Eusebio Mugerza
Eusebio Mugerza "Mendaro Txirristaka" (Garagartza, Mendaro, 1874ko abenduaren 15a - Pasai San Pedro, 1955ko martxoaren 15a) gipuzkoar bertso-paper bertsolaria izan zen.[1]
Eusebio Mugerza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Garagartza, 1874ko abenduaren 15a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Pasaia, 1955eko martxoaren 15a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
1.874. urteko abenduaren 15ean jaio zen Eusebio Mugertza Mendaroko Barberokoa izeneko etxean, Garagartza auzoan. Garai hartan bi bailaratan zatitua zegoen Mendaro (1983. urtean egin zen udalerri): Azpilgoeta (Mutriku udalerriari zegokiona) eta Garagartza (Elgoibar eta Debari zegokiona). Txirristakak Azpilgoetakoa zuen aita, Pedro Mugertza; ezizenez, Pedro handia. Ama, berriz, Juana Azpiazu, Azpeitian sortua zuen. Hamaika seme-alaba izan zituzten Pedrok eta Juanak, zortzi seme eta hiru alaba, eta denetan gazteena zen Eusebio. 1974an, Antonio Zabala idazleak (Tolosa, Gipuzkoa, 1928 – Iruñea, 2009) haren ibilerak eta bertso-jarrietako batzuk bildu zituen Auspoa bildumarako argitaratu zuen Mendaro Txirristaka bertsolaria liburuan. Mendaroko Guruzpe Kultur Elkarteak egin zuen liburu hori argitaratzeko bidea, eta Elgoibarko eta Mutrikuko Udalek eta Gipuzkoako Aurrezki Kutxak emandako dirulaguntzari esker argitaratu zuten. Urteurren hartan, beste hainbat ekintza ere egin zituzten Mendaron, Guruzpe Kultur Elkarteak bultzatuta.
Biografia
Garagartza auzoan jaio zen Eusebio Mugertza Txirristaka Barberokua etxean. Gurasoek Panaderokua izeneko errota izan zuten bertan, Kilimon errekaren ondoan, bai eta okindegi estiloko denda koxkor bat ere. 7 urterekin, monagillo lanetan hasi zen Eusebio, Mendaroko San Agustin komentuan, eta hantxe bertsozaletu zen, bere bertso jarrietan dioenez. Pedro Migel Urruzuno idazlea zen orduan apaiz Mendaron. Txirristakak berak bere bertsoetan dionez, bertsotan egiten zuen sermoia Urruzuno abadeak. Haren akolitoa, ez zen bat-batean aritu ohi zen bertsolaria izan, ordea. Bertsoak idatzi eta bertso-paperak saltzetik atera zuen bizimodua Txirristakak, hein batean, bestelako lanbideak ere izan baitzituen.
Ez da gauza garbia noiz ekin zion bertsoak jartzeari, baina bere bertso zaharrenak 1920. urtekoak dira, Antonio Zabalak Mendaro Txirristaka bertsolaria liburuan jasotaren arabera. Bertsorik gehienak Errenterian eman zituen argitara, hori bai, Makatzaga inprimategian. Esan dezakegu marketin kontuetan jantzia izan zela bere garairako. Izan ere, bertso-paperetan bere argazkia, izen-abizenak eta ezkondu ondorengo etxeko helbidea ere eman ohi zituen. Ezagunak egin dira hark sortutako bertso asko, baina beharbada, ‘Quisiera ser alcalde Donostiyakua’ da bere bertso-sorta ezagunena. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzi zituen bertsoak, nahiz euskarazkoak diren iritsi zaizkigun gehienak, Antonio Zabalak haiei eman zielako lehentasuna. Nolanahi ere, euskarazko bertsoetan ere sarri sartzen zituen gaztelaniazko berba banakak.
Bertso-paper ugari saldu zituen, baina bestelako ofizioak ere izan zituen. Gazterik ekin behar izan zion lanari. Senide asko ziren etxean, eta 10 urte eskasekin, morroi bidali zuten Mendaroko Irabaneta baserrira. Handik Irurtzunera (Nafarroa) egin zuen gero, olako lanera, harriak zulatzen ikastera. Oinarrizkoa ikasita, Bizkaiko mendebaldera aldatu zen gero 16 bat urterekin, Somorrostrora, olagizonen eta errementarien parajera, eta sasoirik onenean, 21 urterekin, Kubako gerrara joatea egokitu zitzaion, adinez. Hiru-lau urte eman zituen han, harik eta Euskal Herrira itzuli zen arte berriro. Edozelan ere, munduan barrena asko bidaiatu zuen gizona izan zen, bere bertsoetan irakur daitekeenez. Bereziki Ameriketan ibili zen. Bere bertsotan, Mexiko, Kuba, Brasil, Argentina, Panama, Puerto Rico, Txile, Uruguai eta Estatu Batuak aipatzen ditu, baina Europan eta Afrikan barrena ere ibilitakoa zen.
Donostiara ezkondu zen gero eta han eman zituen bizitzako urterik onenak. Hantxe ezagutu zuen emazte izango zuena ere, Loiolan, erromerian, eta 1905. urteko martxoaren 1ean ezkondu ziren Aingeru Goardakoaren egunez. Juana Iraregi Sansinenea zuen emaztea, kontratista liberal baten alaba, aita ezagutzerik izan ez zuena, haurdun zela galdu zuelako senarra Juanaren amak. Tolosako Iurramendi baserrian hazi zuten Juana.
Hiru alaba izan zituzten Eusebio Mugertza eta Juana Iraregik: Engrazi, Karmen eta Maria. Alaba gazteena gazterik hil zen, 21 urterekin (1930. Urtean). Kolpe gogorra izan zen hura gurasoentzat, eta bertsotan kontatzen du egunak egin zituela logelatik irten gabe aitak, penaz.
100. urteurrena
Guruzpe kultur elkarteak antolatuta hainbat ekintza egin zituzten Mendaron, Txirristakaren 100. Urtemugan. Hasteko, Bertso-paper lehiaketa: Bi atal izan zituen lehiaketak: Librean, eta ‘Mendaroko Txirristaka’ gaia emanda. Euskaltzaindiko kideek egin zituzten epaimahai lanak bietan, eta gai librean, Fernando Aire Etxart (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920 - 1976) bertsolariaren Jainkoa eta ni bertso-sorta saritu zuten. 8.000 pezeta jaso zituen sari gisa Xalbadorrek. Bigarren bertso-sorta onena Jean Pier Mendibururena izan zen (Heleta, 1948-Heleta 2022), eta hirugarrena, Imanol Lazkanorena (Azpeitia, 1936). Mendaroko Txirristaka gaiari erantzun zioten lanen artean, Jabier Urbieta Urangaren (Mendaro, 1942-2023) bertso-sorta aukeratu zuen epaimahaiak onenentzat.
Abenduaren 8an, Joxe Agirre, Txomin Garmendia, Joxe Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano, Lazkao Txiki eta Joxe Lizaso bertsolariek bertso-saio berezia egin zuten Txirristakaren omenez Mendaron, eta ekitaldi hartan herriko bi bertsolari omendu zituen Guruzpe kultur elkarteak: Manuel Loiola zena eta Isidro Astorkia. Bost hitzaldi ere antolatu zituzten abenduaren 9tik abenduaren 14ra bitartean, egun bakoitzeko bat: Jose Mari Iriondo kazetariak eta Imanol Lazkano bertsolariak eman zuten aurrenekoa, 1974ko abenduaren 9an; Juan Mari Lekuona olerkari eta idazleak jardun zuen biharamunean, Bertsolaritza, historian zehar gaia emanda, eta Jose Mari Aranalde euskaltzainak Noiz da bertso bat ona? galdererari erantzun zion abenduaren 11koan. Abenduaren 12an, berriz, bertsolaritzaren etorkizunaz mintzatu zen Abel Muniategi bertsolari eta idazlea, eta Jesus Mari Etxezarreta idazleak eman zuen ziklo hartako azken hitzaldia, Gaurko bertsolariak izenburupean. Abenduaren 14an Mendaro Txirristaka bertsolaria liburua aurkeztu zuen Antonio Zabalak, Antton Aranburu lagun hartuta, eta liburu-aurkezpenena baliatu zuen Guruzpe kultur elkarteak bertso-paper lehiaketako sariak banatzeko. Irabazleak, Xalbadorrek, ez zuen etortzerik izan Mendarora. Biharamunean, abenduaren 15ean, Txirristaka jaio zen egunez ere, jai handia egin zuten Mendaron. Txistulariak eta tritikilariak ibili ziren kalez kale eta ikastolako umeek ere kantatu zituzten jarritako bertsoak. Arratsalde horretan bertan, Antton Valverde, Julen Lekuona eta Xabier Letek kontzertua eman zuten Garagartzan; estreinakoz, gainera, Txirristakaren bertsoak sartu zituzten errepertorioan.
Txirristaka jaio zeneko 125. urtemuga ere berezia izan zen Mendaron. Bertso-afaria antolatu zuten Aizpe elkartean, Joxe Agirre eta Joxe Lizaso bertsolariekin, eta han bertan banatu zituzten urte hartako bertso-paper lehiaketako sariak. Lau lagun aurkeztu ziren sariketara, baina lehiaketa ontzat ematea ebatzi zuen epaimahaiak, aurkeztutako lanak maila handikoak zirela ebatzita. Urte hartan, Ekaitz Goikoetxea Asurabarrenak irabazi zuen lehiaketa eta 100.000 pezetako saria eskuratu zuen. Bigarren, Jokin Urain Larrañaga mendaroarrak egin zuen eta 70.000 pezetako saria eskuratu zuen. Urte hartan, Mendaroko alkate zen Txomin Zulaika Arakistain Donostian ere izan zen Txirristakaren alaba Engrazi Mugertzari bisita ofiziala egiten. Mendaroko Udalaren oroigarria, lore-sorta eta Antonio Zabalaren liburuaren ale bat eraman zizkion alkateak Engrazi Mugertzari, Mendaroko herriaren izenean.
150. urteurrena
2024ko abenduaren 15ean 150 urte beteko dira Eusebio Mugertza Txirristaka jaio zela, eta urteurrenaren harira, kultur programa berezia lantzen ari dira Mendaron herritar talde bat, In Leike kultur elkartea eta Udala, lankidetzan. Ruper Ordorika kantariak egin zuen programaren atarikoa, Mendaro herriaren 40. urtemugaren karietara, Mugalariak taldekoekin batera San Agustin kulturgunean eman zuen kontzertuan [Gararock taldeak antolatu zuen kontzertua, Udalarekin lankidetzan]. Andoni Egaña bertsolariak ere gogoan izan zuen Txirristaka Euskal Telebistako Biba zuek! saioan[2]. Hain justu ere, ekimen horren baitan osatu dugu Wikipediarako informazio hau, astiro-astiro osatzen joango garena.
Bertso-Paperak
Ondoren, Mendaro Txirristakaren zenbait bertso-paper[3], gehienak Antonio Zabalaren Mendaro Txirristaka bertsolaria liburutik jasoak:
Bere buruari
Gizarteko gora-berak
- Nerez Mendaro'n jaiua naiz ni
- Bestiengandik arrotzak...
- Garisti salgai ditun...
- Ez detelako kontzientzia lotsaz euki nai gordia...
- ...aitortzera nua zer gertatzen dan...
- Besteren ontasunik...
- Kristo zerura iyo zanetik...
- Ez zan leku arlotian...
- Arkaitz azpiyan iturritxua...
- Katuak miau eta...
- Batere sorgiñ-bildurrik bage...
- Goiko mendiyan ontza kantari...
- Alkarrengana gorrotu gabe...
- Erruki alkar guri esanda...
- Bestengatik gaizki mintza...
- Baratza on bat zan Euskalerriya...
- Sasiak ia estali ditu...
- Lurrikan sarnur-senduenian...
- Gure kopetak izardituta...
- Saiatzen dira...
- Emendik itzuli juan...
- Festen ondorenian...
- Merke daude alperrentzat...
- Bertso berriak publikatzeko...
- Mendaron jaiua naiz...
- Ote, txillar, elorri...
- Saski aundi bat ongi betia...
Dama-Galaiak, Senar-Emazte, Neska-Mutilzarrak
- Patxi Mokollo eta Juakiña Txelden
- Neskazarrak - Xeledoni ta Josep-Antoni
- Atsua ta aguria errietan
- Burutik orporaino...
- Iru edo lau bertso...
- Senar emaztea jose migel ta kontxexi
- Neska gazteari
- Nuben Irun'go plazan
- Neska gaztiak - Pepa ta kontxa
- Joxepa Antoni, badezu garai...
- Mutill zarrak neska zarrari
- Joxe eta Ana
- Ondarrabia deritzan ziudadian...
- Ego-aizea pil-pil
- Orrazturik buruko...
- Patxi motz eta Makaria
- Gau batian etxian...
- Poltsan nai ainbat dirua...
- Lola, nik zure moduan...
- Zure jaioterria...
- Promesa eginta zure moduan...
- Neska-Mutilzarrak - Pello ta Ana
Gure erria, gure gizonak, gure jokuak
- Kopeta altxata esan gentzake...
- Euskal-erriaren alabantzan...
- Iduritzen zait...
- Euzkotar buru argikuari...
- Komeni zaigu erdera...
- Makiña bat inbiri...
- Elkano'ri
- Elkano
- Kristo zerura igo zanetik...
- Jesus maitia jaio zanetik...
- Gaizki naian ez det nik...
- Arraunkalai-estropa...
- Estropadak izandu... - 1928
- Estropadak izandu...
- Aurtengo estropadak - 1941
- Biba Orio! - 1946
- Nua fede onian...
- Mendarotar bat egiña...
- Iturriko ura bezin...
- Amalau milla begira... - 1950
- Adierazi nai nuke...
- Urria illa ta egun amargarrenian...
- Gora Mateo de la Osa!
- Otxoa ta Uzkudun
- Biba Uzkudun!
- Paulino Uzkudun'eri
- Gusto duanik bada... - 1945
- Bertsuak txit komeni...- 1946
- Iñori gorroturik izan gabekua...
- Ez beza iñork dudarik...
Aizkolari bi onenak Arriya eta Korta
Naizenian alkate Donostiyakua |
6
Agertu ziranian |
12
Kontrariyo naparra |
1
Aizkolari bi onenak |
7
Arriya bezela Korta |
13
Inguruan bazuten |
2
Azpeitiko zezen |
8
Korta baño Arriyak |
14
Zarauztikan Ayara |
3
Jana dijeritzeko |
9
Korta nekatu eta |
15
Festa orrelakuak |
4
Gauza onak salgai dira |
10
Korta exeri biar |
|
5
Azpeitiako zezen |
11
Egualdi berua zan |
EUSEBIO MUGUERZA
Calbetón 9, 3º izquierda. |
ERREKARTETXO'ri - Nua fede onian jartzera bertsuak
1
Nua fede onian |
7
Kopa eta premiyua |
13
Uztarriyan zuana |
2
Nik erantzungo diot |
8
Amar gizon bikaiñak |
14
Aldakizute arriya |
3
Amezketan arriya |
9
Ziran bene benetan |
15
Mutrikuar Aritzak |
4
Askok esaten zuten |
10
Zituala merezi |
16
Pultsuran Eltzekondo |
5
Uste zuten etzala |
11
Oraiñ irurogei urte |
17
Eltzekondo bezela |
6
Zakuarri ain trakatza |
12
Agustin Beliategui |
EUSEBIO MUGUERZA
Calbetón 9, 3.º izquierda. |
Pepito cayó al patio desde un quinto piso
Doñua: Bederatzi puntuan. . .
1
Pepito cayó al patio |
3
A Pepito a deshoras |
5
Anticipadamente |
7
Me pregúntó Pepito |
2
Supo que había sidra |
4
Había tomado quince |
6
Quiso acudir Pepito |
Eusebio Muguerza |
Rotas las alpargatas ospeleko miñez
Doñua: CAlle San Marcialen, Morena
1
Rotas las alpargatas Morena |
5
Manifestarte debo Morena |
9
Hemos de recrearnos Morena |
2
Tocante a la belleza Morena |
6
Seré tu esposa, Pello Joxepe |
|
3
Con tus cabellos negros Morena |
7
Cuidando las ovejas Morena |
|
4
Dichosa fué la hora Morena |
8
Cantando el pavo real Morena |
Eusebio Muguerza Calbetón, 9-3.º izq. S.S. |
Es la capital Donostia la más bonita
TRIKITIXA
1 Fandango
Es la capital de Donostia, |
9 F.
Guipúzcoa como es una cuna |
17 F.
Me dices que soy guapita |
3 F.
A los que ignoran les digo |
11 F.
Agrada un buen Bersolari |
19 F.
El que me ama desde niño |
5 F.
Dos pesetas un huevito, |
13 F.
Diré porque le conozco |
|
7 F.
Los artículos de lujo |
15 F.
Guapita y muy resalada |
Cuando yo sea alcalde Donostiyakua
1
Cuando yo sea alcalde |
6
Aún hace medio siglo |
11
Nutrir muy bien la panza |
2
Publicaré un bando |
7
Las uñas de los pies |
12
Si son recién casados |
3
Devoran los microbios |
8
Pinto como los labis |
13
A las pulgas y chinches |
4
En el barrio de Amara |
9
Consejos adecuados |
14
Estirandito el cuerpo |
5
Además con derecho |
10
Como Dios aconseja |
Eusebio Muguerza |
Hay ciertas señoritas
1
Hay ciertas señoritas |
5
Con el bolso en la mano |
9
En el Barrio de Amara |
2
Las modestas criadas |
6
Tocante a producir |
10
antes tú me decías: |
3
Son todas inclusive |
7
De las medias caladas |
|
4
Palabas amorosas |
8
Saben labrar la tierra |
Eusebio Muguerza |
Katuak miau eta zakurrak zaunkaka
Bederatzi puntuan
1
Katuak miau eta zakurrak zaunkaka |
6
Aspaldi naizuala zuri adierazi |
2
Eguak astinduta berebizikuak |
7
Amoriyoz bi muxu neri ematia |
3
Untza zuan zritzaren adar batekua |
8
Egarri danian intza maite du loriak |
4
Alda kukua bañon alperragorian? |
9
Fuí a la romería alquilando un taxi |
5
Asi zuan semia Zeruko Erregiñak |
Eusebio Muguerza
Calbetón, 9-3,º izq. S.S. |
Gusto duanik bada irrakurri ditzan
Doñua: Cuando yo sea alcalde...
1
Gusto duanik bada (bis) |
9
Idiakez bezela |
17
Aurten lenbizikua |
2
Birau bakar batere |
10
Eskolak egiña zan |
18
Traiñeruak igualak |
3
Arrantzale jatorrak |
11
Estatua zioten |
19
Dira arraunlariyak |
4
Zuten patroi Jauregi |
12
Legazpian dutenak |
20
BAndera bat da eraman |
5
Mutrikun da Zumayan |
13
Redentore berriyak |
21
Gora Ondarrabitar, |
6
Sebastián Elkano |
14
Moda berrien billa |
22
Traiñeruak astunak |
7
Pilipinak Legazpi |
15
Federik ez duanak |
|
8
Okendo zan orduan |
16
Asi Santurtzen eta |
Eusebio Muguerza
Calbetón, 9-3ºizq. S.S. |
Erreferentziak
- Zabala, Antonio. (1974). Mendaro Txirristaka Bertsolaria. Auspoa Liburutegia ISBN 8471581285..
- «Biba Zuek» Eitb (Eitb) 36.
- Bertsolaritzaren datu-basea. .