Euskadi (argipena)
Euskadi izena Sabin Aranak sortu zuen XIX. mendean zazpi herrialdeek osatutako aberriari izena emateko. Hasieran Euskadi forma eman zion (eta horixe da gaur egungo grafia estandarra); geroago, ordea, Aranak Euzkadi formara aldatu zuen (eta XX. mendearen azken laurdeneraino hala idatzi zen gehienbat).
Artikulu nagusia: «Euskadi (terminoaren historia)»
Izen honek bi esanahi ditu:
- Euskadi, euskal nazioaren izen politikoa: jatorrizko esanahia den arren, gaur egun gehiago erabiltzen da Euskal Herria izena adiera horrekin.
- Euskal Autonomia Erkidegoa: Euskal Herriko mendebaldeko zatia, Espainiako autonomia erkidego bat osatzen duena (egungo adiera zabalduena).
Ikus, gainera
- Euzkadi: Errepublikaren garaiko egunkari elebiduna izan zen, Euzko Alderdi Jeltzalearena.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.