuten. [2][3] Herri Kirol Federazioaren eta aizkora elkarte berriaren arteko harremanak konpondu ez zirenez, 2021ean bi txapelketa antolatu ziren: Federaziokoa eta Elkartekoa. Lehen Mailako aizkolariek Sherpa.ai txapelketan parte hartzea aukeratu baitzuten, federazioko Bigarren Mailatik igotakoek jokatu zuten Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketa.[4]
2022an Iker Vicente aizkolariak Sherpa-ai txapelketa utzi eta Federazioaren txapelketara itzultzea erabaki zuen. Hirugarren mailako txapelketa jokatuz hasi behar izan zuen bidea eta ezin izan zuen 2022an lehen mailakoa jokatu.
Emakumezkoen txapelketa
2018an Emakumezkoen Euskal Herriko Aizkora Txapelketa abiatu zen. Nerea Sorondo izan zen txapelduna aurreneko hiru ekitaldietan eta Nerea Arruti hurrengo bietan.
Gizonezkoak
Palmaresa
Urtea | Eguna | Lekua | Lana | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|---|---|---|
1967[5] | Maiatzaren 14a | Donostia | 3 kanaerdiko, 3 72 ontzako 3 80 ontzako | Miguel Berakoetxea (53´29´´) | Ramon Latasa (53´34´´) |
1968 | Azaroaren 24a | Leitza | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 72 ontzako, 2 80 ontzako | Patxi Astibia (48´28´´) | Miguel Berakoetxea (49´38´´) |
1970 | Abenduaren 13a | Doneztebe | 6 45 ontzako, 6 kanaerdiko 4 60 ontzako | Arria II.a (35´19´´) | Mikel Mindegia (37´53´´) |
1977 | Irailaren 4a | Donostia | 6 45 ontzako, 4 kanaerdiko 2 60 ontzako, 2 72 ontzako | Arria II.a (40´03´´) | Mikel Mindegia (43´27´´) |
1978 | Ekainaren 4a | Azpeitia | 5 kanaerdiko, 5 60 ontzako 5 72 ontzako | Arria II.a (45´29´´) | Mikel Mindegia (46´48´´) |
1979 | Ekainaren 10a | Leitza | 4 kanaerdiko, 2 60 ontzako 2 72 ontzako, 80 ontzako 1 | Arria II.a (30´02´´) | Jose Mari Mendizabal (33´05´´) |
1980 | Azaroaren 9a | Tolosa | 3 kanaerdiko, 3 72 ontzako 3 80 ontzako | Mikel Mindegia (34´16´´) | Arria II.a (35´02´´) |
1981 | Azaroaren 8a | Tolosa | 6 60 ontzako, 6 72 ontzako | Mikel Mindegia (45´28´´) | Arria II.a (46´31´´) |
1983 | Azaroaren 13a | Tolosa | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia () | Jose Mari Mendizabal () |
1984 | Azaroaren 25a | Tolosa | 6 kanaerdiko, 6 72 ontzako | Mikel Mindegia (37´52´´) | Donato Larretxea (38´33´´) |
1985 | Urriaren 13a | Basauri | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia (42´27´´) | Donato Larretxea (42´57´´) |
1986 | Azaroaren 23a | Gasteiz | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia (34´11) | Jose Mari Mendizabal (´35´14´´) |
1987 | Azaroaren 8a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia (32´14´´) | Joxe Mari Olasagasti (32´49´´) |
1988 | Azaroaren 13a | Bilbo | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia (36´06´´) | Joxe Mari Olasagasti (37´58´´) |
1989 | Urriaren 1a | Agurain | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia (36´08´´) | Donato Larretxea (36´55´´) |
1990 | Urriaren 12a | Basauri | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Anjel Arrospide (33´25´´) | Joxe Mari Olasagasti (34´07´´) |
1991 | Azaroaren 3a | Zumarraga | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Anjel Arrospide (36´10´´) | Donato Larretxea (37´31´´) |
1992 | Urriaren 11 | Araia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Anjel Arrospide (32´06´´) | Joxe Mari Olasagasti (33´47´´) |
1993 | Urriaren 12a | Basauri | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Anjel Arrospide (29´57´´) | Joxe Mari Olasagasti (31´37´´) |
1994 | Urriaren 9a | Leaburu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Anjel Arrospide (32´09´´) | Joxe Mari Olasagasti (33´32´´) |
1995 | Urriaren 8a | Doneztebe | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Anjel Arrospide (33´37´´) | Donato Larretxea (35´08´´) |
1996 | Urriaren 27a | Oion | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (34´24´´) | Donato Larretxea (35´01´´) |
1997 | Urriaren 5a | Getxo | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Donato Larretxea (36´54´´) | Joxemiel Peñagarikano (38´08´´) |
1998 | Urriaren 11 | Tolosa | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (35´17´´) | Donato Larretxea (35´43´´) |
1999 | Urriaren 10a | Doneztebe | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (35´37´´) | Mikel Mindegia (36´39´´) |
2000 | Urriaren 29a | Oion | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxemiel Peñagarikano (35´27´´) | Floren Nazabal (35´36´´) |
2001 | Urriaren 28a | Getxo | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (39´21´´) | Donato Larretxea (40´47´´) |
2002 | Urriaren 20a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Floren Nazabal (34´56´´) | Donato Larretxea (35´44´´) |
2003 | Urriaren 26a | Doneztebe | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Donato Larretxea (35´51´´) | Floren Nazabal (36´33´´) |
2004 | Urriaren 9a | Agurain | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Floren Nazabal (39´16´´) | Donato Larretxea (40´21´´) |
2005 | Urriaren 23a | Durango | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (43´54´´) | Floren Nazabal (46´10´´) |
2006 | Urriaren 22a | Tolosa | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Donato Larretxea (39´53´´) | Joxe Mari Olasagasti (44´15´´) |
2007[6] | Urriaren 14a | Doneztebe | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Floren Nazabal (39´12´´) | Unai Otaño (41´20´´) |
2008 | Azaroaren 23a | Amurrio | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Floren Nazabal (38´45´´) | Joxe Mari Olasagasti (41´06´´) |
2009[7] | Abenduaren 20a | Arbizu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Floren Nazabal (37´20´´) | Juan José López Azpilikueta (40´25´´) |
2010[8][9] | Azaroaren 21a | Asteasu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (35´11´´) | Floren Nazabal (37´07´´) |
2011[10] | Azaroaren 6a | Elizondo | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Iñaki Azurmendi (46´50´´) | Floren Nazabal (46´56´´) |
2012[11] | Azaroaren 18a | Arbizu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Floren Nazabal (39´13´´) | Joxe Mari Olasagasti (40´47´´) |
2013[12] | Abenduaren 8a | Elgoibar | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Iñaki Azurmendi (38´03´´) | Aitzol Atutxa (40´25´´) |
2014[13] | Urriaren 26a | Beasain | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Aitzol Atutxa (40´58´´) | Iñaki Azurmendi (43´05´´) |
2015[14] | Urriaren 12a | Basauri | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Aitzol Atutxa (42´36´´) | Jon Irazu (46´35´´) |
2016[15] | Urriaren 23a | Bilbo | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Aitzol Atutxa (44´47´´) | Joseba Otaegi (48´25´´) |
2017[16] | Urriaren 15a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Aitzol Atutxa (40´53´´) | Iker Vicente (41´11´´) |
2018[17] | Urriaren 28a | Iruñea | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Aitzol Atutxa (37´29´´) | Iker Vicente (37´48´´) |
2019[18] | Urriaren 27a | Gasteiz | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Iker Vicente (37´36´´) | Mikel Larrañaga (41´55´´) |
2020¹ | ez zen jokatu | ||||
2021[19] | Azaroaren 28a | Tolosa | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Hodei Ezpeleta (44´40´´) | Xabier Zaldua (46´17´´) |
2022[20] | Azaroaren 27a | Bilbo | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Hodei Ezpeleta (47´42´´) | Xabier Zaldua (49´47´´) |
2023[21] | Azaroaren 1a | Iruñea | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Iker Vicente (41´11´´) | Hodei Ezpeleta (45´58´´) |
- ¹ 2020. urtean ez zen jokatu, COVID-19 pandemiaren erruz
Garaipenak
Aizkolaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Mikel Mindegia | 9 | 1980, 1981, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989 |
Anjel Arrospide | 6 | 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995 |
Jose Mari Olasagasti | 6 | 1996, 1998, 1999, 2001, 2005, 2010 |
Floren Nazabal | 6 | 2002, 2004, 2007, 2008, 2009, 2012 |
Aitzol Atutxa | 5 | 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 |
Arria II.a | 4 | 1970, 1977, 1978, 1979 |
Donato Larretxea | 3 | 1997, 2003, 2006 |
Iñaki Azurmendi | 2 | 2011, 2013 |
Hodei Ezpeleta | 2 | 2021, 2022 |
Iker Vicente | 2 | 2019, 2023 |
Miguel Berakoetxea | 1 | 1967 |
Patxi Astibia | 1 | 1968 |
Joxemiel Peñagarikano | 1 | 2000 |
Emakumezkoak
Palmaresa
Urtea | Eguna | Lekua | Lana | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|---|---|---|
2018[22] | Uztailaren 1a | Usurbil | 2 36 ontzako, 2 45 ontzako, kanaerdiko bat | Nerea Sorondo (20’03”) | Maika Ariztegi (24’24”) |
2019[23] | Ekainaren 30a | Mungia | 2 36 ontzako, 2 45 ontzako, kanaerdiko bat | Nerea Sorondo (17’03”) | Irati Astondoa (17’39”) |
2021[24] | Urriaren 24a | Mungia | 2 36 ontzako, 2 45 ontzako, kanaerdiko bat | Nerea Sorondo (15'41'') | Laiene Pikabea (19'24'') |
2022[25] | Azaroaren 6a | Mungia | 2 36 ontzako, 2 45 ontzako, kanaerdiko bat | Nerea Arruti (16’29”) | Nerea Sorondo (18’10”) |
2023[26] | Urriaren 15a | Elgoibar | 2 36 ontzako, 2 45 ontzako, 2 kanaerdiko | Nerea Arruti (17’59”) | Nerea Sorondo (21’54”) |
Garaipenak
Aizkolaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Nerea Sorondo | 3 | 2018, 2019, 2021 |
Nerea Arruti | 2 | 2022, 2023 |
Erreferentziak
- Espelosin, Antton (2009) Aizkora apostuak eta txapelketak.
- Amezti. Ikuskizun baten inportantzia. ZuZeu, 2020ko abenduak 14, zuzeu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
- Aizkolariek beraiek antolatutako Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute. ehkirola.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
- Betelu Ganboa, Maider. Atzo aurkeztu zuten igandean jokatuko den Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala. Guaixe, 2021eko azaroak 26 (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
- I Campeonato vasco-navarro de "aizcolaris". La Vanguardia Española, 1967ko uztailak 11, hemeroteca.lavanguardia.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Floren Nazabal cumplió y Unai Otaño se convierte en un rayo de esperanza. El Diario Vasco, 2007ko urriak 15, diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Nazabalen bosgarrena, nagusitasun osoz. Guaixe, 2009ko abenduak 21, guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Ezustekoa emanda Olasagasti txapeldun. Guaixe, 2010eko azaroak 22, guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Olasagasti destroza los pronósticos. Diario de Noticias, 2010eko azaroak 22, guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Iñaki Azurmendik irabazi du Euskal Herriko aizkolari txapelketa nagusia. Ttipi-Ttapa, 2011ko azaroak 7, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Aizkolari handienen pare jarri da Floren Nazabal. Berria, 2012ko azaroak 20, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Azurmendik itzalean utzi ditu denak, Nazabal tartean. Berria, 2013ko abenduak 9, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Aitzol Atutxa, lehen aldiz lehen mailako txapela lortu duen aizkolari bizkaitarra bilakatu da. kirolak.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Zubeldia, Unai. Aurkariak aurkitu ezinik. Berria, 2015eko urriak 13, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Hirugarrenez irabazi du Aitzol Atutxak Euskal Herriko aizkolari txapelketa. Naiz, 2016ko urriak 23, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Laugarren txapela jarraian Atutxa II.arentzat. Berria, 2017ko urriak 15, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Berria. «Aitzol Atutxak bosgarren txapela eskuratu du jarraian» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-29).
- Berria. «Iker Vicente da Euskal Herriko aizkora txapeldun berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-31).
- Gorriti, Arnaitz. Hodei Ezpeleta «Bihurri», hasieratik bukaerara nagusi Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan. Naiz, 2021eko azaroak 28, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
- Gorraiz, Uxue Rey. «Hodei Ezpeletak irabazi du Euskal Herriko Aizkora Txapelketa Nagusia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
- «Iker Vicente, Euskal Herriko txapeldun» EITB 2023-11-01 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
- Nerea Sorondo beratarrak irabazi du emakumeen Euskadiko I. Aizkora txapelketa. Ttipi-Ttapa, 2018ko uztailak 2, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Bigarrenez emakumezkoen Euskal Herriko aizkora txapelketa irabazi du Nerea Sorondo beratarrak. Ttipi-Ttapa, 2019ko uztailak 1, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- Nerea Sorondo beratarrak irabazi du Euskal Herriko aizkora txapelketa. Ttipi-Ttapa, 2021eko urriak 25, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
- (Gaztelaniaz) N.G. (2022-11-06). «Nerea Arruti se proclama campeona de Euskadi» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
- SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-15). «Nerea Arrutik ez du parekorik izan Euskadiko Aizkora Txapelketako finalean» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).